Edukira joan

Lea-Artibai eta Mutriku

Ondarroa
2008ko urriak 11, Zapatua

2008-06-23 | 15:59:04

Quebrantahuesos

Eli Arostegi: "Egin zuen egunagaz, niretzat nahikoa izan zen gorputzaldi txarrik-eta barik amaitzea"

Ipinitako helburua lortu du Huescan; parte-hartzaile, ikusle eta lagunen animoak eskertu nahi izan ditu.

Aurreko urte bietan Treparriscos ¬Quebrantahuesosen anaia txikia deitutakoa¬ egin du Eli Arostegik (Ondarroa, 1979). Zapatuan, baina, proba nagusian egon zen. 7.933 mutil eta 134 neska atera ziren helmugan sartzeko asmoagaz.

Aurkaririk handiena beroa izango zen zapatuan, ala?
Bai. Izugarrizko beroa egin zuen, 30 gradutik gora. 06:30erako ikusten zen zer egin behar zuen.
Jende asko geratuko zen kanpoan, beroak kaltea eginda?
Asko geratu ziren bide bazterretan, bai.
Zu, baina, helmugan sartu zinen...
Horixe zen nire helburua, eta egin zuen egunagaz, niretzat nahikoa izan zen ez erorketarik, ez karranparik, ez gorputzaldi txarrik ere ez edukitzea. Nahiz eta aurreko behar guztia ondo egin, nahikoa da horrelako egun sargoretsu bat guztia bertan behera botatzeko.
Aurreko beharra diozu. Prestaketa zelan eroan duzu?
Horixe izan da bera eguna baino gogorragoa, aurreko sei hilean konstatea izatea.
Egunero entrenatu duzu?
Ez egunero, baina bai astean lau-bost egun. Ondo deskantsatzea ere garrantzitusa da horrelakoetan.
Zapatuko zein irudi datorkizu burura orain?
Portaleten gora ikusten naiz, 35 gradupean, eta eskualdeko lagunak zarataka, animatzen.
Eta ibilbidean ez zinen bakarrik egon, mutil laguna eduki zenuen, ezta, ondoan?
Aurreko hilabeteetan modura, bai. Lagun batek ere, Iñigo Alkortak, geugaz egin zuen ibilbidea.
Horrelakoetan, errazagoa da bat edo bategaz joatea?
Zuk imajinatu bederatzi ordu zeu bakarrik joatea... Asko animatu eta lagundu ninduten. Gainera, beste lagun bat ur botilak eta jatekoa ematen eduki genuen, eta horrelako egun batean hori oso garrantzitsua da. Badakizu zenbat ur edan eta burutik behera bota genuen!
Bertoko askok parte hartu zuten.
Bai. Jakin dudanez, ondarrutar batzuek sei ordu eskasean sartu ziren helmugan. Izugarrizko marka da.
Eta datorren urtean zer. Berriro «ausartuko zara» joatera?
Hori abenduan pentsatuko dut, urtarrilean izaten da-eta entrenatzen hasteko data. Joan ala ez, ia neska gehiago animatzen diren.


 

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.
Eli Arostegi:

Eli Arostegi, probaren osteko orduetan.

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.ko kideak:
Bertako Hedabideak (EKT)

eta 11barri S.L.: 63 gizarte eragile.