
2008-06-16 | 17:09:57
Ekonomia
Javier Arrieta Idiakez: "Beti eduki izan dut sentsibilitate berezia itsasoan beharra egiten dutenenganako".
Guraso eta arrebei eskaini die ondarrutarrak oraintsu argitara eman duten liburua
Hiru urteko beharraren ondorioa da Javier Arrieta Idiakezek (Ondarroa, 1976) itsasoko beharginen Gizarte Segurantzaren gainean egin duen tesia. 2005eko azaroaren 25ean defendatu zuen, eta orain, haren egokitzapena argitaratu dute. Zorion bat baino gehiago eman diote alorrean adituak direnek, lanaren balioa aitortuaz.
Noiz hasi zinen tesia egiten, eta zergatik aukeratu zenuen gaia?
Deustun ikasi nuen Zuzenbidea, eta amaitzeaz batera, argi neukan irakaskuntza gustatzen zitzaidala, itzulpegintzagaz batera ikusten nuelako premia izugarria zegoela. Gorputzak ondo oinez egiteko hanka bi behar ditu, eta bat zen hizkuntza, eta formakuntza bigarrena. Formakuntza edukitzeko esperientzia hartu beharra neukan.
Ibilbidea ez zen motza izango...
Lehen urtean ikastaroak egiten dira, bigarren urtean memoria antzerakoa, eta nik hori aprobetxatu nuen tesiagaz hasteko. Hasieratik neukan argi zein izango zen, Lan Zuzenbidean eta Gizarte Segurantzan nahi nuelako espezializatu.
Eta itsasokoa aukeratu zenuen.
Hori ere argi neukan. Ondarrutarra naiz, eta etxetik itsasoa ikusten dugu. Beti eduki izan dut sentsibilitate berezia itsasoan lan egiten dutenenganako. Aparte, aitak kordeleria zeukan, eta umetatik portura asko joan naiz, sokak zirela, sareak zirela... Txikitan Ondarroako txalupa guztien izenak nekizkien, denenak.
Baina ez zara bakarrik portuko beharginen eta arrantzaleen kasuetara mugatu.
Ez. Banekien merkataritza nabigazioaren mundua hor zegoela. Ondarroan ez daukagu, baina Euskal Herrian garrantzia handia eduki izan du. Horrek ere bultzada eman zidan tesia aukeratzeko. 1999an amaitu nuen karrera, eta irakasle batek esan zidan galiziar batek egin zuela oinarrizko zer edo zer, eta sakondu nezaleela. «Gogorra da, baina animo» .
Eta azkenean, liburu mardul-mardula geratu da. Zenbat orrikoa?
Berak liburuak 743 orri dauzka, baina tesiak zituen 1.150. Liburua moldaketa bat da, eguneratze asko ditu, legeak aldatzen direlako. Legeak aldatu ahala, moldatu behar da liburua. Iaz, legealdia amaitu aurretik, aldaketa asko egin zituzten: alarguntzan, amatasun eta aitatasun kasuan eta. Lehorrean legez, itsasoan ere ezarri egiten dira, dituen berezitasunekin.
Zeintzuk dira berezitasunok?
Itsasoak erregimen berezia dauka Gizarte Segurantzan. Erregimen jeneral bat da, eta gero daude hainbat erregimen berezi, eta bat da itsasokoa. Erreformak nahi dira egin etorkizunera begira. Espainiako Legebiltzarreko talde guztiak bat etorri ziren neurri batzuk etorri behar zirela esatean, etorkizun luzera begira Gizarte Segurantza oso garrantzitsua delako.
Eta erreformak hobetze aldera izango dira...
Izan behar dira, eta askotan egiten dira epe luzera, Toledokoaren ka-su. 1995ean hasi zen. 2003an eduki zuen erreforma txiki bat, 2005ean beste bat berak itunak. Baina hori ituna gero, gauzatu egin behar da. Esate baterako, itsasoko egoeran aurreikusten da erregimen berezi guztiak desagertzea, bat izan ezik: autonomoena. Orokorra ere mantendu egingo da. Hor sartzen dira inorentzako beharra egiten dutenak. Hala eta ere, esaten da, kontuz, nekazaritzako eta arrantzako gorabeheretan, nahiz eta autonomoetan edo orokorretan sartu, berezitasunak egongo dira. Horrek nahi du esan badagoela beharra bihar-etzirako. Itunak barneratzen dituen berezitasunei eutsi eta sektore bakoitzaren errealitatera egokitu behar dira.
