Edukira joan

Lea-Artibai eta Mutriku

Ondarroa
2008ko abuztuak 20, Eguaztena

2008-05-07 | 20:10:29

Gizartea

Aldarria eroango dute Antxoa Egunera

Ekimenez ekiimen ailegatuko da maiatzaren 17a

Antxoa Eguna Elkarteak VI. Antxoa Eguna dakar. Hamar egunen faltan, maiatzaren 17an ospatuko da, Kofradia Zaharrak hartu zuen, atzo, aurkezpen ekitaldia. Felix Aranbarri udalburuak, Josu Etxaburu Antxoa Egune Elkarteko kideak eta Jesus Mari Sarasua Lea-Artibai Amankomunazgoko lehendakariak hartu zuten berba, ekitaldi xumean. Jaia eta aldarrikapena, bat Antxoa Egunaren inguruan sortzen diren aldeko eta kontrako eztabaida eta bolo-boloak alde batera laga nahian, Etxaburuk Antxoa Egune Elkartearen izaera «bizia» dela azaldu zuen, eta unean uneko egoera aztertzen dutela azpimarratu. Horren harira, iaz Kofradiagaz hitzartu legez, aurten hitzorduagaz aurrera egitea erabaki dutela jakin eragin zuen, «antxoa galdu nahi ez» delako, hausnarketa egin ostean. «Antxoa Ondarroarentzat izan da zutabe garrantzitsua, eta nahi dugu izatea». Hartara, Antxoa Egunak aldarrikapen kutsua edukiko du, «eutsi behar zaiolako», antxoaren eta arrantzaleen egoera kalera aterata.

 

 

Jasotako erantzunak:

13

gosesto | 2008-05-13

antxoaik ezta itxosu hutsitxu dalako. Eta ez frantsesak, geuk baño. Tranpak beti arrain txikixaz gorarte beteta, eta on near ein eta frantsesai eta prestitxei kulpi bota...

12

kakati | 2008-05-13

itsosuk ze ekarrikozkun baakiau danok, bañe alandabe, aukeri emoten danin a sakear!!! urte 2 eonbirela parata 3 arrenin egurre antxoaiai, nun gabiz bañe, nun bixiga?? porto barrixe zeba ezta aurrea erun?? zeba ezti etxen biberuk beste arrañak aurrea eruteko??

11

2008-05-12

Errozi dakazu, bañe zoritxarrez, alderdi politikuk amaitzen dabe gauza guztik kutxatzen eta manipulaten. Eta alderdi politikuk esaten dotenin, alderdi politiko guztik esaten dot, ez da iñor salbaten.

10

2008-05-12

Nik eztot alderdixan arteko eztabaidak planteaten, herritxar guztin arteko eztabaidi baino. Zeozer esan nahi daben guztin arteko hausnarketa bat. Eta errezoi dakazu, ezta ein. Portun ingurun erreferendum bat eon zan ondala urte batzuk, bañe gero eztai ze pasazan. Nik erreferendum bat baino zeoze sakonaua planteaten dot. Ideak herritxik etorti, herritxarran artetik.

9

2008-05-12

Eztabaida bat etxeko ez da bir diroik. bir dana berba etxeko dogu de. Bir dana, alkar ulertzeko gogu de. Bir dana, alderdi batek esaten dabenan kontra ez egoti beste alderdikuk, eta alderantziz. Eta jai bat antolatzik ez dau nahi esan urten zir ezin danik eztabaidatu. Ixan be, antxoa egune ospatzen hasi aurretik ikusten za arrantzin norabidi, eta jairik ez ospatu arren, eztabaidak be etzan egoten.

