Warning: mysql_num_rows(): supplied argument is not a valid MySQL result resource in /var/www/vhosts/hitza.info/httpdocs/albisteak.php on line 53
Lea-Artibai eta Mutriku | Guardia zibilek alde egin zutenekoa
Edukira joan

Lea-Artibai eta Mutriku

Ondarroa
2009ko uztailak 4, Zapatua

2008-07-21 | 14:47:39

Gizartea

Guardia zibilek alde egin zutenekoa

65 urtez Espainiko Guardia Zibilaren gotorlekua izan zen Maskulo Etxea: herriko historia mingarri eta beltzaren lekuko, Madalen Egun batez laga zuten hutsik: 2003ko uztailaren 22a egun historikoa izan zen Ondarroan.



"Halako baten Guardia Zibilak laga dabe kuartela». Horixe irakur zitekeen Udalbarriak-en 40. zenbakian.
2003ko uztailaren 22. Eguerdian kuartela laga du Guardia Zibilak. Kaleko jantzita joan dira, turismoetan, klaxona jo eta jo, eta musika, ozen-ozen.
Aurreko etxebizitzetan bizi direnek arreta handiz segitu dituzte guardia zibilen mugimenduak: «Hiruzpalau lagun geratu dira, mandodunak edo. Elkarren aurrean tentetu, eta ospa egin dute».
Herritar gutxi izan dituzte joaneraren lekukoak, baina erantzuna berehalakoa izan da, albistea bolbora bailitz zabalduta. 12:53an Maskulo Etxetik alde eginda zeuden. Hamar minutu baino lehenago, 13:00etan, bolanderak bota dituzte. Kuartelaren itxieraren lekukoak izan diren hainbat herrita-
rrek ikurriña jarri dute eraikinaren paretean. Gertaera goi-goitik ospatuko da datozen orduetan.
Arratsaldeko lehenengo orduak dira. Urte askoan Guardia Zibilaren gotorlekua izandakoak «irudi ez ohikoa» agertzen du. Todo por la patria eta Espainiako banderaren lekuan, ikurriña handia dago zintzilikatuta leihoetako batean.
Poza egun historikoan
Aitor Maruri alkate zela, Udal Gobernuak «poztasuna» agertu zuen prentsa agirian, «ondarrutarren amets bat egia bihurtu» dela adieraziaz: «Hainbat aldiz legealdi ezberdinetan eskatutako gauzatu da, hainbat herritarren amets gaiztoak amaitu dira», irakur zitekeen uztailaren 23an Deia-ren 13. orrialdean. Ezker abertzalearen Herriarentzat plataformak «egun historikotzat» jo zuen 2003ko uztailaren 22a, «kuartela tortura eta errepresioa diseinatzen zen gunea» izan zela gogoraraziaz.
1939ko uda eta hurrengo
64 urteak, okupatuta
Pedro Guimon Egiguren arkitektuak egindako eraikina, 1936ko Gerra ostean, 1939ko udan hartu zuen Espainiako Guardia Zibilik.
Harrezgero, herritarren bizitza osoa gelditu zen euren kontrolpean. Batean, herrian banatzen zen ogia pisatuko zuten, eta falta zitzaizkion gramoak salatu; hurrengoan, neska gazteak salatzen zituzten Udalaren aurrean hondartzako portaerak arautzen zituen alkateren agindua ez zutela-eta bete. Ondarroan gertatzen zen ezerk ez zion alde egingo guardia zibilen begirada zorrotzari.
Exaltacion Frutos Aitte Totu izan zen Ondarroako kuarteleko arduraduna 1939tik 40ko hamarkako lehenengo urteak arte. Herrira itzuli ziren guztiak bere aurrera aurkeztu behar izaten zuten, «dar-dar», beldurrez, bere ahotik zer entzungo. Izan ere, Aitte Totu abertzale eta ezkertiarrak zigortzeko amorraturik zegoen beti.
Azaleko barealdiaren ostean, berriro ere gaiztotu egin ziren guardia zibilen eta herritarren arteko harremanak. 60ko hamarkada zen, eta pikutara joan zen kuarteleko kapitaina bera herritarrekin txikiteoan ibiltzen ziren garaiak, Ondarroako kapitaina bera Veganeko hotelean bizi zen urteak. Herritarren atxiloketak gehitu egin ziren. Paretaren kontra besoak goian jarri eta jipoituak ere ez ziren gutxi, «esan ezinezko torturak» lantxerik.
1973. urtea. Gernikako kuarteleko burua izan arren, Ondarroa eta inguruak bere agindupean zeuzkan Hidalgo kapitainak. «Ondarroa aukeratu zuen insurjentziaren aurkako bere teoriak praktikara eroateko». Kolpeak kolpe, ondarrutar borrokalarien kemena eta borrokarako grina itzaltzerik ez zuen lortu kuarteleko buruak. Alderantziz, borroka latzean murgildu ziren Hidalgo kapitaina eta Ondarroako herria. Gatazka luzea eta kupidagabean, ehunka herritar eroan zituen atxilotuta. Espetxera ere bai asko.
Francok jarritako «salbuespen egoerako legeaz» baliatuta, errepresioa gorenengo mailara ailegatu zen 1975ean: etxe arakatzeak, atxiloketak eta kartzelaratzeak neurriz kanpo ugaldu ziren.
1975eko maiatzaren 23an, goizaldean, Koldo Arriola gaztea eta beste lagun bi kuartelean sartu zituzten. Ordu batzuetara, Antiguako hilerrian laga zuten Arriolaren hilotsa.
1980ko otsailean, Jesus Mari Zubikarai Jhisa erahil zuten guardia zibilek, kuartelean eduki eta gero. Urte berean, abuztuan, kuarteletik 200 metro eskasera, 34 diskotekan hil zuten Angel Etxaniz.

