Edukira joan

Lea-Artibai eta Mutriku

Ondarroa
2008ko uztailak 5, Zapatua

2008-05-13 | 13:14:37

Ekonomia

Intxorta SAren itxierak ekar ditzakeen ondorioengatik kezka agertu du LABek

‘Kalamendi’ eta ‘Intxorta Mendi’-ren jabeei eta Arrantza Sailari

Bertoko ontziteria osoa mantentzearen aldeko apustua egiten segitzen du LABek. Hori horrela, deslokalizazioaren aurka, Euskal Herritik kanpo ontzirik ez saltzeko eskaria egin die ontzi jabeei eta Eusko Jaurlaritzari. Eskaria Ondarroako Intxorta SA arrantza enpresak eragindako «egoera larriari» lotuta dakar sindikatuak. Izan ere, euren berbetan, Intxorta Mendi eta Kalamendi alturako itsasontziak akziodunen eta familia eta ekonomia interesengatik daude urtebetean Ondarroako portuan amarratuta, eta «enpresaren beraren ixtea ere arrazoi berari dago lotuta».

Intxorta SAk arrantza ontzietako bat kanpora saltzeko daukan asmoaren aurrean, kezka erakutsi du LABek, horrek Euskal Herriko arrantza sektorean eta Ondarroa lako herri batean sor ditzakeen ondorio «larriengatik». Hartara, beste portu batzuetara itsasontziak saltzeagaz batera, etorkizunerako arrantzarako lizentziak ere saltzen ari direla nabarmendu dute: «Euskal Herria arrantzarako lizentziarik eta itsasontzi barik ari da geratzen alturako arrantzan, eta itsasontzi barik eta arrantza ekintzarako errolda barik baxurako sektorean».
Itsasontziok "dipu publikoagaz" egindakoak izanda, Eusko Jaurlaritzako Arrantza Sailari daukan erantzukizunari kolpe egin eta "bitarteko errealak" ipintzeko eskaria egin diete sindikatuko arduradunek

 

 

Jasotako erantzunak:

20

Direktu | 2008-06-13

Motzin esango dot, LABei ez dotza arduraik Ondarruko portu salbati. Inporti dotzana da polemiki atati eta hori bertakuai ondo igarten gakoe. Ni neu, LABeku nitxan eta behin eta berriz erakutsidaben jarreriatxik, on ez na. Mesedez, zer nahi dou, geure buruai harrixak bota eta ixe einbez ala zeoze fundamentozku ein gauzak ondo planteata?

19

2008-05-21

Nik esan dot SALDU, SORRAK ORDAINDU ETA FIN PELIKULI. Saldu eta sorrak ordaindu nahi dot esan, hortik bixi ixan dizen batzuk, armadorik ez porsupuesto, kobra baik geatu dizelako. Eta fin pelikuli, holan duzenin gauzak hoba dalako amaitzi ze txarreaua juteko aukera asko da eta hobetzeko bapez. Gauzak ondo pelikuletan amaitzen diz eta errealidadi beste gauza bat da. Ixena nahi dozu ipintxi ??? Ipini nahi dozune, azken baten ixenik ez ipintxi edo Momatx edo Mayor Oreja edo beste eroze ipintxi.......

18

2008-05-20

Momatx, zeatxik eztozu zeure ixena ibiltxen?. Bilurre emotetzu zeozeñek erantzuti? Balienti ziñalakun eta..........

17

MOMATX | 2008-05-19

Azkanengoko mezo anonimuai. Eta komentaxo bat, zeatxik eztozue ixenik ibiltxen, ondio anonimua nahizue ixan ala bilurre emotetzue zeozeñek erantzuti. Zaz esaten armadorik defendiuten ibiliko balitxake morun LAB. Hasieratik esandau LAB, Espainin kagadi ixan zala lizentzixak armadoriai emoti, enpresa pribatuai interes pribatukin. Eztai hor nun ikustezun fabore etxi, interes publikun alde etxi de hori eta. Baezpakuai, zaz esaten LABekuk probetxu ataten dabela eta eurakin pentsata etxen dabela dana. Zeuk "saldu ta fin" esazunin momento baten barabe ipini za txalopa horretatik bixi dizen familixakon baten lekun?

16

2008-05-16

LAB, armadorik aberasten lizentzixak gaitik, langillak beti bezela txarte, matalazurreko guztik artzen, gauzak ondo jun dizenin gitxi irabaztenben elako, txarto duzenin txartoago, nola ez.......eta lehen enpresa batzuk txarto juntzinin herri guztin protestan langillan faore, ze armadorik kapitalistak zin.......eta onen armadorik, INTXORTA s.akuk?, erdixak eta bi eta beren kuttunak kale gustik apurtzen deitzen gora euskadi sozialista, langille abar eta abar.......or dakarre langillak biharrik baik, kobra baik.......onek armadorik gora eta gora deitzen dabenak sozialismoa eta independentzia obia di, bestik baño?.........iñor estot ekusi ondiokan euren kontra manifestasiorik etxen........ze diferentzia da? lab-ekuk diz, langillak eta armadorik ere bai?.....

15

2008-05-15

Zemat upiñ ??? Ixosu hau, itxosu hori, euskalerrixan ixati, Ondarru eta itxosu.... eta itxosa duzela senegalesak. Zelako barreguri.

