
2008-06-18 | 14:16:48
Gizartea
Gazte Egunak zelakoa izan behar duen eztabaidatuko dute
Bilera Gaztetxean egingo da, barikuan, 18.30ean, taldeek eta banakoek ekarpenak egin ditzaten.
«Gazteek elkarren berri edukitzeko sortu zen Gazte Eguna orain zazpi bat urte, eta ordundik hona asko aldatu dira gauzak». Horixe iritzita, Gazte Eguna zer nahi den izan erabakitzeko momentua ailegatu dela uste dute jai eguna antolatzen dabiltzanek.
Jai egunak hartu duen indarraren jakitun, batzarra deitu dute, barikuan, Gaztetxean. Hitzordua 18:30ean ipinita, taldetan dabiltzanei zein banakoei egin nahi izan diete deia.
«Denon artean erabaki behar dugu Gazte Eguna zer nahi dugun izatea». Eta denok hori asko da. Izan ere, 450 bat lagun biltzen dira jaiaren inguruan.
Lila, arrosa, horia, berdea... Horietxek izan dira orain artean abuztuaren 13ak irudikatu dituen koloreak. Etziko bileran kamisetaren koloretik hasi eta egitarauak har ditzakeen xehetasun guztien gaineko iritzia eman ahalko dute parte-hartzaileek. «Jaiaren filosofia bera ere mahai gainean ipini nahi dugu: aldarrikapena eta jaia batu behar diren, jai egun hutsa izan behar den...». Hartara, helburua Gazte Eguna ahalik eta jende gehienarena izatea nahi da, guztien ekarpenagaz eta ideiekin.
![]() ![]() ![]() ![]() |
| Etzu |
Gazteek kolore abaniko zabala eskainiko dute abuztuaren 13an
© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta: publilea@11barri.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
11barri S.L.ko kideak:
Bertako Hedabideak (EKT)
eta 11barri S.L.: 63 gizarte eragile.