Isidro Garalde Mamarru-ren koadrilak I. Mamarru Saria antolatu du biharko, preso politikoaren urtebetetze egunaren bueltan.
Sariketa esku pelotakoa izango da, kanporaketekin, eta 12:30ean hasiko da frontoian.
Txosna be egongo da ipinita bertan frontoian, eta antolatzaileek esan dutenez, «giro onik ez da faltako».
Kalejiran frontoiraino
Partiduak hasi baino ordu erdi lehenago, 12:00etan, txarangak urtengo du Kofradia Zaharretik, eta frontoiraino joango da. «Ekarri mahoizko zapia kokotean, eta falta zaizun lagunaren kamiseta, turuta eta egunkariagaz egindako txapela».
Frontoira ailegatuta, 12:20an izango da I. Mamarru Sarian izena emotea, doakoa. Saririk ez da faltako: diploma eta Mamarruk egindako pelota. Gainera, pelotari jantzita doazenei ezusteko oparia emongo zaie.
Ein Daigun Bidiren laguntzagaz antolatu ditu Mamarruren koadrilak sariketa eta eguneko gainerako ekimenak.








Xanti Zabala Lexo (Lezo, 1942-Irun, 2012) bertsolaria zena omenduko dute etzi Gaintxurizketa baserria jaiotetxearen inguruan. Irungo bertso eskola aritu da omenaldia prestatzeko lanetan. 
