
2008-06-17 | 13:13:00
Kirola
Denboraldiaren balorazio ona egin du Aurrerako Kirol Taldeko batzordeak
Futbolean gazteek egindako jokoa azpimarratu dute, eta saskibaloian taldeak erakutsitako lidergoa
Gustura dago Aurrera Kirol Taldea joan den denboraldiak emandako emaitzekin. Hasieran ipinitako helburuak ¬kirol arloan estutasunik ez pasatzea, gastuak ordaintzea, zorra amortizatzen jarraitzea eta zaletasuna indartzea¬ betetzat eman ditu klubak.
Aurrerak batzarra deitu du etzirako. Batzeko dei bi egin dituzte: lehenengoa 18:00etan eta bigarrena 18:30ean, Kofradia Zaharrean. Bileraren helburua joan den denboraldiaren berri ematea eta 2008-09koa prestatzea da. Lehengo batzarreko akta onartzen hasiko da bilera. Gero, balantze ekonomikoa egingo dute, eta ostean, kirol arloaren balorazioa.
Batzarreko atalik garrantzitsuena azken puntua izango da: zuzendaritza aukeraketa egingo dute. Izan ere, gaur egun dagoen batzorde kudeatzaileak hainbat gairen inguruan erabakiak hartu behar direla uste du, eta horretarako zuzendaritza batek egon behar duela. Batzordekoek jakitera eman dute eurak kandidatu legez aurkeztuko direla. Bide batez, nahi duten bazkideek kargu horretarako aurkez daitezkeela gogoratu dute.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta: publilea@11barri.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
11barri S.L.ko kideak:
Bertako Hedabideak (EKT)
eta 11barri S.L.: 63 gizarte eragile.