Itsasoa eta lehorra alderatzean itsasoak galtzen irteten du beti.
Adibide bat esatearren, Espainian arautu zen lehenengo Gizarte Segurua 1919an, itsasoko istripuak babesteko.
Asko egongo ziren.
Asko, eta egoera gogorrak. Horrek erakusten du dituen berezitasunak. Eta gero, esan duguna, merkataritza nabigazioaren egoera gaitzagoa da. Kapitulua eskaini diot.
Zer topatu duzu azken horretan?
Pertsonen arteko harremanetan subjektuak identifikatu behar dituzu, orduan, zuzenbidea horretxetarako dago, pertsonen arteko arazoak konpontzeko. Itsasoan hainbat lurraldeetako eremuan dabiltza txalupak, edo inorenak ez diren eremuetan, itsaso zabalean. Hor ez dago araudirik. Ontzian ezarri behar den legea txaluparen bandera da. Baina merkataritza nabigazioan, kostuak aurreratzearren, batez ere Bigarren Mundu Gerratik aurrera, hirugarren munduko banderak hasten dira ipintzen, komenentziazkoak.
Zergatik deitzen dira horrela?
Hirugarren munduko estatuok ez daukate Gizarte Segurantzarik, ez dituzte kontrolatzen ontzi batek itsasora ateratzeko eduki behar dituen gutxieneko baldintzak, ez dago ezelako kontrolik. Arazoa da banderaren teoria gainditu egin behar dela. Baina zein lege ezarri behar zaio, esate baterako, nazionalitate espainola daukan marinel bati. Horrek istripu bat badauka ez daki zeinen kontra egin behar duen. Zergatik? Espainian kontratatzen dutelako, beste enpresa ontzi bati lagatzeko. Baina horrek enpresak dauka egoitza hiru-lau estatutan, hirugarren mundukoak guztiak. Joan eta bilatu zein den erantzulea. Egin zaitezke aspertu, nazkatu eta dirua galdu, ze epaiketak garestiak dira. Eta, beharbada, guztia ezer ere ez lortzeko da.
Hutsune legal izugarria...
Eta aparte, dauden hitzarmenak ez dira aplikagarriak, berrespen faltagatik. Konponbideak topatu behar dira, eta ahalegindu naiz topatzen. Batzuk polemikoak izan daitezke, baina besterik ez dagoen bitartean...
Aitatu zure helburuetako bat.
Nire helburua izan da, esate baterako, Espainiako beharginei Espainian dagoen erregimen berezia %100 ezartzea. Eta alderantziz, beharginen bat edo bat atzerrikoa denean, bandera legea ezartzea.
Europako Batasunean sartzeak zeintzu ondorio ekarri ditu?
Tesiak historia zati handi bat dauka. Joaten naiz Erdi Arora, kofradien denborak arte. Ibilbide hori egiten dut justifikatzeko arrantzaleak libre ibiltzen zirela arrantzan. Bigarren Mundu Gerran hasi ziren 200 miliak planteatzen, itsasoaren jabetza, eta goizetik gauera gure arrantzaleak geratu ziren euren betiko lekuetatik kanpo. Espainia Europako Batasunean sartu zenean, munduko hirugarren indarra zen, URSS eta Japonen atzetik. Baina Europan sartzeko Espainiari baldintza bi ipini zizkioten: nekazaritza eta arrantza lagatzea. Ordura arte, aitortu behar da Espainiako politika arrantzan nahikoa ona izan zela.
Hartuko dituzte kontuan zuk liburuan egindako proposamenak?
Ikusiko dugu. Tesia doktrina da, eta eduki dezake eragina, baina prozesua luzea da. Nire liburua abiapuntua da, zuzenbidean dabilenak jakin dezan zer dagoen.
Zelan ikusten duzu arrantzaren etorkizuna?
