Edukira joan

Lea-Artibai eta Mutriku

Ondarroa
2008ko abuztuak 20, Eguaztena

2008-06-20 | 15:27:53

Ekonomia

Udalaren erantzunik ezean, "borrokan" hasteko erabakia azaldu dute azpikontratetako garbitzaileek

Diskriminazioaren eta azpikontratazioaren ondorioak salatu dituzte elkarretaratzean

Elkarretaratzea egin dute Udaleko azpikontrateko beharginek. Berton, ELA sindikatuak deituta, euren lan gatazkaren berri eman nahi izan die herritarrei. Salatu dutenez, orain dela urte batzuk garbiketa zerbitzua pribatizatzeko erabakia hartu zuen Ondarroako Udalak, eta harrez geroztik, ikastetxeak, Kultur Etxea eta Zaharren Egoitza, besteak beste, kontraten bidez garbitzen dira.

Hamasei beharginek osatutako taldean emakumeak dira gehienak, eta askok lanaldi partzialak eta behin-behinekoak dauzkate. «Beste kontrata batzuetako beharginen aldean, guk %30 gutxiago jasotzen dugu, eta gizarte eskubide gutxiago ditugu». Euren argazkia oso argia dela diote: emakumeak, lanaldi partzialean azpikontratratuak eta kasu askotan, behin-behineko kontratuekin.
Urtebeteko ibilbidea hobekuntza eskean
Sindikatuak jakin eragin duenez, 2007ko martxoan hasi ziren garbitzaileak euren lan baldintzen hobekuntza eskatzen. Horrenbestean, Impacto eta Lan Garbia enpresari eta euren enpresaburuari zein Udalburuari egin dizkiete eskariok. Urtebetetik gora pasatu eta gero, baina, ezelako erantzunik ez dute jaso oraindik.
Hartara, elkarrizketa eta negoziazioaren bidez lan baldintzok hobetzea eta diskriminazioagaz amaitzea helburu edukita, politikariek «hitz politak bezain hutsalak» esaten dituztela diote. «Lau haizeetara aldarrikatzen dutena gauzatu behr dutenean, otso itxura hartu eta hitzarmenik txarrenak ezarri, diskriminatu eta astean ordu bakar batzuetan kontratatzen gaituzte». Hori horrela, enpresaburuen eta Udal ordezkarien erantzunik ez badaukate, «borrokan» hasteko prest daudela agertu dute, beharreko taldeak «baldintza duinak izan dezan».
Euren protesta ekimenek herritarrei eragin dakizkien eragozpenen jakitun, aldez aurretik barkamenak eskatu nahi izan dizkiete. «Konturatzen gara herritarrei eragozpenak eragingo dizkiegula, baina hainbeste denbora negozitzeko zain egon eta gero, egoeraren erantzule bakarra Ondarroako Udala da, ez beste inor».
Aurrekariak
Atzera begiratuta, beste herri eta hiri batzuetan egoera berean egon diren lankideek baldintza duinak lortu dituztela adierazi dute. Horren adibide dira, esate baterako, Gipuzkoako Foru Aldundiko, Osakidetzako, Irungo eta Hondarribikoek garbitzaileek lortutakoa.


 

 

Jasotako erantzunak:

11

2008-07-07

UDALETXK EZTAKAR IXELAKO ERABAKIRIK HARTZEKO AUKERAIK FAROLAN ASUNTUN ZE PUERTOSEN ERABAKIXAK DIZ. EZTAI NUNDIK ATAZUEN UDALETXIN VISTOBUENUAZ DIZELA ASMAAAA! O SEA K IXE ESAN BAŅO ARIŅA INFORMA!

10

2008-07-03

ENTZUN BESTE DEI BAT!!! BAI, FAROLAK PUERTOSEK IPINITXUZ; BAINE UDALAN BAIEZKU JASO ETA GERO. UDALEKO JENTIK EZTAKIZ PLANUK IRAKURTEN???

9

2008-07-02

ENTZUN DEIA, JAKINARAZTEN DA, FAROLAK ELEANTIK ERO FEUK IXAN, UDALETXEKO GESTORIK EZTABELA AUKERATU, OBRA HORREK ZEŅEK EITXUZ?? PUERTOSEK, BA IGUAL PUERTOBANUS BARRIXE NAHIKO BEN EIN ONDARRUN ZUBI ZAHARRAN AURRIN.

8

2008-06-26

Artikulu eta komentaixun arteko erlazinoi, tiulu edo ondarrun esaten dan modure "tutulu"! Udala, azpikontratak, prekarietati, kudeaketa batzorde eskumatixe langilik esplotateko bidik eitten, lanpostu duinak deusezten, dana eskutun eta inposaketan oinarittute herriko dirukin euren inguruko enpresantzako obrak ein de ein, puertos ixan ala aeropuertos, dana da bardine. Herritxarran eta auzokuntzako jaixetako be txoitxikirk pez!! Zelako Arrainak dakauz gure udala manejaten!! Danok dakiau zeinddan horren "tutulu".

7

2008-06-24

Gauza batek bestiaz ze ikusi auke? lan balditzak, farolak, aparkamentu ....eztot amengo komentaxuk ulertzen, artikuluaz serikusi eztauke eta.

6

2008-06-24

Hori gaņea,... Obrak hasi zinin ezben esan aparkamentuk ixuzela? iņok badaki ze pasadan hamen? lehengo aparkamento bardiņera ra eta, eztai ordun errixuai zetako jatzen, parkik etxeko? Itxasaurre eta alamedi ondun eukitxe, eztai ba ze falta etxeban horrenbeste parke. Aparkamientuk ostea...

5

2008-06-24

bai dana puertosen kulpi de on!! farolak puertosek , kafeko atzin be puertosek eztau lagaten aparkamentu etxen!!!

4

2008-06-23

nik dakitela farolak puertosek ipinitxuz. Baņa bueno...

3

2008-06-23

Udalin diro banaketi etxen danin, faroletako diru biharginai ordaintzeko bideratzi eskatu dot, besteik ez. A, baine klaro, hori ezileike ein, garbiketa zerbitzu PRIBATIZA ein dabelako. ai ai ai... legi etxen dabenak, tranpi be berak etxen eirau eta...

2

2008-06-23

Gauzak eztoxun nasta, natxe batzuai gusta asko nastati, patatatak eta arraņe ez nasta (natxe arraņe patatakin ederra eon) bestelan desbideratu etxezu enfoki ero igual oixe nahizu lortu, klaro ba eskubide guzti aukela euran egoeri hobetzeko hori duda bez, danon morun!!

1

2008-06-21

Ondarruko gestorintzako eskari bat: Diseņozko farola eta kartel gitxia, eta garbiketzailintzako soldata eta kontratu duinauak!!!! Beste era batea esanda, farola karutan eta karteletan gastatezuen diru biharginan soldatantzako. Kauenla!!!

Udalaren erantzunik ezean,

Itsasaurrera eroan dute garbitzaileek euren aldarrikapena.

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.ko kideak:
Bertako Hedabideak (EKT)

eta 11barri S.L.: 63 gizarte eragile.