Edukira joan

Lea-Artibai eta Mutriku

Ondarroa
2008ko uztailak 5, Zapatua

2008-05-12 | 14:33:02

Arrauna

Nesken batela maila onagaz doa Bizkaiko Trainerillen finalerantz

Mutiletan, Isuntzakoak senior mailan hirugarren postua lortu zuten zapatuan egindako estropadan.

Ondarroako nesken arraun taldeak lehen postua lortu du asteburu honetan Ondarroan egindako Bizkaiko Trainerillen Bizkaiko Ligako final laurdenetan. Mutiletan, Lekeitioko Isuntza elkartekoek hirugarren postua lortu zuten eta atzetik ondarrutarrak sartu ziren, seigarren postuan.

Zapatuan eta domekan, egun bietan ospatu dira Bizkaiko Trainerillen Ligako final laurdenak Ondarroan. Lekeitioko Isuntza Arraun Elkartetik hiru batelek parte hartu zuten; hirurak senior mailan. Ondarroako Antiguako Ama Elkartetik ostera, bost batelek hartu zuten parte; senior mailan bi eta gazte, misto eta nesketan bana.

 

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.ko kideak:
Bertako Hedabideak (EKT)

eta 11barri S.L.: 63 gizarte eragile.