Epe motzera, beltza. Urte askoko lagapen baten ondorioak ari gara jasaten. Daude arazo estrukturalak, ekologikoak, aintzakotzat ez direnak hartu. Baina ni beti naiz positiboa, eta uste dut badagoela irtenbidea, borondatea baldin badago, eta gauzak argi badaude. Gauzak ez dira egin behar ondo geratzearren, bizirauteko eta etorkizunera begira baino. Bihar ere eguna ostera ere etorriko da, eta gaua ere bai. Denek daukate zeregin handia. Lan Zuzenbideak berak ere egokitzapen asko behar ditu. Ondarroako portuak hirugarren mundukoa dirudi. Lonja ere badator, eta hori oso positiboa izango da, baina horrek bakarrik ez du arazoa konponduko. Arazoa estrukturala da, eta ikuspuntu osoa behar du. Ez da erraza, baina...
2008-07-16
Zelako peni dakat honen notizixin gañeko debatiaz azkanengo mezutik bi astea entera ixana. Bueno hamen bardin bardin be pare bat aportaziñoi: a) Zoixonak Francisco Javierrei, tesi bat edozeñek eztau etxen (gero asunture gaxe gustaten gaztan ala ez), benetan zoixonak. b) Eztot irakurri tesixe bañe usteot españolez dala dana idatzitxe, hori holan bara zoixonak, bañe ilusiñoi gitxiauaz, Nacionalista VASCO batek, Ondarrutar petu ixanda españolez? Ta itzulpenik baik? tristi ez? c) Kontzejal pirata morun enddakuk baloraten ez na hasiko ze nahiko (ez esatearren oso) jokabide ezegokixak eukitxu. Oztopo asko ta protagonismo gexa momentu askotan. (ta neuk be barakat neure arrazoik udaleko denboran beran tesixe etxen ibili zala pentsateko, kalin be ikustezan sarri sarri, asike sakrifikataku zer da beran denbori ala herrixan premiñai zuzendu bir gakona?)
2008-07-01
BESTE GAUZA BAT, BEKAK HAMEN, ESKATU ETA HARTU DANOK ETXEN DOUZ, ZE KOLORETAKO, ESKUMA EDO EZKERREKO IXAN BARDIN DDE. ALA HAU "PIJU" DALAKO BEKI BE LAGA EIN BIRDAU BA? ETA "ANTISISTEMAK" LANAK EIN ETA SISTEMA BARNEKO ERAKUNDITATIK BEKAK JASOTEN DABENIN ZER?? HORI ONARTU ETA IXILDDU ETXEN GA?? NIRE USTEZ TXARRA DA BA ONARTZEN EZTOTZUN ERAKUNDE BATETIK DIRULAGUNTZAK JASOTI. ETA BESTE KONTU BAT, LIBURU IRAKURRITXE DAKAZULAKO ESANGO ZENDUN EUSKERATZI FALTA DALA EZTA?? ZE NIK EZTOT IRAKURRI ETA EZTAI BERAN LANA EUSKERAZ BURUTU BARAU EDO EZ. IRAKURRI ETA JAKINAN GAIN ESAN BADOZU, IXILTZEA NU. GORANTZIXAK DANOI!
2008-07-01
ESPAINIKO ARRANTZALIN BARNE DAZ GAUR EGUN ETA GUK NAHI EZ ARREN GEURE HERRIKO ETA EUSKALERRIKO ARRANTZALE GUZTIK BE! TERTZERMUNDISTAKANA ALLA BAIK HURRIAUAKUK BE KONPONTZEN LAN MAKALA EZTAKAU! LEHENENGO NORBERANAK ARREGLA ETA GERO HASI BIKOA BESTIK KONPONTZEN EZTA?? DEMAGOJIXA MERKI ETXI ZEIN ERREZA DAN! GEURE ARTIN EZ GA KONPONTZEN, IÑOK IXE ETXEN BARAU KAKA GAÑEA EIN ETA KANPOKUK KEZKATZEN GATXU ON! ALAN GUZ.... TXARRETIK TXARRAUA!
2008-07-01
Neu be ados na aurreko erantzunaz!
2008-07-01
Einddako lan IKARAGARRIXE borobiltzeko, hori bai,espainiako arrantzalin lan baldintzak obetzeko bakarrik eta terzermundukuk orkonpon, liburo totolo hori beka edo subentzinoi eder bateaz hurrengo lau urtitan EUSKARA ITZULTZI FALTA DOZU. ZOIXONAK NEU PE!
josu | 2008-06-30
31. mezu 28.i emondako erantzun bat da.