8

2008-05-12

Neuk be oso ondo pasaten dot Antxoa egunin, kriston parrandi bota ixan dot. Bañe bixkat pentsaten jarten bagaz, ondarruk zelan eingo dau aurrea antxoi modun, perliti, atune etab. desagertzen dizen egunin? Itxosu azkanak da emoten. Familixa asko diroiturririk baik gelditxuko diz, arrantzalinak, konserberatukuk... Egunen baten ailako da eta preparata ga egoera honei aurrea etxeko? Jaxe, bale, kontzientzixan eragiteko bada bai bañe ondarrutarron artin pentsa biko geuke ia zer pasakodan gure herrixaz, noa nahi douen jun, turismu, industrixi edo nun oinarritxu birdan herriko ekonomixi. Asike datorren urtin antxoa egunin inbertiuten dan beste diro inbertiu ezkio eztabaida bat etxeko herri mailan, txapo!

7

ANTXOAZALI | 2008-05-10

antxoa eguneko reibindikaziñoik ze jarraipen eukiko dabe urtin zihir? Ondarrutarrok nahi douen jarraipena eukiko dau. Ez gexa eta ez gitxia. GORA ANTXOA EGUNE.

6

Merimok | 2008-05-10

Antxoati galdu daben arrantzalintzako subentziñoik eskatzi ondo da. Baiñe zeattik desagertu de antxoi ba, berez? Ixan leike, beste espezixe batzuk latxeik (balik, bixiuak, otarrainak...) estermina ein douzelako? Ixan leike arrantza teknikakattik? Etekiñan ikuspeixak zerikusirik eukiko dau? Kasualidadi de Prestige eta bi urtea sortzi hau beherakadiau? "Frantsesak" dakarre kulpa guzti? Eta garrantzitsuena: antxoa eguneko reibindikaziñoik ze jarraipen eukiko dabe urtin zihir? Ze, egun bateko reibindikaziñoiaz urteroko folklorismo hutsin geatzeko arrixku dakau.

5

Ondarru | 2008-05-09

Pozte naz aurten antxoa egune eotiaz eta beran helburoik handixena rebindikaziñoi ixati egoeri alakoxidalako ( latsa), beste aldetik usteot ondarruk alako jaxak aurrea atabitxule bixkat bixitxazune emoteko herrixai, eta esaten dabenai ia zelan antxoa egune antxoa baik, eta arrantzale egune arrantzale baik ? ( ez ondarrun bakarrik beste leko askotan ). Ia anbiente ona eoten dan !!!!

4

Antxoazali | 2008-05-08

iaz KOFRADIAGAZ HITZARTU LEGEZ, aurten hitzorduagaz aurrera egitea erabaki da, «antxoa galdu nahi ez» delako. «Antxoa Ondarroarentzat izan da zutabe garrantzitsua, eta nahi dugu izatea». Hartara, Antxoa Egunak aldarrikapen kutsua edukiko du, «eutsi behar zaiolako», antxoaren eta arrantzaleen egoera kalera aterata. Ez dot uzte konfundiute egoteko moduko albizti danik. Eta niri oso ondo ereistengazta akdarrikapen egun hau jai giro baten antolatzi. AUPA ANTXOA EGUNE

3

Konfundiute | 2008-05-08

Zer ospatzenda Antxoa Egunin? Antxoin etorreri? Antxoi eta Ondarrun arteko ixati? Maiñeruk kriston marik eindabela antxoatan?... KONTZERTUK?? Zein de gure espiritu honen danan aurrin? Egixe esan, jaixan zentzune eztou kontutan hartzen, eta kontutan hartzen hasten baga, beti baten bat esatetzune: "txo! aprobetxaixun, jai behin de ta!!!!" ai...

2

2008-05-08

Ken 7 ei da.

1

2008-05-08

Ze ta ze kontzierto ra ba? nik eztai ixe ondiokan! eta ya datorren asteburun de! Ia hitza ero zeozein enteraten dan eta hurrengo notizixetan ero forun idazten daben nire galderin erantzune!

Aldarria eroango dute Antxoa Egunera

Felix Aranbarri udalburua, Josu Etxaburu Antxoa Egune Elkarteko kidea eta Jesus Mari Sarasua Amankomunazgoko lehendakaria, atzo, aurkezpen ekitaldian

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.ko kideak:
Bertako Hedabideak (EKT)

eta 11barri S.L.: 63 gizarte eragile.