Auto istripua gertatu da BI 633 errepidean, Urberuaga eta Plazakola artean

Auto istripua gertatu da BI 633 errepidean, Urberuaga eta Plazakola artean, Berriatuko noranzkoan. 17:50ean izan da istripua. Renault Megan autoa iraulita geratu da errepidean, Plazakolarako beheranzko malda hasten den bihurgunearen parean. Orain momentuan autoak bertan jarraitzen du. Ertzainak ari dira, hortaz, zirkulazioa arautzen. Ez da zauriturik egon.

Irakurri gehiago

Kamioi batek Nasa kaleko etxebizitzak eusten dituen aldamioa mugitu du

Nasa kaleko etxebizitzak eusten dituen aldamioa jo du Lea-Artibai Amankomunazgoko kamioi batek 08:15ea. Aldamioa mugitu egin da, eta orain, teknikoak etorri behar dira etxebizitzen egituran kalterik egon den aztertu eta hamendik aurrera hartu behar diren neurriak zehaztera.

Irakurri gehiago

Berriatuko liburutegia arratsaldez irekiko dute

Orain artean goizez zein arratsaldez irekita egoten zen arren, aurrerantzean, goizez itxita egongo da liburutegia. Erabiltzaile kopurua oso txikia zela ikusita hori iza da udalak hartutako erabakia. Arratsaldetan bakarrik, eta 17:00etatik 20:00etara, zabalduko ditu ateak.

Irakurri gehiago

Urberuaga-Berriatua errepidea ez dute aurten egingo

Bizkaiko aldun nagusi Jose Luis Bilbaok jakinarazi duenez, Urberuaga-Berriatua errepidea ez da sartzen aurten egingo diren errepideen artean. Eskualdeko errepide sarean egingo den obra nagusia apurka-apurka esleituko du aldundiak, diru-baliabideak eta aurrekontuaren egoerak horretarako aukera emoten duen heinean.

Irakurri gehiago

Nagore Osoro, Orkatz Beitia eta arraun elkarteko mutil nagusiak dira 2011ko kirolari onenak

2011 urteko kirolaririk onenek badaukate izena. Nagore Osoro Zumaia Arraun Taldeko patroia eta Orkatz Beitia atleta dira urteko kirolari onenak, eta Ondarroako Arraun Ekarteko nagusien mailako mutilen taldea kirol talderik onena. Kirol sariek, gainera, aipamen berezia egin diote Elena Fernandez Ondarru Igeri Taldearen sortzaileari, «kirol arloan urteetan egindako beharragatik». [...]

Irakurri gehiago

Janari bilketak ipini du martxan Sahararen aldeko astea Ondarroan

Astelehenean hasi zuen ibilbidea Sahararen aldeko elkartasun asteak , ikastetxeetan, jateko dendetan, gaztelekuan eta udaletxean martxan dagoen janari bilketagaz. Jatekoa hilaren 28ra arte batuko da, gero saharar errefuxiatuen kanpamenduetara bidaltzeko. Urtero egiten den ekimen horri lotuta, aurten, Sahararen aldeko astea antolatu nahi izan dute Txirrimorraskik, Sahelak, Errebala Txikine gaztelekuak, [...]

Irakurri gehiago

Aurten egingo dira Zaldupe futbol zelaian beharrezkoak diren barrikuntza lanak

Erreforma integrala egingo da aurten Zaldupe futbol zelaian. Prozedura negoziatuagaz atera du Ondarroako Udalak egitasmoa lehiaketara, eta hiru enpresari eskatu zaie egitasmoaren idazlana, 70.800 euroko aurrekontuagaz. Bi hilabeteko epea edukiko dute enpresek eskaria egiteko. Udalak jakitera emon duenez, Aurrera Kirol Elkarteagaz bilerak egin dituzte, futbol [...]

Irakurri gehiago
Bizkaiko Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]