Josu | 2008-06-30
1 - Arrietan liburun ingurun: 1.1 - Bai, oso inportanti de Arrietan liburuai buruzko euforixa baiko analisise eitti. 1.2 - Kritiki ezta mugatzen analisi literaixure. Zuzenbidiai buruzko liburo baten analisi literaixu nahi bazu ein, animo, orijinala ixango zaz bentzat! 1.3 - Ondarrutar idazle kontenporaneun testun kritikaik ezpazu topa eztozulako ondo bilatu ixango da. Eta nahitxe badazen, holako kritikak egongo ez balitxakez be horrek ez leuke esan nahiko ein bir ez dizenik. 1.4 - Barriro dinot, Arrietan aportazinoi teoriku oso ona da, eta hor da, edozeinen eskure. 2 - Arrietan kontzejal paperan ingurun: 2.1 - Lehen esandaku errepikaten dot: Arrieta zan tipo nahasta-zale bat, berekoi eta oso interbentzionisti.
2008-06-29
Pertsona bat baezpaku dela anonimatutik estaen dabena, ze da ba?
2008-06-29
Ande o no ande liburu grande esan dabena, sekjule liburu handi bat irakurri ez daben astokillo bat ete ra ba?
2008-06-27
on hasi bigaz ondarrutar baten idazkixan kontenidu analizaten eta kritikaten insultoik eta euforixak baik? nik daitxenez, ondarrutar idazle barrixen liburun kritikaik eztot sekule topa (kritika: analisixe literaxu). beti da euforixi (ta testu piper potu bara be, aurrea).
Josu | 2008-06-26
Bueno, Arrietak ikerketa lan bat ein dau eta hori aportazinoi hor da, oso ondo da. HAlan da be analisi kritiko bat ein biko da. Ni neu entrebistan irakurritxako ikuspegi batzukin enaz bape ados. Beraz, ikerketin ingurun insultoik ez, baine euforixaik bez. Irakurri, analiza eta kritika (zentzu akademikun). Hori alde batetik. On, Arrieta ex-kontzejalan ingurun nik bai dakazela kritika asko be asko. Ni pare bat taldetan naz (enu taldin ixenik emotea, neure iritzi pertsonala emoten nazelako ta eztotelako nahi nire iritzixe taldinaz nastati, eta igual taldeko beste batzuk beste ikuspegi bat dakarrelako). honen mutilonen politiki etxeko eredu eskas demasa ixan zan: oztopuk ipini gauza asko etxeko, talde danetan muturre sartu gauzak beran nahi zitxun morun etxeko, eta ezpaban lortzen taldi manejati, ba taldi baztertu, kasoik ein bez, eta beran proiektuk aurrea erun a bombo y platillo. Nire ikuspegitxik hoixe ixan zan Arrieta kontzejala: tipo nahasta-zale bat, berekoi eta oso interbentzionisti.
2008-06-26
Zoixonak emon ein daben aportazinoiatxik?? Inok irakurri dau beran tesise ala? Eztot uste... Ande o no ande, liburo grande!
2008-06-26
Ba nitzako pertsona bat baezpaku bara, baezpakure, ondarrutarra ixan ero bilbotarra. Ondarrutarra dalako ena ixilik geatuko, eztaizelako harrotasun lokalista bateatxik.
2008-06-25
Buuueno, eskerrak behintzat politikoki bakotxak dakarren pentsakerak alde batea lagata, mutil honek einddako ekarpena onartzen eritzi batzuk agertu dizen. Sustata neuan entzundako tonteixakin! gure herrixan aurrea nahi barou ein pentsakera desberdineko askok einddako lanaz baliatu biga eta ez bestin lanai meritu kentzen eta pegak ipintxen. Bueno pegak ero... insustantzialkexak igual gexa. Azkanengo ein neban galderin erantzunan zain na onddiokan. 4 urtin ze kalte eintzen honek mutillonek herriko taldiai ba?? Hoixe be esn ei zan da...
Kalanditarra | 2008-06-24
Patxiai zoixonak! Beñobeñ batenbatek komentaxo konstruktibu eitten daben tertulixa honetan. Danok apurtxu bat emonda eta bestin lanan errekonozimendu bat eindde hobeto ibiliko giñake. Ah, eta Arrietai, neure partez be, zoixonak.
