Edukira joan

Lea-Artibai eta Mutriku

Ondarroa
2008ko urriak 11, Zapatua

Azken ordukoak

2008-10-10 | 14:32:29

Uretako sorospenen eta lehen sorospenen diploma atera ahal da kiroldegian

Lehen sorospenen ikastaroa urriaren 20an hasiko da, eta hori amaituta, uretako sorospenena, otsailean

Lea-Artibaiko Gurutze Gorriak eta Zaldupe Udal Kiroldegiak antolatuta, lehen sorospenen eta uretako sorospenen diploma eskuratu ahalko dira urriaren 20tik aurrera. Iaz egin lantxerik, antolatzaileek diruz lagundutako ikastaroak izango dira biak, eta hartara, matrikularen zatirik handiena finantzatuko dute.

Ez du erantzunik

Kaleandiko bizilagunek alegazioak aurkeztuko dizkie oinezko pasabideari

2008-10-09 | 19:41:01

Kaleandiko bizilagunek alegazioak aurkeztuko dizkie oinezko pasabideari

Pasabidea egiteko jabetza kentzeko prozedura erabiliko da; bizilagunek informaziorik jaso ez izana salatu dute.

Herrigune Historikoa Birgaitzeko Plan Bereziak HIE/AI-06 gunean, kanposaturako bidearen eta Kaleandiko etxebizitzen artean, oinezkoentzako pasabidea egitea dauka aurreikusita. Horren aurrean, alegazioak aurkeztuko dituzte Kaleandiko bizilagunek. 

4 erantzun

Txomin Agirre 28ko obra lizentziari badaezpadako suspentsioa eman die

2008-10-08 | 14:54:27

Txomin Agirre 28ko obra lizentziari badaezpadako suspentsioa eman die

Erabakia Administrazioarekiko auzietako epaitegiak hartu du, bizilagun baten eskariari erantzunda.

Urriaren 6an, epaileak hartutako erabakiaren jakinarazpen autoaren bidez, Administrazioarekiko auzietako 3. zenbakiko epaitegiak suspenditu egin du Ondarroako Udalak 2007ko ekainaren 4ean Txomin Agirre 28 eta alboko orubean etxebizitzak eraikitzeko obra handietarako lizentzia, «badaezpadako» neurri bezala. 

33 erantzun

2008-10-07 | 16:48:53

Musikagaz olgeta-benetan

Talde gaztea zen Tuboskapi, talde jendetsua zen Tuboskapi, eta oinarri-oinarrian helburu bat zeukaten: musika ona eginaz, ondo pasatzea eta ondo pasa eragitea: CDan dakarte orain, aukera.

Aupa zu, koostaazku disku atati, baine azkanin atarou ikustezunez. Honen artxibun ondun dakazun bideoklipe ezta ez munduko onena, baine Tuboskapin histoixako nahiko momento polit ikusi leikez bertan. Ie gustaten gatzun eta ondo pasaaraitxetzun bixkaten. Anbienti nahi bazu zeuk dakazu!». 

10 erantzun

2008-10-06 | 14:33:37

Porrota ahal zen garaipena izan

Saskiratzeak gora, saskiratzeak behera, azkenean, Barakaldon geratu ziren liga hasierako lehenengo puntuak.

Jokoa joko, Aurrerak ezin izan du liga garaipenagaz hasi. Barakaldoko taldeak eroan ditu lehenengo puntuak, partida lehiatuan bezain orekatuan. Azkenean, bat edo batek irabazi behar eta etxekoek egin zituzten saskiratze gehien.

3 erantzun

2008-10-03 | 17:49:30

Atentatuan kaltetutakoek ez dute obra lizentziarik ordaindu beharko

470 bat lagunek aurkeztu dute salaketa; hemendik aurrera, Ertzainetxeetan egin behar dira erreklamazioak.

«Ertzainetxearen aurka egindako atentatuaren ondorioz etxebizitza edo bestelako ondasunetan sortutako kalteak konpontzeko lizentzia eskatzen dutenei lan horri dagokion udal zergarik ez zaie kobratuko». Horixe jakinarazi du Udaleko Kudeaketa Batzordeak azken orduetan.

21 erantzun

Kantxan errotutako sustraiak

2008-10-02 | 20:34:52

Kantxan errotutako sustraiak

Talde gazte-gaztea, zentimetro askokoa eta fisikoki ondo dagoena da Aurrera SBT; denboraldiaurre bizia eginda, oraintxe ailegatu zaie zer egiteko gai diren erakusteko momentua.

Saskiratzeen momentua ailegatu da, kantxak jokoa hartzekoa. Domekak ekarriko du Aurrera Saskibaloi Taldearen liga hasiera. Bisitari legez, Barakaldora joango dira. Aurrean Centro Salmantino edukiko dute. 
Hirugarren denboraldia izango dute saskibaloi taldekoek hastekotan dagoena. Talde gaztea izanda, orain, iazko denboraldi zirraragarriaren ostean, eta maila mantenduta, bigarren erregional gorengoen mailan ariko dira, saskiz saski. 

33 erantzun

2008-10-01 | 15:45:30

‘Mugagabe-arte guztiak guztientzat’ zirkuitua Kafe Antzokira ailegatu da

Antzerkia baino gehiago ikusi ahal izango da domekan antzokian; 20:00etan hasita, talde bi ariko dira, gazteleraz

Ekoma Teatro antzerki taldearen Palascarra y un camino eta La Dinamika Taldearen Soy lo que el cielo me permite arte lanek hartuko dute domeka iluntzean Kafe Antzokiko agertokia.
Ondarroako Emakumeen Udaleko Berdintasun Kontseiluak antolatuta, 20:00etan hasiko da saioa, eta gazteleraz izango da. Sarrera 3 eurotan ipini dute.

Ez du erantzunik

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.ko kideak:
Bertako Hedabideak (EKT)

eta 11barri S.L.: 63 gizarte eragile.