Inbertsioetan lehentasunak jartzeko exijitu dio Bilduk Bizkaiko Aldundiari

2012/02/21
Nork

Aulesti, Lekeitio, Markina-Xemein eta Ondarroako alkateek Bizkaiko Foru Aldundiaren jarrera salatu dute, ozen. Aldundiarentzat Lea-Artibai bigarren mailako eskualdea dela esan eta Urberuaga-Ondarroa errepide egitasmoa ez dela egingo prentsa bidez jakin dutela gaineratu dute. «Proiektua erabakitzean bezala, datarik gabe atzeratu denean be ez da inolako hartu emonik bideratu inplikatutako herriekin. Aldundiak lehentasunak adostu behar ditu». Bide beretik, Gipuzkoan egin bezala, Bizkaian be Aldundiak hausnarketa egiteko exijitu dute bertoko Bilduko ordezkari guztiek.

Bilduren ordezkari politikoek aho batez berba egin zuten atzo. «Lea-Artibai garriaio publiko zuzkidura urrienak dituen eskualdea da eta inbertsioak jasotzean be azken postuetan geratzen da». Azken denboraldian Aldundiak hartutako erabakien aurrean horrelantxerik erantzun zioten lau herrietako alkateek. «Eskualde honek garapenari eta ongizateari eusteko ezinbestekoak ditu azpiegitura egokiak».
Berriatuaren egoera
Bide beretik, Aldundiak Berriatuako herritarren seguratasuna bermatzeko inolako asmorik ez duela erakutsi diote. «Berriatuak urteak daramatza herri erdi-erditik pasatzen den eta auto dentsitate handia duen errepideari konponbide bat emateko eskatzen».
Puntuz puntu, Aulestiko alkate Mikel Ansotegik, Lekeitioko Maitane Larrurik, Ondarroako Argia Ituartek eta Markina-Xemeingo Juanjo Txurrukak Aldundiari eskaerak egiten jarraitu zuten atzo.
Aldundiak erabakiak hartzen baditu be, udal ordezkariek erabaki horiek zein irizpideren arabera hartzen diren ez dakitela gaineratu zuten, halaber. «Gerediaga-Elorrio, Autzaganeko tunela eta Bermeoko saihesbidearekin aurrera egitea aurrikusi da, eta besteak dirua dagoenean egingo direla diote. Zergatik?».
Eta galdera horretxekin jarraitzen dute udal ordezkariek. Izan be, Aldundiaren aldetik ez dute inolako erantzunik jaso. «Aldundiarekin bilera egingo dugu laster; eskaria Mankomunitatetik ari gara bideratzen».
Alderdi guztiak, ados
Salaketa hau Bilduko ordezkariek egin badute be, gainerako alderdiek be Aldundiaren jarrera eta eskualdearekiko «ardura eza» salatzen dutela argitu dute Bilduko agintariek. «Mankomunitatetik beste idatzi bat egin da, azalpenak eskatuz. Idatzi hori alderdi guztiok aho batez onartu dugu».
Halaber, Aldundiak aurreikusitako azpiegitura guztiak egiteko dirurik ez duela esan badu be, aurreikuspen horiek ez direla errealak esan dute bertoko ordezkariek. «Egoera sozioekonomiko orokorra gero eta okerragoa da eta horrek eragin zuzenda du beste garai batzuetan edo okerreko aurreikuspenen arabera planifikatutako azpiegituretan».
Orain arte Bizkaiko Foru Aldundiak mugikortasun politika errepide erraldoien eraikuntzan oinarritu duela diote. «Garraio publikoan inbertsioak egin ordez errepide handietara mugatu dira. Eta inbertsio gehienak Bilbo Handian gauzatu dira».
Azpiegitura batzuen porrota
Inbertsioak beste azpiegitura batzuetara bideratu badira be, hainbat azpiegiturak porrot egin dutela diote. «Artxandako tunelak, Supersur… Zulo ekonomikoa handituz doa eta gainera azpiegitura horiek ingurumenean kalte handiak eragin ditu. Gure iritziz dirua xahutzeko modu hau onartezina da».
Ardatz erradialen finantzazio eredua be erabat aldatu dela salatu dute bertokoek. «Proposatzen ziren ardatz erradialen aurrean kaltetutako herrietatik zein norbanakoen aldetik hainbat alegazio izan dituzte, proposamenak benetako astakeriak zirelako, bai ingurumen aldetik eta baita alde ekonomikotik be». Ardatz erradialen finantzazio eredua be aldatu dela salatu dute. «Hasiera baten ez bezala, orain Autzaganeko tunelak diru publikoz egingo dira».
Lea-Artibaira begira
Beraz, arrazoi horiek guztiak tarteko, aurrera begirako hausnarketa ezinbestekoa dela esan dute herriotako agintariek. «Inbertsio berrien artean lehentasunak adostu behar ditu Aldundiak». Eta hori egiteaz gain, herriekin elkarlanean, egungo egoera sozioekonomikora moldatutako eta Lea-Artibairen kezkei erantzunez, ponentzia berri bat egiteko eskatu diote.
Lau alkateek ozen errepikatu zuten eskualde honek garraio publikoa hobetzeko «berehalako» inbertsioak «ezinbestekoak» dituela. «Eskualdeko gune batzuetan garraio publikoaren zerbitzuak ondo funtzionatzen badu be, beste batzuetan hutsune larriak ditu, Lekeitio-Ondarroa-Donostia norabidean eta Munitibar-Aulesti-Markina-Xemein norabidean, esaterako».