Patxi | 2008-06-23
Neupe eztot ulertzen gauzak nastateko hori joerioi. Hau Fco Javier da, nehi bazu, politikamente niri gustaten ez gaztan buzti: EAJ epel-regionalistaku (Euzkotarren Aberria Euzkadi da urtin behin ataten dabeneku, ta bera teorixan ze praktikan ixe eztabe etten), euskera kontun epele (UEMAi egurre), sozialmente konserbadori, eta listi luzatu nehike nehizun beste. On, barrixe bara Tesi bat eiddauela herriko arrantzaliai buruz... ba ZOIXONAK laune! neure lagun min batek beste bat einban ta harro sentiu nittan, demaseko ekarpen politte eritti gaztan ta on, erizpide bardinaz, ba haube demaseko barri pozgarrixe eriztengazta. Gainea denpori re honek mutillonek kuriosidai erakustendabena (Arrananondon idatzi, Kultura batzordi hartu, etabar) - beste gauza bat ta esati makalarala ero famaurela... baina batzutan odol txar gexei ikusteot, apartea junbaik. Ta webmasterrai eskatukonetzake komentaxo iraingarrixak sinmas kentzeko, bardinddozta kolori. Enfin, Ondarru! baine geure Ondarru, eh?
2008-06-23
Furgonetakin dabizenak zeta ratoz bah ? ? ? Ala on furgoneti rakarrena... zeozeatxik atzaparraz señalabirdou ? ? ?
neu!!!!! | 2008-06-21
Deustoko pijuk. Bardin dosta abertzaliauak ero ez abertzaliauak dizen,eruan buru ezkerrekotzat ero eskumakotzat dakarren. Lacoste jasten daben ero Ternua. Danak Deustoko pijuk! Eta hau tipuau inor baino gexa, bertako irakasli de eta. Batzuk kakatzan bixitxa guztin eta beste batzuk alfonbra gorrixe eronoa sartzeko.
2008-06-21
Arrieta be gazte abertzali de, ez???
2008-06-20
Cuando un dedo señala la luna, solo los imbéciles miran al dedo.
2008-06-20
Ez dabil hor markazko erropa eta kriston furgonetakin dabilen gazte abertzaleik!!!
2008-06-20
Jo, hainbeste diskuzinoi, eta inor ezta konturatu Arrietan argazkiko poluaz: Lacoste, txo! Kuanta elegantzia! jajaja!
MOMATX | 2008-06-20
Loreneaz urtezue eta beran legislaturan einddako ekimenakin. Bai, Udalbiltzan jotake ibilizan, Euskal Herrixan alde biharrin eta behatu zenbat bihar eiban on 15 (ero 13?) urteko kartzela zigorra nahitzela emon. Eta gogoratu albiste honetan agertu dan pertsoni, aukeratu baik zinegotzi ixan zanin, Loren kartzelan euala. Aupa Loren! Zeuaz gaz, barakixu danok ezetz bañe horren beharrik eztakau. Eutsikotzau!!!
2008-06-19
beste remexu ez ban euki, bañe beran lenehengo idei ezan ori, eta txarto urtetzan, ezkerrak ezkerrari, "nik ezan eta zuk egin" bañe dana DEMOKRATIKU, zeuk ezatezun bezela..............
bat | 2008-06-19
lanik baik ez ben inor laga. leko aldatze bat egon zan! Musika eskolatik liburutegire jun zin bi eta besti eztai.Nitzako txarto eindaku egixe esan eta ganora handirik baik, bañe inor ez ben laga kalin.
2008-06-19
Amar garren erantzunak egin dabenak, egixe ezan da erantzun ez beste guzti egin dau, Lorenen kurrikulu bixaldura, eta ori eztou dizkutiuten epiñi, ez ta demokratikamente elegiutaku dala bez, orreatxik beztik egon dizenin elegiute demokratikamente, herri guzti enpapelata eta euden etxin aurrin opositorik (zeozer ezateatxik) eondiz, kañi emoten..... bañe lanik baik lagabana herritxarrak,onek sozialista demokratak be bai......
