Aurten egingo dira Zaldupe futbol zelaian beharrezkoak diren barrikuntza lanak

Erreforma integrala egingo da aurten Zaldupe futbol zelaian. Prozedura negoziatuagaz atera du Ondarroako Udalak egitasmoa lehiaketara, eta hiru enpresari eskatu zaie egitasmoaren idazlana, 70.800 euroko aurrekontuagaz. Bi hilabeteko epea edukiko dute enpresek eskaria egiteko.
Udalak jakitera emon duenez, Aurrera Kirol Elkarteagaz bilerak egin dituzte, futbol zelaiaren benetako premiak ezagutzeko. Egitasmoak, hasiera batean, bedar artifiziala ipintzea eta zelai inguruko ekipamenduak barritzea jasoko ditu. Obraren aurrekontua onartutako egitasmoak berak zehaztuko badu be, 750.000 euro ingurukoa izatea aurreikusten da.
Udalak, beste alde batetik, baztertu egin du futbol zelaiaren azpian aparkalekua egitea. «Ez da egingo aparkalekurik, suposatzen duen zailtasunarengatik batetik, eta hori egiteko dirurik ez dagoelako bestetik», adierazi du Argia Ituarte alkateak.
Futbol zelaiaren erreforma integralak herrian dagoen futbol zaletasunari erantzungo diola uste du Ituartek. «Ume asko dira hor dabiltzanak, eta guztiek erabiltzeko legez edukiko dute futbol zelaia».
Bi-hiru hilabeteko beharrak izango dira. Obra dagoen bitartean, Aurrerak beste futbol zelai batzuetan jokatu beharko ditu etxeko partiduak, baina beste zelai batzuetako esperientzia ezagututa, ez du futbol taldearentzat zailtasun handiegirik ekarriko.
Ilusioa aurrerazaleengan
«Familia aurrerazalera ilusio handia ekarri du udalak martxan ipinitako prozesuak». Horixe adierazi du Aurrera Kirol Elkarteko zuzendaritza batzordeak, Eladino Gonzalez lehendakaria buru dela, obrak aurten egingo diren albistearen aurrean. «Urte barriagaz, familia aurrerazalearen ametsa gorputza hartzen hasi da, eta albisteagaz gozatu ostean, zuzendaritzan beharrean hasita gaude, udalagaz batera Zaldupe barria hobe bat egiteko, beti be Aurrera merezi duen lekuan egon dadin».
Hori guztia kontuan hartuta, Aurrera Kirol Elkarteak poztasuna agertu du Ondarroako Udalak Zaldupe futbol zelaian erreforma integrala egiteko erabakiaren aurrean. «Egitasmoaren idazlana lehiaketara aterata, pentsa daiteke, halako batean, obrak martxan hasiko direla, eta edozer gauza pasa badaiteke be, Aurrerak konfiantza dauka orain udalean daudenek esandakoa beteko dutela. Benetan eskertzen dugu agintaldi hasieran esan zuten modura, Zaldupeko aldaketa lehentasun modura hartu izana». Egitasmoa zehazteko prozesuan Aurreraren iritzia kontuan hartzea be eskertu nahi izan du kirol elkarteak, eta horren harira esan du, ahalik eta erabilgarriena izatea espero dutela. «Pozik gaude aukeratutako urtenbidea klubari hasiera-hasieratik gehien gustatu zaiona izan delako». Izan be, Aurrerak bedarra aldatzea eta aldagela eta gainerako beharrezko instalazioen eraikuntza egitea «premiazkoa» ikusten du.

