Warning: mysql_num_rows(): supplied argument is not a valid MySQL result resource in /var/www/vhosts/hitza.info/httpdocs/albisteak.php on line 53
Lea-Artibai eta Mutriku | Alleri zainddu plataforma sortu da, hainbat taldegaz
Edukira joan

Lea-Artibai eta Mutriku

Ondarroa
2009ko uztailak 4, Zapatua

2008-05-12 | 15:59:08

Gizartea

Alleri zainddu plataforma sortu da, hainbat taldegaz

500 etxebizitza eraikitzearen kontra "indarrak batu" dituzte

Alleri zaindu plataforma sortu da «Alleriko padurak eta inguruak zaindu eta berreskuratzea» helburu. Modu horretan, Ondarroako Udalak eta Eusko Jaurlaritzak 500 etxebizitza egiteko egitasmoaren aurrean bat egin dute Ekozainek, Mutriku Natur Taldeak eta Eguzkik, Txirrimorraski, Zoazte eta Ondarroako Gazte Asanbladako kide batzuekin batera. OGAren iritzian, Allerin egin nahi dituzten etxebizitzok ez dira herriari irtenbidea emateko, Ondarroan biztanlegoa beherantz doala kontuan hartuz gero. Hartara, «etxeak egitea basatikeria denean», beste 500 etxebizitza daudela eraikitzen gogora ekarri dute, Kamińalde eta Iturribarrikoak tartean. Horrelako egitasmoa uraren adierazpenentzat oso arriskutsua dela azpimarratu du Ekozainek, are gehiago etxebizitzak erreka bazterretan egiten direnean. «Ura da daukagun baliabiderik garrantzitsuena». Mutriku Natur Taldeak berba hartuta, Alleri uholde arriskuko zonalde legez sailkatuta dagoela gogora ekarri du, eta han eraiki nahi izanez gero, lehenengo eta behin sailkapen hori kendu beharko luketeela. Hori horrela izanda, Allerin etxeak egin ahal izateko aldatu beharko lituzketen legeak ez aldatzeko eskaria egin die erakundeei, «aho batez». Plataformagaz bat egin nahi dutenek www.aieri.euskalerria.org-helbidean daukate eurekin hartu-emanetan ipintzeko aukera.

 

 

Jasotako erantzunak:

3

ailleri | 2008-05-14

Hoixe dudioi dakat neuk be. Inok badaki zeoze honen ingurun?? www.blogak.com/aieri

2

korrika | 2008-05-14

Alleri edo Aieri?

1

aieri | 2008-05-12

Interneteko helbide zuzenak honetxek diz: aieri@euskalerria.org eta www.blogak.com/aieri AIERI ZAINDDU!!!

Alleri zainddu plataforma sortu da, hainbat taldegaz

Plataformaren aurkezpena, Guzur Etxean, barikuan.

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.ko kideak:
Bertako Hedabideak (EKT)

eta 11barri S.L.: 63 gizarte eragile.