Alleriko plana behin-betiko eten du EAEko Auzitegi Nagusiak

2010/11/30
Nork

Udal Kudeaketa Batzordeak pasa den irailean ipinitako helegitea atzera bota du horrenbestez.

Ezingo da etxebizitzen plana gauzatu Alleriko paduran, harik eta gaiaren inguruan oraindik egin behar den epaiketa egin eta ebatzi arte. Bien bitartean, etenda geratuko da Alleriko Plan Berezia. Horrela ebatzi du, behin-betiko etena edo suspentsioa aginduta, EAEko Auzitegi Nagusiak. Atzo eman zuen sententzia. Modu horretan, atzera bota du auzitegiak pasa den irailean Ondarroako Udal Kudeaketa Batzordeak Alleriko Planaren behin-behineko etenari ipini zion helegitea.
Behin betiko etenaren aginduaren aurrean zer egingo duen galdetuta, oraingoz horretaz ezelako adierazpenik ez duela egingo emon zuen jakitera Kudeaketa Batzordeko buru Felix Aranbarrik atzo.
Martxoan onartu zen Plana
Alleriko Plan Bereziari behin betiko onespena aurtengo martxoan emon zion Udal Kudeaketa Batzordeak. 1993ko Arau Subsidiarioak oinarri modura hartuta, Plan Berezian Alleriko lurren hamabi hektarea hartu ziren kontuan. Hortik %12 beteko zuten etxebizitzek; bide, ekipamendu eta zerbitzuek %6, eta beste %82a hezegune eta berdeguneek.
Guztira 480 etxebizitza egiteko egitasmoa aurreikusten du Planak; horietatik %88 babestuak (%66a tasatuak eta beste %22 babes ofizialekoak); eta beste %12 promozio librekoak.
Plana onartzerakoan Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Osasun, Kultura eta Barne sailek diotena; Aldundiko Herrilan, Errepide eta Nekazaritza sailek agindutakoa eta Espainiako gobernuko Ingurumen Ministerioaren iradokizunak «kontuan hartzen zirela» baieztatu zuen Udal Kudeaketa Batzordeak. Planak «Alleriko ingurunea berreskuratzea bilatuko zuela» agindu zuten orduan.
Ordurako, baina, otsailean, Berdeek Europako Parlamentuan egina zuten Alleriko hezegunea babesteko eskaria, «ekologia eta nekazaritza aldetik daukan balio handiagatik». Batik bat bisoi europarraren gordeleku izanda Babes Hertsiko katalogazioa daukala Allerik esan zuen Berdeen europarlamentari Raul Romevak orduko hartan.
Alleri hezegunea Natura 2000 Europako naturaren babes sarean izendatuta dago; baita EAEko Garrantziako Lekuen katalogoan be. Zaintza Bereziko Gunea eta Babes Bereziko Eremua izendapenak dauzka Alleriko padurak.
Uztailean eten zuten
«Alleriren ezaugarri ekologikoak aintzat hartuta» jo zuen Alleri Zainddu herritarren plataformak justiziara. Eta joan den uztailaren 27an EAEko Auzitegi Nagusiak Alleriko plana behin-behinean geratu eragitea agindu zuen euren salaketari jaramon eginda.
«Udal Kudeaketa Batzordeak arau subsidiario zaharkituetan oinarrituta onartu du hirigintza plana hezegunerako. Baina, kontua da legeen arteko talka gertatzen denean, goragoko mailako legeek balio dutela. Eta kasu honetan, Europako Batasuneko eta EAEko legediek emoten diote babesa Alleriri», esan zuten orduan Alleri Zainddukoek. Orain gaia epaiketaren zain geratzen da, eta bitartean ezingo da han eraiki.

Etiketak: , , , ,

Bizkaiko Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • boga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Pitxerrak bete, zintzurrak busti gunean   duela 7 minutu · Ikusi

    Koadro txikia Antxoberfest I. Garagardo Feria antolatu du Antxoko Jai Batzordeak gaurko eta biharko. Ehun lagunetik gora parte hartuko dute antolakuntzan. Biltzen duten dirua sanferminetara bideratuko dute. Olatz Mitxelena / Antxo Jai bat antolatu, eta beste jai batzuk finantzatu. Horixe Antxoko Jai Batzordeak topatu duen formula berritzailea. Gaur eta bihar Antxoberfest, Antxoko I. Garagardo Feria antolatu dute Antxon. [...]


  • Lezoko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Xanti Zabala ‘Lexo’ zena omenduko dute etzi Gaintxurizketan gunean   duela 10 minutu · Ikusi

    Koadro txikia  Xanti Zabala Lexo (Lezo, 1942-Irun, 2012) bertsolaria zena omenduko dute etzi Gaintxurizketa baserria jaiotetxearen inguruan. Irungo bertso eskola aritu da omenaldia prestatzeko lanetan.   Txikitatik entzunak zituen baserrian kontuak eta bertsoak, aitaren anaiordea bertsolaria baitzen. Herriko jaietan Basarrik eta Uztapidek emandako bertso saioa izan zen entzun zuen lehenengoa, nerabe zela. 1962an Uralden abestu zuen [...]


  • Koadro txikia Aurreko asteetan Eusko Jaurlaritzan eta Bizkaiko Foru Aldundian egin bezala, herri ekimeneko euskal hedabideen ordezkariek sektoreak azken urtean egin duen diagnostikoa aurkeztu diote Gipuzkoako Foru Aldundiari. Xabier Letoan Argiako zuzendariak, Iban Arregi Berria Taldeko hedabideen arduradunak, eta Inazio Arregi TOKIKOMeko zuzendariak Martin Garitano Gipuzkoako Ahaldun nagusiarekin eta Zigor Etxaburua Euskararako zuzendariarekin bilera egin dute goizean, [...]


  • Eider Mugartegi-(e)k beste sarrera bat idatzi du Goazen plazara ekimena 12:00etan hasiko da Lekeition gunean   duela 13 minutu · Ikusi

    Beste herri askotan bezala, Goazen plazara ekimena burutuko da zapatuan Lekeition. 12:00etan irtengo dute zutabeek Sabino Arana eta Karmengo Amatik eta herrian zehar ibili ondoren, Independentzia plazan bilduko dira. 13:00etan argazki erraldoia aterako da plazan. Egitaraua: 12:00-etan zutabeen irteera: 1.Zutabea : Sabino Arana (Bajadako hasiera lekutik) 2.Zutabea : Karmengo amatik 13:00-etan Argazki erraldoia plazan: ”Plazak bete


  • Irungo Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Museoen Nazioarteko Eguna. Ekitaldiak gunean   duela 19 minutu · Ikusi

    Gaur (ostirala) Sarrera doan erakusketa iraunkorra ikusteko eta Artifex, ingeniaritza erromatarra Hispanian aldi baterako erakusketa ikusteko. 17:00etan, bisitaldi gidatua, M. Jose Noain museoko jarduera arduradunarekin. Bihar (larunbata) 11:00etan, Bixera-San Juan eremuko indusketen gaineko hitzaldia. Aurkitutako materialaren aurkezpena. 18:00etan, literatur hizketaldia La hija de Homero nobelaren inguruan. Dinamizatzailea: Iñaki Urdanibia. Etzi (igandea) 12:00etan, Irugurutzetako Meatze eremura bisitaldia. 12:00etan, Looters of the gods filmaren emanaldia. [...]