Edukira joan

Lea-Artibai eta Mutriku

Ondarroa
2008ko abenduak 3, Eguaztena

2008-07-18 | 15:48:49

SANTIXAK

Galiziako orkestrekin bat egingo du santixetan Joxpak

Azken urteetan legez, Jose Javier Rosales Beak hiru jaiegunei hasiera emango dien txupina botako du 10:30ean.

Santixak badatoz. Hori horrela, Casa Galiziako Zuzendaritza Batzordeak ekimenez beteko ditu datorren aste amaierako orduak.

Herritarrei esker egindako jaia izanda, aurten, herriko talde bat kontratatzea erabaki dute antolatzaileek, «diru zati bat berton geratzeko». Modu horretan, bide batez, herriari giroa eman nahi diote Casa Galiziakoek Joxpagaz.
Eta giro hori iragartzen, Jose Javier Rosalesek txupina botako du hiru jaiegunetan, ohikoa denez.
1978an antolatu zituzten estreinako santixak Ondarroan. 1979an ere egon ziren. Urte batzuetako tartearen ostean, 90eko hamarkadatik hona ez dute hutsik egin.


 

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.ko kideak:
Bertako Hedabideak (EKT)

eta 11barri S.L.: 63 gizarte eragile.