Harrobia handitzen
Zuzendaritzan eta zaleengan sortutako ilusioa tarteko, zuzendaritza batzordeak eskatu dio udal gobernuari kirol alkarteagaz harremanetan segi egiteko aurrera begira be, eta ausarta izateko. «1976 urtean egin zen moduan, instalazio on batzuen aldeko apustua egiteko eskatuko genioke udalari, beti be dauzkan aukera ekonomikoen barruan». Izan be, urte hartan Gipuzkoako ligako instalaziorik txarrenak izatetik punta-puntakoak izatera pasatu zen Ondarroako taldea. Hartara, XXI. mendeari dagozkion instalazioen aldeko apustua egitea eskatu dio udalari. «Hori guzti hori klubean dabiltzan kirolari gazteengan pentsatuta eskatzen dugu. Talderik ezagunena nagusiena bada be, 140 jokalari baino gehiago dauzkagu, eta orain momentuan ahal duten lekuetan entrenatzen dabiltza, Zaldupeko bedarra ahalik-eta edertoen mantendu eta bertan jokatu ahal izateko partiduak».
Gainera, futbol zelai barria martxan dagoenean, eskola mailako bederatzi taldeek be –130 gaztetxo dabiltza–  Zaldupen entrenatu eta jokatu ahal izateagatik bere poztasuna agertu du Aurrera Kirol Elkarteak.
Bazkideek eurengan konfiantza ipiniz gero, erreforma integralari esker hasieratik daukaten egitasmo bat martxan ipini ahal izango dutela esan du Eladino Gonzalezek: nesken futbola martxan ipintzea, eskaria dagoen mailetan taldeak aterata. «Zaldupe barria ezinbestekoa zen Aurrerak bere ibilbideari jarraitu ahal izateko, eta kalitatezko jauzi bat suposatu beharko luke  jokalari guztiek, mutil zein neska, entrenamenduak baldintza onetan egiteko». Ildo beretik adierazi dute,  instalazio egokiek bedargunean egindako lana osatzeko balioko dutela, «gaur egun edozein klubetan gertatzen den moduan».
Era berean, zuzendaritzak uste du, hobekuntza horiekin gazteek oraindik be gehiago gozatu ahalko dutela futbolaz, eta kamiseta gorria janztean harro egongo direla, 90 urtetik gorako ibilbidean ondarrutar asko eta asko egon diren bezain harro.

Bizkaiko Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Zarauzko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Logroñora bidaia antolatu dute Iñurritzakoek, datorren larunbaterako gunean   duela 4 minutu · Ikusi

              Ekainaren 2an, larunbatean, Logroñora (Errioxa) bidaiatuko dute Iñurritza elkartekoek. Bertako La Rondalosa elkartekoekin bilduko dira, eta elkarrekin igaroko dute eguna. Hiri horretako hainbat txoko bisitatuko dute eta ondoren elkartean bertan bazkalduko dute.Bertan parte hartu nahi dutenek maiatzaren 25a bitartean eman beharko dute izena elkartean, 18:00etatik aurrera. Bidaiak 50 euroko kostua


  • Asier Perez-Karkamo-(e)k beste sarrera bat idatzi du Belaunaldi berria iritsi da Banakora gunean   duela 5 minutu · Ikusi

    Koadro txikia 2003ko udaberrian “taberna desberdin bat” ireki zuten Hondarribiko Txiplao eremuko industriagunean. Ez zuen beste ostatuen antzarik, berezia zen, apartekoa… eta horregatik jarri zioten Banako izena, banakoa izan nahi zuelako. Maiatzean bi urte bete dira taberna itxi zutenetik, baina gaur irekiko dute berriz ere, 17:00etan. Urbil Artola hondarribiarrak eta Nagore Martinez oiartzuarrak kudeatuko dute Banako [...]


  • Iker Aranburu-(e)k eguneraketa bat bidali du:   duela 5 minutu · Ikusi

    Aspaldiko partez, neurri handirik ez du hartu gaurko bileran Espainiako Ministroen Kontseiluak. Bitxi egiten du Soraya Saenz de Santamaria bozeramailearen ondoren ez egotea Luis de Guindos Ekonomia ministroa edo Cristobal Montoro Ogasunekoa. Bereziki Espainia dagoelako orain eurogunearen krisiaren erdigunean.


  • boga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Pitxerrak bete, zintzurrak busti gunean   duela 12 minutu · Ikusi

    Koadro txikia Antxoberfest I. Garagardo Feria antolatu du Antxoko Jai Batzordeak gaurko eta biharko. Ehun lagunetik gora parte hartuko dute antolakuntzan. Biltzen duten dirua sanferminetara bideratuko dute. Olatz Mitxelena / Antxo Jai bat antolatu, eta beste jai batzuk finantzatu. Horixe Antxoko Jai Batzordeak topatu duen formula berritzailea. Gaur eta bihar Antxoberfest, Antxoko I. Garagardo Feria antolatu dute Antxon. [...]


  • Lezoko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Xanti Zabala ‘Lexo’ zena omenduko dute etzi Gaintxurizketan gunean   duela 16 minutu · Ikusi

    Koadro txikia  Xanti Zabala Lexo (Lezo, 1942-Irun, 2012) bertsolaria zena omenduko dute etzi Gaintxurizketa baserria jaiotetxearen inguruan. Irungo bertso eskola aritu da omenaldia prestatzeko lanetan.   Txikitatik entzunak zituen baserrian kontuak eta bertsoak, aitaren anaiordea bertsolaria baitzen. Herriko jaietan Basarrik eta Uztapidek emandako bertso saioa izan zen entzun zuen lehenengoa, nerabe zela. 1962an Uralden abestu zuen [...]