
2008-06-23 | 15:48:18
Kultura
Zapato Azularen antolatzaileak omenduko ditu Herrittarron Udalak, jai egunaren bezperan
Juan eta Eugenio Bidegain anaiei ere egiten duten beharra aitortuko die
Bidegain anaien Sare konpontzaileak lanagaz hasiko da gaur, gauean, Herrittarron Udalak Zapato Azularen inguruan antolatu duen egitaraua. Amaitu barikuan, Zapato Azularen bezperan amaituko dira ekimenak.
Barikuko ekitaldia berezia izango da, eta Zapato Azularen antolaketan parte hartu duten eta hartzen duten taldeak omentzea edukiko du helburu. Bertan, Bolo-bolok eta Radixu Irratiak ondo baino hobeto islatzen duten «jai herrikoien filosofia eta talde zein banakoengandik lortutako konpromisoa» izango da saritua, hurrengo egunean Zapato Azulak jasoko dituen ekimenak gogoan.
«Erakunde publikoen laguntzaren zain eta menpe gelditu beharrean», sortzeko eta elkarrekin antolatzeko gaitasuna erakustea, musu truk, arrantzale herrritarren kulturaren altxorra dela deritzo Herrittarron Udalak. Hori horrela, izaera horren adierazgarritzat jo dute zapaturik ezagunena. «Borondate horiek guztiak ezagutzea, elkartzea eta koordinatzea ez dago edozein bulegoren eskura, ez horixe, eta Arrantzale Eguna ere herritarrek sortu zuten, iaz 50 urte».
Kalitateak saria edukiko du
Barikuko ekimenak gehiagorako tartea ere eskainiko du. Musika eta dantza saioak argazki eta bideo proiekzioekin elkartuta, Bidegain anaien beharrak ekarriko dituzte gogora, eta Zapato Azularen antolatzaileek modura, oroigarria hartuko dute, «testuinguru amateurrean kalitatezko produktuak eskaintzearren».
Zapato Azulean, sokatiran.
© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta: publilea@11barri.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
11barri S.L.ko kideak:
Bertako Hedabideak (EKT)
eta 11barri S.L.: 63 gizarte eragile.