 

 

Jasotako erantzunak:

16

2008-07-30

EGUNEKO ZENTRUN PROIEKTU ZELAN DU BA?? ALDERDI POLITIKO GUZTIK EURAN PROGRAMAN BARDIÑE ESKATZEN BEN ETA ONARTUTE BE BADA PROIEKTU EZ BA?? ETA NOIZ HASIKO DI BA OBRAK ETA GAUZAK?? ZE DANA QUIETO PARAU IKUSTEN DOT NIK...

15

2008-07-30

Trialaraaaa.. Auimin pasa etxen zaaa! bañe aurreko mezu be zeuaz sartudela rekonoziuten dot... ay ay ay... anax-arrebak ixan eta alkarrei holakuk esaten... tristi ezpara...Ondo pasa asteburo luuuuziii!

14

Auiminjulynblak | 2008-07-30

Jajaja! Oso ona, bazuz hobetzen, egunen baten zeure ama besteko ona ixangoza. Ondioik amana juten za horrek hau einddau ta harek besti einddau... ala pare bat insulto merke soltateko beran ahuan ipinizuz berbok? Trialaralaralara atzo jan zenun zipaio baten buztana.

13

2008-07-29

Bla, bla, bla.... Uste ustelak. Txo, ZEBA-ZEBA, IKASTEKO ONDARRUTAR, EZTAKIXU-TE, ENJENDRO!!!!! P.D.: Gure ama putiai esan netzan zeuk esandaku eta esastan errezoirik ez dakarrenan erantzunak dizela horreik: GEURE AMA PUTI.- Zu trankil, alabi, nahi dabena esangorau horrek ahu handixorrek, baine horrek eztaki ondarrutar eta, txarraua, eztau nahi ikasi. Eta, baakixu, ikasi nahi eztabena baino tontuauarik ezta. Gizajuk horren seme-alabak!!!!

12

Auiminjulynblak | 2008-07-29

Edozer edozelan ez, jentik ezagutu ez daben egoera bat bixitxeko berba latzak ipinitxuaz. Naxa neuke berba politxak ibiltxi bañe ez neban lortuko nahi neban enpatixi. Neuk be pertsonalki kontrol bi edo kendute (zipayukatxik nabil) eztot ixelako arazoik euki, eta hor pare baten ba oso borde bat toka gaztan, bañe gauza batek besti eztau kentzen. Lagun batek Olaia gogoan zaitugu nikixe eukan ta han kendutzen ta apologia del terrorismo zala esan, beste lagun bat pelotetan laga ben kontzertuko kartel batzuk kotxin topa ta gero (bixak alkoholemia kontroletan, kuriosu e?) Azkanengo baten, beran aba... esan netzan bañe eztai akordaten zazen porlakara hasi zala neuaz sartzen, 6.mezuku porlakara ignoranteseka hasi danin ta bera danin handixena, batez be berai dedikatzat modako berbi, batzokixan sartute eon eta zipayuai kokotetik agarratetzanai, horretxei berai, bestin errealidadi komeni danin ikusi dabenai. Txo kanuto aluoi esan biharrin hamendik aurrea ENJENDROS, denbori aurrea dun heinin ba aldaketai moldatu bikoa. Len Pikolun kontra euazenak on zipayun alde eoti normala dan morun, ba nik len ENJENDRO berbi ez neban onartzen da gaur egun bai. Ah! Marinaleda andaluziko herri bat da bertakuk diñuen morun "municipio con una larga tradición de lucha jornalera, lo que ha influido decisivamente en la consecución de diversos avances políticos y sociales" Gitxi gora bera andaluziko Ondarru bañe hamen zipayuk danantzat diz gaiztuk eta Udal Burusoiltxo be danantzat ixangozan pirati (eta holan pentsaten ez dabenak skirolak ixango litxakez). Ondarrun ostea skirolak geu ga PNVkuk ez ixatearren, merezitxe dakauz zipayun ostixak eta gañea bakarrik paetak pintxaten dakiauz. PD: TORTURAK SALATZEN DIZ BAÑE EZ EI DIZ EXISTIUTEN, GALDETU UNAI ROMANO (BAI, BAI, BERAN ARPEXAZ PEGATINAK ATABENAK, ANTES Y DESPUES) HARENA BE EZ EI ZAN IXAN TORTURA KASU, ze ein ben Ariztondo, Burusoiltxo ta beran peñik? Estatuaren indarrak salatu torturatako herritxar gizarajo batei laguntzi eskainiz ala buelta emon?

