Zatozteko tabernek zotz egindako zenbaki saritu bat ez da oraindik agertu

Gabonetako kanpainaren barruan Zatozteko tabernek zozketatutako bost sarietatik lau baino ez dira oraingoz agertu. Hilaren 21ean Fuenmayorreko bodega eta mahasti batera joatea da saria.
5.850 izan da lehen saria, 1.638 bigarrena –ez da irabazlerik agertu–, 1.564 hirugarrena, 7.203 laugarrena eta 9.954 bosgarrena –1.509 bigarren zenbaki ordezkoa agertu da–. Bigarren zenbaki sarituaren ordezkoak hurrengoak dira: 11.724 eta 4.565.
Zenbaki saridunen jabeek domekara arte daukate epea agertzeko. Txartela emon dien tabernara bertara joan daitezke, edo Zatozteko telefono zenbakira deitu: 94-683 17 27.
Tabernariek zein haien bezeroek abenduaren 17tik 23ra bitartean egindako ekimenaren balorazio ona egin dute.

Bizkaiko Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Iker Aranburu-(e)k eguneraketa bat bidali du:   duela 20 segundo · Ikusi

    Erabaki esanguratsu bakarra Gardentasun Legearen aurreproiektua onartu duela da, duela hilabete pare bat aurreratutakoa. Legeak behartu egingo ditu agintari publikoak dirua zertan gastatzen duten modu garbian jakinaraztea, eta debekatu egiten die fakturak kaxoian gordetzea haien ordezkoek paga ditzaten. Defizit publikoaren muga ez betetzea ere delitutzat jotzen du, eta sei urte arteko inhabilitazioa ere ekar dezake.


  • Zarauzko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Logroñora bidaia antolatu dute Iñurritzakoek, datorren larunbaterako gunean   duela 5 minutu · Ikusi

              Ekainaren 2an, larunbatean, Logroñora (Errioxa) bidaiatuko dute Iñurritza elkartekoek. Bertako La Rondalosa elkartekoekin bilduko dira, eta elkarrekin igaroko dute eguna. Hiri horretako hainbat txoko bisitatuko dute eta ondoren elkartean bertan bazkalduko dute.Bertan parte hartu nahi dutenek maiatzaren 25a bitartean eman beharko dute izena elkartean, 18:00etatik aurrera. Bidaiak 50 euroko kostua


  • Asier Perez-Karkamo-(e)k beste sarrera bat idatzi du Belaunaldi berria iritsi da Banakora gunean   duela 6 minutu · Ikusi

    Koadro txikia 2003ko udaberrian “taberna desberdin bat” ireki zuten Hondarribiko Txiplao eremuko industriagunean. Ez zuen beste ostatuen antzarik, berezia zen, apartekoa… eta horregatik jarri zioten Banako izena, banakoa izan nahi zuelako. Maiatzean bi urte bete dira taberna itxi zutenetik, baina gaur irekiko dute berriz ere, 17:00etan. Urbil Artola hondarribiarrak eta Nagore Martinez oiartzuarrak kudeatuko dute Banako [...]


  • Iker Aranburu-(e)k eguneraketa bat bidali du:   duela 6 minutu · Ikusi

    Aspaldiko partez, neurri handirik ez du hartu gaurko bileran Espainiako Ministroen Kontseiluak. Bitxi egiten du Soraya Saenz de Santamaria bozeramailearen ondoren ez egotea Luis de Guindos Ekonomia ministroa edo Cristobal Montoro Ogasunekoa. Bereziki Espainia dagoelako orain eurogunearen krisiaren erdigunean.


  • boga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Pitxerrak bete, zintzurrak busti gunean   duela 13 minutu · Ikusi

    Koadro txikia Antxoberfest I. Garagardo Feria antolatu du Antxoko Jai Batzordeak gaurko eta biharko. Ehun lagunetik gora parte hartuko dute antolakuntzan. Biltzen duten dirua sanferminetara bideratuko dute. Olatz Mitxelena / Antxo Jai bat antolatu, eta beste jai batzuk finantzatu. Horixe Antxoko Jai Batzordeak topatu duen formula berritzailea. Gaur eta bihar Antxoberfest, Antxoko I. Garagardo Feria antolatu dute Antxon. [...]