2008-06-19
Eztot ulertzen zeatxik pentsatezuen Udaletxin eoti eta tesi bat preparati inkonpatiblik dizela. Birdan gauzi de gogu eukitxi eta gauza batzuk sakrifikati. Zeatxik nahasta birdou beti politiki eta pertsoni eta pertsonin biharra. Lorenek herrixantzat asko eingoban eta beran buruatxik be bai diñot neuk, danok etxen douen morun. Honek mutil honek be herrixeatxik zeoze eingo ban eta gañea, Tesi hori eindde, danontzako ekarpen on bat eindau. Zemat pertsona daz Unibertsitatin ikasketak amatxutakun lana einaz batea tesi bat preparaten dabena? eztot ulertzen horren kontra zelan jun leiken! eta partiduk eta politikik zer zerikusi dakarren. Unibertsitateko ikasketak burutu eta gero danok dakau tesi bat preparateko aukeri ez bakarrik partido baten barrun dazenak. Zelako inkulturu eta inbirixi da eh?? beti kontu bat beste bateaz nahasta bir eta jakin baik berba ein bir! zeatxik diñozue Udaletxin eon zan 4 urtitan iñor jodiuten eon zala? arrazoi emon eta ulertu neike, esan hutsaz iñoa ez guz. Esan edoze esaten da eta hortik egixe ixatea aldi eoten da.
2008-06-19
Loren Arkotxa: behin baino gexauatan herrixak demokratikoki aukertutako alkati, Euskal Herriko udaletxe eta zinegotzixak sortutako Udalbiltzako lehendakari demokratiku sufragioz aukeratute, bozketa publikoan, Euskal herri osoko lehenngo instituziñoi nazionala herri eraikuntzan eta eskubide zibil eta politikun aitortzan lan eitteko,...Lan dana danontzako, kartzelako biri berantzako.F.J.Idiakez Arrieta:lau urtez Ley de Partidos delakoaren bape demokratiku eta etikun kudeaketin ondoixoz, udal zinegotzi ez legitimu lau urtin. Herriko taldik jodiu eta leku partidun. Aztertu eta konpara zehaztasun gexauaz, batak eta bestik herri mailan hartutako konpromizu publiku, bizitza pribau alde batea lagata.
2008-06-18
Arkotxak zer ez ban ela ostopatzen?, ah ze buru txarra dakau naidouenin, arkotxa alkati zanin, udaletxeko greba bakarra izan zan langillen partetik, lanik baik lagaban elako lagille batzuk.....
2008-06-18
Eta Arkotxa Udalbiltzan euanin bentzat ezan dedikaten bestin biharra oztopatzea. Ostea Arrieta liburuk idazten euan bitxartin inon biharra oztopatzen ebilen.Zelan gañea!??! Paiasuk zirkun!
2008-06-18
Lehenengoko mezu idatzi dabena naz. Baten batek galdetsezta ia zer etxen neban nik Arrietak liburu idazten ban bitxartin. Gauza asko laune, gauza asko. Eta Arrietak sekule engo eztotxuzen lakoxe bihar zikin eta txarto ordainddutako asko. A, eta eztot uste nik Arrieta insulta dotenik: esan dot bakarrik nire ustez legislatura guzti kultur taldik jodiuten pasa bala, eta famaurela (ironixiaz). Beran irudi publikuaz sartu na (politikunaz). Nun da insultu?
asdf | 2008-06-18
Arkotxak udalbiltzako denpori euki ban modun, paiaso
gosesto | 2008-06-18
A, bañe insulta leike ala? zeueneko ama putiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiii
zentsura | 2008-06-18
Nitzako ez dabe zentsurako. Etxe tasatun albisteku aparteko ekintza bat ixan zan. ezetz ixe esan??? Edo hau ez ta iraingarrixe? Edo irainak bakarrik miñe batzuai eitxetze eta beste batzuai, ez? Ia zer etxezuen...
2008-06-17
onek, liburu idatzirau, zuk zer egitezendun, udaletxin euazenai, ordun? botasiñoik irabasitxe, herrixan enpapelata laga edozer ezanda=?, orretako denborai atatezendun, on antidemokratikuk daz (adoz naz), eta len?.....bardi dotzue!!!
2008-06-17
hemen beste mezo iraingarri bat. Hitzakuk zentsura eingo dabe?? Edo ez? Egin apustu!!
2008-06-17
Itxuri danez honek tipuonek aurreko legislaturako 4 urtik ezitxun pasa bakarrik jentiai eta kultur taldiai jodiuten, liburuk idazteko astixe be eukirau. Famau zer da ba!!
Javier Arrieta Idiakez, liburua eskuan daukala.
© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta: publilea@11barri.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
11barri S.L.ko kideak:
Bertako Hedabideak (EKT)
eta 11barri S.L.: 63 gizarte eragile.