11

2008-07-29

Kaixo! zer dok marinaleda?

10

2008-07-29

Ni para ixan nabe alkolemi kontroletan eta sekule ez sakakada bat, ez bultzakada bat ez tratu txarrik eztot jaso. Eta ez na ez PNVku ez afiliai ez holako ixe... Beti ondo trata ixan nabe, eta eztot gañea iñoiz entzun holako tortura gogorrik iñoi eitzenik be... Pena bakarra, askotan, 10tik 7rek erderak etxi! Beste atxiloketa batzutan holakuk jasaten dabenak, EDOZEINEANDIK DATOZELA BE, eta batez be Ertzainan partetik badatoz, SALATU!!! iñungo bildurrik baik! TORTURARI STOP! BAÑE EDOZER EDOZELAN ESATIAI BE BAI MESEDEZ! Azkanengo Engendros deitxutzunai, beran ama putiai esateko hori esan zetsan, ba.... ia ba... zeuk be iñor berotu baik insultoik ez mesedez.

9

Auiminjulynblak | 2008-07-29

Pikoluk be ezin jun bir ordun, galdetu Ondarruko PPruai ia pozik dazen pikoluk jun zilako. Ezetz esangotzue ta hamen forun danok ga pozik jun zilako. Ba antzeko sentimendu dakau batzuk zipaiukin, hori gatxe dozue ulertzi ez? Zeba zipaiuk PNVkun txakurrak dizelako? Kontrol alkolemian nikirik baik eta ostikada bat baño gexa hartutakoik ezagutzetxuaz, ta ez bakarra. Lena pikoluk eukezen hainbat jarrera gaur egun zipaiuk be badakarrez, FAXISTA PU** KUME batzuk diz ta pikolun kontra ta honen alde zazenok HIPOKRITA HANDI BATZUK. Ia zeuen semi edo alabiai tokaten gakon hurrengo kontrolin marroi jati (edozein kontroletan golpik hartzetik porlakara atxilotu eta eskobi popatik o motxiñetik sartu arte), ia bardin pentsaten segi etxezuen ENJENDROS!!!

8

2008-07-25

Bai, eta gero zeure negozixoa sartu eta palu peatakun ia nun dazen galdetu

7

kk | 2008-07-24

Hemen ikustenda nola komini zaizuenean Ertzaintza nola deitzen duzuen http://es.youtube.com/watch?v=hJj2S6DA5Go

6

2008-07-24

ZIPAYUK KANPOA? GERO ZEURI ZEOZE PASA (ETXI ERRE, OSTU, EROSE..) ETA EURAI DETXU AIIII IGNORANTE!!!!

5

Gordillo | 2008-07-23

Gora Marinaleda!!!!

4

EHUN | 2008-07-22

Hori Hori ! DANAK KANPOA ! Udaletxe baiko herrixan bille. Herrixak aintzen daben herrixan bille guazen ! GORA MARINALEDA! UNA UTOPÍA HACIA LA PAZ

3

2008-07-22

Pikoluk jun di Ondarrutik gauzak "ataus y bien ataus" eukela jakindde, ze eurak jun eta lau urtea ikusi dou PNVko parakidistak 2007ko uztailan 26an udaletxin emondako KOLPI herrixan borondatin kontra, ZIPAYISMO klaru !! Zapatun urte bete ia kolpistak udaletxi hartu benetik...Pikoluk, zipayuk eta kolpistak gure herritxik kanpoa!!

2

2008-07-21

Horrek ezpari, trankil beste batzuk eongori te.

1

2008-07-21

Jun zin bai Ondarrutik, Euskalerri guztitxik be jun datxizela bai euran herrixeta, eztakau horren biharrik eta!

Guardia zibilek alde egin zutenekoa

Ikurriñak hartu zuen kuartela guardia zibilek aldegin ostean

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.ko kideak:
Bertako Hedabideak (EKT)

eta 11barri S.L.: 63 gizarte eragile.