Edukira joan

Lea-Artibai eta Mutriku

Ondarroa
2008ko abuztuak 20, Eguaztena

Azken ordukoak

Azulak eta ortzadarrak bat egingo dute

2008-06-25 | 14:39:11

Azulak eta ortzadarrak bat egingo dute

Ekaineko azkenengo zapatuak beste kolore bat edukiko du, beste behin ere

Mahoizko edo arrantzale jantziak astindu-astindu eginda egongo dira honezgero. Zapato Azule badator. 72 ordu besterik ez dira geratzen oraintxe. Aurten, gainera, gay, lesbiana, bixesual eta transexualen nazioarteko harrotasun egunagaz egingo du bat. Hori horrela, azul kolorea eta ortzadarrarenak eskutik helduta ibiliko dira.

61 erantzun

Eli Arostegi: "Egin zuen egunagaz, niretzat nahikoa izan zen gorputzaldi txarrik-eta barik amaitzea"

2008-06-23 | 15:59:04

Eli Arostegi: "Egin zuen egunagaz, niretzat nahikoa izan zen gorputzaldi txarrik-eta barik amaitzea"

Ipinitako helburua lortu du Huescan; parte-hartzaile, ikusle eta lagunen animoak eskertu nahi izan ditu.

Aurreko urte bietan Treparriscos ¬Quebrantahuesosen anaia txikia deitutakoa¬ egin du Eli Arostegik (Ondarroa, 1979). Zapatuan, baina, proba nagusian egon zen. 7.933 mutil eta 134 neska atera ziren helmugan sartzeko asmoagaz.

Ez du erantzunik

Zapato Azularen antolatzaileak omenduko ditu Herrittarron Udalak, jai egunaren bezperan

2008-06-23 | 15:48:18

Zapato Azularen antolatzaileak omenduko ditu Herrittarron Udalak, jai egunaren bezperan

Juan eta Eugenio Bidegain anaiei ere egiten duten beharra aitortuko die

Bidegain anaien Sare konpontzaileak lanagaz hasiko da gaur, gauean, Herrittarron Udalak Zapato Azularen inguruan antolatu duen egitaraua. Amaitu barikuan, Zapato Azularen bezperan amaituko dira ekimenak.

Ez du erantzunik

Udalaren erantzunik ezean, "borrokan" hasteko erabakia azaldu dute azpikontratetako garbitzaileek

2008-06-20 | 15:27:53

Udalaren erantzunik ezean, "borrokan" hasteko erabakia azaldu dute azpikontratetako garbitzaileek

Diskriminazioaren eta azpikontratazioaren ondorioak salatu dituzte elkarretaratzean

Elkarretaratzea egin dute Udaleko azpikontrateko beharginek. Berton, ELA sindikatuak deituta, euren lan gatazkaren berri eman nahi izan die herritarrei. Salatu dutenez, orain dela urte batzuk garbiketa zerbitzua pribatizatzeko erabakia hartu zuen Ondarroako Udalak, eta harrez geroztik, ikastetxeak, Kultur Etxea eta Zaharren Egoitza, besteak beste, kontraten bidez garbitzen dira.

11 erantzun

2008-06-19 | 16:22:43

Etxebizitza tasatuetan izena emateko epea zabaldu du Udalak

Uztailaren 30era arte eman dezakete izena ipinitako baldintzak betetzen dituztenek, Erregistro Orokorrean

4 erantzun

Gazte Egunak zelakoa izan behar duen eztabaidatuko dute

2008-06-18 | 14:16:48

Gazte Egunak zelakoa izan behar duen eztabaidatuko dute

Bilera Gaztetxean egingo da, barikuan, 18.30ean, taldeek eta banakoek ekarpenak egin ditzaten.

«Gazteek elkarren berri edukitzeko sortu zen Gazte Eguna orain zazpi bat urte, eta ordundik hona asko aldatu dira gauzak». Horixe iritzita, Gazte Eguna zer nahi den izan erabakitzeko momentua ailegatu dela uste dute jai eguna antolatzen dabiltzanek.

Ez du erantzunik

2008-06-17 | 13:13:00

Denboraldiaren balorazio ona egin du Aurrerako Kirol Taldeko batzordeak

Futbolean gazteek egindako jokoa azpimarratu dute, eta saskibaloian taldeak erakutsitako lidergoa

Gustura dago Aurrera Kirol Taldea joan den denboraldiak emandako emaitzekin. Hasieran ipinitako helburuak ¬kirol arloan estutasunik ez pasatzea, gastuak ordaintzea, zorra amortizatzen jarraitzea eta zaletasuna indartzea¬ betetzat eman ditu klubak.

Ez du erantzunik

Javier Arrieta Idiakez: "Beti eduki izan dut sentsibilitate berezia itsasoan beharra egiten dutenenganako".

2008-06-16 | 17:09:57

Javier Arrieta Idiakez: "Beti eduki izan dut sentsibilitate berezia itsasoan beharra egiten dutenenganako".

Guraso eta arrebei eskaini die ondarrutarrak oraintsu argitara eman duten liburua

Hiru urteko beharraren ondorioa da Javier Arrieta Idiakezek (Ondarroa, 1976) itsasoko beharginen Gizarte Segurantzaren gainean egin duen tesia. 2005eko azaroaren 25ean defendatu zuen, eta orain, haren egokitzapena argitaratu dute. Zorion bat baino gehiago eman diote alorrean adituak direnek, lanaren balioa aitortuaz.

37 erantzun

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.ko kideak:
Bertako Hedabideak (EKT)

eta 11barri S.L.: 63 gizarte eragile.