Edukira joan

Lea-Artibai eta Mutriku

Ondarroa
2008ko uztailak 5, Zapatua

Azken ordukoak

Espainiako Txapelketarako sailkatu dira Gaizka Erkiaga eta Alain Badiola, pistan

2008-07-03 | 15:58:55

Espainiako Txapelketarako sailkatu dira Gaizka Erkiaga eta Alain Badiola, pistan

Gorlizen errepidean jokatutako Bizkaiko Txapelketan maila ona erakutsi du Aurrerak: Erkiagak ihesaldia egin du.

Gaizka Erkiagak Espainiako Txapelketarako txartela eskuratu du Zallan, Euskadiko pistako Txapelketan, kadeteen mailan. Hartara, Aurrera Txirrindu Taldeko bik daukate hitzordua Murtzian (Espainia), abuztuaren 1, 2 eta 3an: Alain Badiola da bigarrena.

Erantzun 1

Farola berriak pizten direnean..

2008-07-02 | 18:12:32

Farola berriak pizten direnean..

Egunotan ahoz aho dabiltza herrian agertu diren pintadak: gune komertzialeko kartelak ez eze, pantalanaren hormigoia ere letrez «zikinduta» dago.

«Hauxe da, farola berriak ipini, eta eurak bigarren mailakoak izan behar». Horixe ibili da ondarrutar askoren ahotan azkenaldian, Portu Zuzendaritzak ipinitako argi txuri-urdinei aitamena egiten, «txistea bailitz», Reala gogoan.

56 erantzun

Jesus Mari Egurrola Txiki: "Sukaldea sufritua da, eta itsasoan gehiago"

2008-07-02 | 18:06:35

Jesus Mari Egurrola Txiki: "Sukaldea sufritua da, eta itsasoan gehiago"

Azkenengo hamar urteetako menuak, urtebetetze datak, harrapatutako arrain kaxak, lortutako dirua, dena bildu du Egurrolak koadernoetan, gogotik egin ere.

1967ko otsailaren 10ean atera zuen boletoa estreinako itsasora joateko Jesus Mari Egurrola Txiki-k (Ondarroa, 1952). Iaz erretiratu zen arte, baxura, pintxoa eta arrastea ezagutu ditu, kubiertan eta sukaldean, plater artean. Orain, Ongi Etorri baxura ontziko armadoreetako bat da.

Ez du erantzunik

2008-07-01 | 14:51:08

Udal Kudeaketa Batzordeak 6.168.090 euro eskatu ditu aurten

Urteko lehen seihilabetean hamalau egitasmo aurrera eroateko eskariak egin dituzte Eusko Jaurlaritzan eta Aldundian.

6.168.090 euroko eskatu ditu urteko lehen seihilabetean Udaleko Kudeaketa Batzordeak, hamalau proiektu aurrera eroateko.
Eskaerok Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak, Kultura Sailak, Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Sailak, eta Nekazaritza, Arrantzu eta Elikadura Sailak eta Bizkaiko Foru Aldundiko Ingurumen Sailak eta Udal Harreman eta Herri Administrazio Sailak egindako deialdiei dagozkie.

15 erantzun

Azulak eta ortzadarrak bat egingo dute

2008-06-25 | 14:39:11

Azulak eta ortzadarrak bat egingo dute

Ekaineko azkenengo zapatuak beste kolore bat edukiko du, beste behin ere

Mahoizko edo arrantzale jantziak astindu-astindu eginda egongo dira honezgero. Zapato Azule badator. 72 ordu besterik ez dira geratzen oraintxe. Aurten, gainera, gay, lesbiana, bixesual eta transexualen nazioarteko harrotasun egunagaz egingo du bat. Hori horrela, azul kolorea eta ortzadarrarenak eskutik helduta ibiliko dira.

56 erantzun

Eli Arostegi: "Egin zuen egunagaz, niretzat nahikoa izan zen gorputzaldi txarrik-eta barik amaitzea"

2008-06-23 | 15:59:04

Eli Arostegi: "Egin zuen egunagaz, niretzat nahikoa izan zen gorputzaldi txarrik-eta barik amaitzea"

Ipinitako helburua lortu du Huescan; parte-hartzaile, ikusle eta lagunen animoak eskertu nahi izan ditu.

Aurreko urte bietan Treparriscos ¬Quebrantahuesosen anaia txikia deitutakoa¬ egin du Eli Arostegik (Ondarroa, 1979). Zapatuan, baina, proba nagusian egon zen. 7.933 mutil eta 134 neska atera ziren helmugan sartzeko asmoagaz.

Ez du erantzunik

Zapato Azularen antolatzaileak omenduko ditu Herrittarron Udalak, jai egunaren bezperan

2008-06-23 | 15:48:18

Zapato Azularen antolatzaileak omenduko ditu Herrittarron Udalak, jai egunaren bezperan

Juan eta Eugenio Bidegain anaiei ere egiten duten beharra aitortuko die

Bidegain anaien Sare konpontzaileak lanagaz hasiko da gaur, gauean, Herrittarron Udalak Zapato Azularen inguruan antolatu duen egitaraua. Amaitu barikuan, Zapato Azularen bezperan amaituko dira ekimenak.

Ez du erantzunik

Udalaren erantzunik ezean, "borrokan" hasteko erabakia azaldu dute azpikontratetako garbitzaileek

2008-06-20 | 15:27:53

Udalaren erantzunik ezean, "borrokan" hasteko erabakia azaldu dute azpikontratetako garbitzaileek

Diskriminazioaren eta azpikontratazioaren ondorioak salatu dituzte elkarretaratzean

Elkarretaratzea egin dute Udaleko azpikontrateko beharginek. Berton, ELA sindikatuak deituta, euren lan gatazkaren berri eman nahi izan die herritarrei. Salatu dutenez, orain dela urte batzuk garbiketa zerbitzua pribatizatzeko erabakia hartu zuen Ondarroako Udalak, eta harrez geroztik, ikastetxeak, Kultur Etxea eta Zaharren Egoitza, besteak beste, kontraten bidez garbitzen dira.

10 erantzun

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.ko kideak:
Bertako Hedabideak (EKT)

eta 11barri S.L.: 63 gizarte eragile.