Bizkaiko Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Eneritz Zabaleta-(e)k eguneraketa bat bidali du:   duela 3 minutu · Ikusi

    Auzo residentzial Burges tipikoa eta bapatean 80 000 ikusleko estadio puska eta bere anaia txikia (the stooo) ingeles hauek bereziak dira


  • Iker Aranburu-(e)k eguneraketa bat bidali du:   duela 7 minutu · Ikusi

    Erabaki esanguratsu bakarra Gardentasun Legearen aurreproiektua onartu duela da, duela hilabete pare bat aurreratutakoa. Legeak behartu egingo ditu agintari publikoak dirua zertan gastatzen duten modu garbian jakinaraztea, eta debekatu egiten die fakturak kaxoian gordetzea haien ordezkoek paga ditzaten. Defizit publikoaren muga ez betetzea ere delitutzat jotzen du, eta sei urte arteko inhabilitazioa ere ekar dezake.


  • Zarauzko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Logroñora bidaia antolatu dute Iñurritzakoek, datorren larunbaterako gunean   duela 12 minutu · Ikusi

              Ekainaren 2an, larunbatean, Logroñora (Errioxa) bidaiatuko dute Iñurritza elkartekoek. Bertako La Rondalosa elkartekoekin bilduko dira, eta elkarrekin igaroko dute eguna. Hiri horretako hainbat txoko bisitatuko dute eta ondoren elkartean bertan bazkalduko dute.Bertan parte hartu nahi dutenek maiatzaren 25a bitartean eman beharko dute izena elkartean, 18:00etatik aurrera. Bidaiak 50 euroko kostua


  • Asier Perez-Karkamo-(e)k beste sarrera bat idatzi du Belaunaldi berria iritsi da Banakora gunean   duela 13 minutu · Ikusi

    Koadro txikia 2003ko udaberrian “taberna desberdin bat” ireki zuten Hondarribiko Txiplao eremuko industriagunean. Ez zuen beste ostatuen antzarik, berezia zen, apartekoa… eta horregatik jarri zioten Banako izena, banakoa izan nahi zuelako. Maiatzean bi urte bete dira taberna itxi zutenetik, baina gaur irekiko dute berriz ere, 17:00etan. Urbil Artola hondarribiarrak eta Nagore Martinez oiartzuarrak kudeatuko dute Banako [...]


  • Iker Aranburu-(e)k eguneraketa bat bidali du:   duela 13 minutu · Ikusi

    Aspaldiko partez, neurri handirik ez du hartu gaurko bileran Espainiako Ministroen Kontseiluak. Bitxi egiten du Soraya Saenz de Santamaria bozeramailearen ondoren ez egotea Luis de Guindos Ekonomia ministroa edo Cristobal Montoro Ogasunekoa. Bereziki Espainia dagoelako orain eurogunearen krisiaren erdigunean.