Lehengo eta oraingo Ondarroa, 108 orritan

2011/12/22
Nork

Hondarroa 2011 urtekaria kalean dago. Kofradia Zaharrean egin zuen aurkezpena OHZk herenegun arratsaldean, aldizkarian parte hartu dutenen aurrean.
OHZko Mari Kruz Lekunberri eta Naiara Arrizabalagak emon zieten ikus-entzuleei edukiaren barri. Aurten, historiari lotutako gaiez gain, herrian orain momentuan beharrean dauden talde eta elkarteei eskaini die urtekariak tartea. Tarte zabala. Hori igarria da lehen begiradan. Arina, freskoa da edukia. Argazki zaharrei laguntzen barriak datoz, 2011 urtean ateratakoak asko.
Parte hartze zabala
Horren adierazgarri, aurkezpean entzundako berbak: «Aurten zuetariko asko Hondarroa 2011 urtekariaren egileak be bazarete. Herriko hainbat emakume talderi zuen laguntza eskatu genizuen, eta bai erantzun be», esan zuten, esker oneko, OHZkoek. Trukean, edukian parte hartu zuten guztiek jaso zuten ale bana.
Ohikoa denez, mardula da bilduma: 216 orrialde dauzka, testu eta argazki otzara zabalagaz.
Eta argazki ikusgarrien artean, ADES espeleologia taldekoek ataratakoak. Oier Gorosabel eta Unai Zeberio espeleologoek zabal eta umore puntuagaz azaldu zuten eurek egindako erreportajea. Jakin-mina be sortu zuten azalpenek, eta ez zen falta izan eskualdean dauden kobazuloen gaineko galderarik.
Horren zein beste gaien gaineko jakin-mina asetu nahi dutenek esku-eskura daukate Hondarroa 2011, Irkaitz, Idiakez, Zurrumurru, Garoa, Irati eta Udal Turismo Bulegoan. Salmenta prezioa, gainera, iazkoa izango da: 10 euro.

Bizkaiko Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Zarauzko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Logroñora bidaia antolatu dute Iñurritzakoek, datorren larunbaterako gunean   duela 25 segundo · Ikusi

              Ekainaren 2an, larunbatean, Logroñora (Errioxa) bidaiatuko dute Iñurritza elkartekoek. Bertako La Rondalosa elkartekoekin bilduko dira, eta elkarrekin igaroko dute eguna. Hiri horretako hainbat txoko bisitatuko dute eta ondoren elkartean bertan bazkalduko dute.Bertan parte hartu nahi dutenek maiatzaren 25a bitartean eman beharko dute izena elkartean, 18:00etatik aurrera. Bidaiak 50 euroko kostua


  • Asier Perez-Karkamo-(e)k beste sarrera bat idatzi du Belaunaldi berria iritsi da Banakora gunean   duela 1 minutu · Ikusi

    Koadro txikia 2003ko udaberrian “taberna desberdin bat” ireki zuten Hondarribiko Txiplao eremuko industriagunean. Ez zuen beste ostatuen antzarik, berezia zen, apartekoa… eta horregatik jarri zioten Banako izena, banakoa izan nahi zuelako. Maiatzean bi urte bete dira taberna itxi zutenetik, baina gaur irekiko dute berriz ere, 17:00etan. Urbil Artola hondarribiarrak eta Nagore Martinez oiartzuarrak kudeatuko dute Banako [...]


  • Iker Aranburu-(e)k eguneraketa bat bidali du:   duela 1 minutu · Ikusi

    Aspaldiko partez, neurri handirik ez du hartu gaurko bileran Espainiako Ministroen Kontseiluak. Bitxi egiten du Soraya Saenz de Santamaria bozeramailearen ondoren ez egotea Luis de Guindos Ekonomia ministroa edo Cristobal Montoro Ogasunekoa. Bereziki Espainia dagoelako orain eurogunearen krisiaren erdigunean.


  • boga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Pitxerrak bete, zintzurrak busti gunean   duela 9 minutu · Ikusi

    Koadro txikia Antxoberfest I. Garagardo Feria antolatu du Antxoko Jai Batzordeak gaurko eta biharko. Ehun lagunetik gora parte hartuko dute antolakuntzan. Biltzen duten dirua sanferminetara bideratuko dute. Olatz Mitxelena / Antxo Jai bat antolatu, eta beste jai batzuk finantzatu. Horixe Antxoko Jai Batzordeak topatu duen formula berritzailea. Gaur eta bihar Antxoberfest, Antxoko I. Garagardo Feria antolatu dute Antxon. [...]


  • Lezoko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Xanti Zabala ‘Lexo’ zena omenduko dute etzi Gaintxurizketan gunean   duela 12 minutu · Ikusi

    Koadro txikia  Xanti Zabala Lexo (Lezo, 1942-Irun, 2012) bertsolaria zena omenduko dute etzi Gaintxurizketa baserria jaiotetxearen inguruan. Irungo bertso eskola aritu da omenaldia prestatzeko lanetan.   Txikitatik entzunak zituen baserrian kontuak eta bertsoak, aitaren anaiordea bertsolaria baitzen. Herriko jaietan Basarrik eta Uztapidek emandako bertso saioa izan zen entzun zuen lehenengoa, nerabe zela. 1962an Uralden abestu zuen [...]