Nasa kalea barriro oinezkoentzat zabaldu dute, epeak errespetatuz

2012/02/20
Nork

Nasa kalea barriro be oinezkoentzat zabaldu dute gaur. Kamioiak aldamioa jo eta sortutako kalteak konpontzeko hiru aste behar izan dituzte beharginek. Orain, eraikina egonkortzeko lanak barriro be bere martxan jarraituko dutela esan du udalak.

«Hasiera baten esandako epeak bete egin dira», adierazi dute udaleko teknikariek.  Izan be, hasiera baten kamioiak aldamioari eragindako kalteak konpontzeko hiru aste beharko zituztela esan zuen udalak eta azkenean be horrela izan da. «Azkenean ez da aldamio osoa kendu behar izan, zati baten egin dira aldaketak eta dena prest geratu da. Orain eraikina egonkortzeko lanekin jarraituko dute beharginek», aurreratu du udalak.
Kalejira pasatzeko prest
Lanak atzeratzen baziren be, biharko inauterietako kalejira bertatik pasatuko zela iragarri zuen udalak. «Hori hitzartuta genuen». Baina kamioiak eragindako kalteak konpondu dituztenez, kaleak aurretik zuen funtzionamendu berbera berreskuratu du.
Hori bai, orain seinalea jarri dute, lau metro baino gehiagoko altuera dituzte ibilgailuek aldamioa ez jotzeko. «Badaezpada be orain seinalea dago jarrita, beste kamioi batek aldamioa aurretik eraman ez dezan».
Garbiker garbiketa enpresak be aldamioa Nasan dagoen bitartean Kanttoipeko edukiontziak kamioi txiki batekin hustuko dituela jakin eragin dio udalari.

Bizkaiko Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Eneritz Zabaleta-(e)k eguneraketa bat bidali du:   duela 3 minutu · Ikusi

    Auzo residentzial Burges tipikoa eta bapatean 80 000 ikusleko estadio puska eta bere anaia txikia (the stooo) ingeles hauek bereziak dira


  • Iker Aranburu-(e)k eguneraketa bat bidali du:   duela 6 minutu · Ikusi

    Erabaki esanguratsu bakarra Gardentasun Legearen aurreproiektua onartu duela da, duela hilabete pare bat aurreratutakoa. Legeak behartu egingo ditu agintari publikoak dirua zertan gastatzen duten modu garbian jakinaraztea, eta debekatu egiten die fakturak kaxoian gordetzea haien ordezkoek paga ditzaten. Defizit publikoaren muga ez betetzea ere delitutzat jotzen du, eta sei urte arteko inhabilitazioa ere ekar dezake.


  • Zarauzko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Logroñora bidaia antolatu dute Iñurritzakoek, datorren larunbaterako gunean   duela 11 minutu · Ikusi

              Ekainaren 2an, larunbatean, Logroñora (Errioxa) bidaiatuko dute Iñurritza elkartekoek. Bertako La Rondalosa elkartekoekin bilduko dira, eta elkarrekin igaroko dute eguna. Hiri horretako hainbat txoko bisitatuko dute eta ondoren elkartean bertan bazkalduko dute.Bertan parte hartu nahi dutenek maiatzaren 25a bitartean eman beharko dute izena elkartean, 18:00etatik aurrera. Bidaiak 50 euroko kostua


  • Asier Perez-Karkamo-(e)k beste sarrera bat idatzi du Belaunaldi berria iritsi da Banakora gunean   duela 12 minutu · Ikusi

    Koadro txikia 2003ko udaberrian “taberna desberdin bat” ireki zuten Hondarribiko Txiplao eremuko industriagunean. Ez zuen beste ostatuen antzarik, berezia zen, apartekoa… eta horregatik jarri zioten Banako izena, banakoa izan nahi zuelako. Maiatzean bi urte bete dira taberna itxi zutenetik, baina gaur irekiko dute berriz ere, 17:00etan. Urbil Artola hondarribiarrak eta Nagore Martinez oiartzuarrak kudeatuko dute Banako [...]


  • Iker Aranburu-(e)k eguneraketa bat bidali du:   duela 12 minutu · Ikusi

    Aspaldiko partez, neurri handirik ez du hartu gaurko bileran Espainiako Ministroen Kontseiluak. Bitxi egiten du Soraya Saenz de Santamaria bozeramailearen ondoren ez egotea Luis de Guindos Ekonomia ministroa edo Cristobal Montoro Ogasunekoa. Bereziki Espainia dagoelako orain eurogunearen krisiaren erdigunean.