Sagardotegira joateko gonbidapena luzatu diete berriatuarrei Satorzulo gaztetxetik. Irteera martxoaren 3an izatea dago aurreikusita, baina izena emoteko epea zabalik dago. Zerrendak gaztetxean bertan eta herriko tabernetan jarri dituzte. Irteera egunerako autobusa antolatuko dute. Irteera 12:30ean izango da, eta bueltarako ordua 05:00etan jarria dute.
Zer egin dezakegu euskal langileok bizi dugun egoerari buelta emoteko? hitzaldia emongo du LAB sindikatuak eguenean, Lekeition eta Ondarroan. 19:00etan hasiko dira hitzaldiak, Eusebio Erkiaga kultur etxean eta Kofradia Zaharrean, hurrenez hurren. Krisi ekonomikoaren aurrean langileen borrokaren garrantzia azpimarratu du sindikatu abertzaleak: «Eraiki dezagun langileon [...]
Irakurri gehiago







