Amiantoaren gaian ardurak hartzeko eskatu die LAB sindikatuak enpresa eta administrazioei

Amiantoaren gaineko prebentzio eta kontzientziazio kanpaina martxan ipini du LAB sindikatuak, produktu kimiko horren urteetako erabileraz kezkatuta. Ondarroako LABen egoitzan egin zuten atzo goizean agerraldia Jon Iñaki Alkorta LABeko Metalgintzako eskualdeko arduradunak, Jesus Mari Ibarra J. L. French Ansola S. A. Fundizioko LABeko Prebentzio delegatuak eta Rikardo Beitia Ondarroako itsasontzietan makinista izandakoak, azkan biak amiantoagaz beharrean ibilitakoak.
Orain dela 20 urte debekatu zen Espainiako estatuan amiantoaren erabilera, Europako herri askotan baino hamabost urte beranduago. Debekuak debeku, amiantoaren eraginak 20-30 bat urtera arte ez dira igartzen. Hori dela eta, sindikatuak sentsibilizazioa sortu nahi du gizartean, amiantoak minbizia eragiten duela ikusita. «Kontziente gara langile asko minbiziagaz hil direla, eta geratu da ikertu barik nondik sortu den gaitza».
Iraultza Industrialean hasi zen amiantoa erabiltzen, batez be isolatzaile moduan, eraikuntzan zementuan eta oihaletan nahastuta, eta arropetan, besteak beste, eskularru eta amantaletan.  Hori horrela, eraikuntza askotan egon daiteke amiantoa: eskola, osasun etxe, eraikin publiko zein etxe partikularretan. «Amiantoa, batez be, hauts bihurtzen denean da arriskutsua, zementoan dagoena». Eta arriskua oraindik be badagoela argi laga dute: «Gaur egun pabilioi eta eraikin zaharretan beharrean dabiltzanak be arriskuan egon daitezke».
Sindikatuek alarma pizten dutela diotenen aurrean, LABek argi laga nahi izan du jendea kontzientziatzea eta informatzea dutela helburu, gai horren inguruan dagoen hutsunea ezagututa.
Argitu dutenez, Eusko Jaurlaritzak badauka eginda zerrenda bat amiantoa non dagoen agertzen dena. «Leku haietara enpresa espezializatuak joaten dira lanera, manipulazioa era berezian egin behar da-eta». Zerrenda ho-
ri, baina, oso murritza da, enpresa gehienek ez dutelako onartzen produktu hori erabili izana. Horren aurrean, LABek arduraz jokatzea eskatu die enpresei, eta amiantoaren erabilera onartuta, langileei osasun azterketa bereziak egitea exijitu. «Osakidetzak jarraipena egin behar die langileei, eta horrek prebentzio lana eskatzen du».
Martitzenean, hitzaldia
Horri egoera horri buelta emon nahian, LABek ardura hartzeko eskatu dio administrazioari be. «Erretiratu askok egin dute beharra amiantoagaz, eta ez daukate aholkularitzarik». Horri lotuta, enpresa askogaz berba egin du sindikatuak, eta azaldu dutenez, «denek ukatu dute erabilera». Enpresek informaziorik ez emotea gogor kritikatu du LABek, eta jarrera hori ekonomi kontuekin lotuta dagoela esan du. «Lan gaixotasuna dela frogatuz gero, salaketak ipini ahal zaizkie enpresei, eta horrek galera ekonomikoa eragingo lieke».
Aurrera begira, udalei egingo die eskaera, herrietako eraikin publikoetan azterketa egiteko, eta enpresetara mezua zabaltzeko eskatzeko.
Kanpainagaz jarraituta, ekainak 14rako hitzaldia eta bideo emonaldia antolatu ditu LABek, Kofradia Zaharrean, 19:00etan. Hizlaria Juan Karlos Markos LABeko Lan Osasun arloko partaidea eta medikua izango da.

Etiketak: , , , ,

Bizkaiko Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Asier Perez-Karkamo-(e)k beste sarrera bat idatzi du Belaunaldi berria iritsi da Banakora gunean   duela 9 segundo · Ikusi

    Koadro txikia 2003ko udaberrian “taberna desberdin bat” ireki zuten Hondarribiko Txiplao eremuko industriagunean. Ez zuen beste ostatuen antzarik, berezia zen, apartekoa… eta horregatik jarri zioten Banako izena, banakoa izan nahi zuelako. Maiatzean bi urte bete dira taberna itxi zutenetik, baina gaur irekiko dute berriz ere, 17:00etan. Urbil Artola hondarribiarrak eta Nagore Martinez oiartzuarrak kudeatuko dute Banako [...]


  • Iker Aranburu-(e)k eguneraketa bat bidali du:   duela 13 segundo · Ikusi

    Aspaldiko partez, neurri handirik ez du hartu gaurko bileran Espainiako Ministroen Kontseiluak. Bitxi egiten du Soraya Saenz de Santamaria bozeramailearen ondoren ez egotea Luis de Guindos Ekonomia ministroa edo Cristobal Montoro Ogasunekoa. Bereziki Espainia dagoelako orain eurogunearen krisiaren erdigunean.


  • boga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Pitxerrak bete, zintzurrak busti gunean   duela 7 minutu · Ikusi

    Koadro txikia Antxoberfest I. Garagardo Feria antolatu du Antxoko Jai Batzordeak gaurko eta biharko. Ehun lagunetik gora parte hartuko dute antolakuntzan. Biltzen duten dirua sanferminetara bideratuko dute. Olatz Mitxelena / Antxo Jai bat antolatu, eta beste jai batzuk finantzatu. Horixe Antxoko Jai Batzordeak topatu duen formula berritzailea. Gaur eta bihar Antxoberfest, Antxoko I. Garagardo Feria antolatu dute Antxon. [...]


  • Lezoko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Xanti Zabala ‘Lexo’ zena omenduko dute etzi Gaintxurizketan gunean   duela 11 minutu · Ikusi

    Koadro txikia  Xanti Zabala Lexo (Lezo, 1942-Irun, 2012) bertsolaria zena omenduko dute etzi Gaintxurizketa baserria jaiotetxearen inguruan. Irungo bertso eskola aritu da omenaldia prestatzeko lanetan.   Txikitatik entzunak zituen baserrian kontuak eta bertsoak, aitaren anaiordea bertsolaria baitzen. Herriko jaietan Basarrik eta Uztapidek emandako bertso saioa izan zen entzun zuen lehenengoa, nerabe zela. 1962an Uralden abestu zuen [...]


  • Koadro txikia Aurreko asteetan Eusko Jaurlaritzan eta Bizkaiko Foru Aldundian egin bezala, herri ekimeneko euskal hedabideen ordezkariek sektoreak azken urtean egin duen diagnostikoa aurkeztu diote Gipuzkoako Foru Aldundiari. Xabier Letoan Argiako zuzendariak, Iban Arregi Berria Taldeko hedabideen arduradunak, eta Inazio Arregi TOKIKOMeko zuzendariak Martin Garitano Gipuzkoako Ahaldun nagusiarekin eta Zigor Etxaburua Euskararako zuzendariarekin bilera egin dute goizean, [...]