14

LAB | 2008-05-15

Beno, ikusten dou jarraipentxo txiki bat eukitxen segi eitxen douela. Lizentzixak espiniko uretan? espainikutan, frantzikutan, inglterrakutan, eskozikutan, ... eta zoritxarrez Euskal Herrikutan EZ!, ez gazalako Nazinoi Independiente bat gure urak / arrantza, eta abarren inguruan etorkizuneko eta momentuko erabakixak hartzeko gai, gure erabaki eskubidi ez dozkulako errekonozitzen. Bakoitza bere paparrari begira beti? Zenbat jende dago azken 100 urtetan Euskal Herrixan eta Ondarrun hilda, kartzelan, erbestin, zapaldute, bere paparrai begire eztalako eon bakarrik, danon paparra inportantiaua dalokotzat begire eta borrokan egondalako baizik? mesedez... Zeu zazela zeuriai bire? Bale..., bañe zure huts egoistak ez bota inoi! Langilin eskubidik bermatzen bagabiz, bañe langile asko bixi ga Euskal Herrixan, eta langile horren eskubidik bermatzi lortuko dou gure Herriko etorkizun soziala eta ekonomiku bermatzen douen momentun, familixa kapitalistak gure (langile eta herri) etorkizune saltzeko prest dazen momentutik, danon ondare sozio-ekonomikoa zamarpotura botateko prest dazen momentutik... zer? Familixa horrekin ez sartu? Familixa kapitalista hori gugaz sartzen danin etorkizuna kentzen, gu ez sartzeko eurekin?, mesedez... Lehenako Komunistak, on Kapitalistak?, eta lehenako Euskaldunak, on españolistak? Eta lehenako frankistak, on erregionalistak? Eta lehenako ideologuk, on passotak? Eta lehenako passotak, on faxistak?... Zenbat konparaketa gehixa nahi dozuz? Ez da arazu lehen zer - on zer, arrazoik noiz baino!..., mesedez Ez dotzuela ardurai langile ero Euskal Herrixan etorkizun politikuk eta sozioekonomikuk? A! Hori beste gauza bat da, hori esan hasieratik eta listo, bañe ez mugatu bestin borrokaik!

13

aitor | 2008-05-15

Surrin ebaxi eindakun odola aure... Armadorin kontra bixitxa guztin, erreza da bañe bakotxe beran boltzilluai begire. Lenako KOMUNISTAk be ixe ezeukenin armadorin kontra, ta on lau euro ikusi dabenin eurak KAPITALISTENAK ala ala, betiko rollu... batzun borrokakin aspertute naz...

12

ZULON BATETIK | 2008-05-15

Lelengoko mezuk gerua ta gexa konbentziuten nau. Saldu ta listo. Armadorintzako eta bere ingurukuntzako be ezta ixango politxe, herrixan bixi bir eta sor dotzazun genti ikusi biarra eukitxi ero leputik lapurreka dabizela jakitxi. LAB'ekune ... zientzia fikzion, eta zemat eta holako gauza gexa eon ero akzidente gexa lantokixetan, mas mejor. Azkanin politikun morun: Hay ke terminar o dialogar kon ETA, eta gero OSTIAS. Marroi guztik terrorismu maire atata astuten diz. Ostia txapi.

11

2008-05-15

Betiko modun, herri eragilik hasi bir zirikatzen eta arduratzen herri honen etorkizunaz <> tartin hauxe ixun

10

2008-05-15

<> GUZURRE! Amen bakotxak beran paparreko ulik ikusten dau! Atzo, Gaur eta Beti. Beste idea asko bebai, euki, defenda, landu eta borrokatu, bañe LELEN norbera, asike pelikulaik ez konta

9

LAB? ja! | 2008-05-15

LAB, lenengo ta behin berba asko ixe ez esateko. Hain argi ikusten bazu, batu zeu eta zeure lako beste hiru lau, eta lizentzixak erosi. Holakoxe simpli re temi, ze pentsatezu ba biarra, arraine eta diru sobran eongo bazan txalopa ta lizentzixak salduko zittuezela? Euskal Herrixe itsasutik bizi zala, istoixa polit bat ixangora urte batzuta, ta lenengu peni emotetzana neu. Bañe mesedez, langilin eskubidik bermatzea dedika eta inon famili kontutan ez sartu.

8

HARTZEA | 2008-05-15

Laguntxu, españiko urak ezti gure aldekuta mugatzen bakarrik, itsaso zabala dakazu beste alde daneta be

7

POPATIK | 2008-05-15

Galderatxu bat iual nahiku tontu. Lizentzixi "espainiko uretan" arrantzan etxeko ixaten da ez? Bañe gure kostan arrain asko ezta ez? Ta ordun zeatxik eoten diz enpresa kanpotarrak interesata horretan lizentzixetan?

6

LAB | 2008-05-15

Erantzun batzuk euki dabezela ikusitxe gure (denon) gai honek, zeozer gehitxua argitxu nahiko geunke. Intxorta, beste azken urtetako itsas enpresa asko modun, itxi ein diz batez be Ondarruko portun. Azken 20 urtin %70a galdu ein dou. Galdu, bai barkuk eta bai arrantza etxeko eskubidik, eskubide horreik batez be Galizi aldea jun diz barkukin batea. Halako baten esan bir dou NAHIKO!, Aila da momentu nahiko esateko! Betiko modun, herri eragilik hasi bir zirikatzen eta arduratzen herri honen etorkizunaz, erantzunik edo salaketaik ez bada hamen inor ez da mobiuten. Gai hau ezta bakarrik 30 arrantzale-langilek biharra galdu dabela (hori be bai), hamen jokun dana Ondarru eta Arrantza beran etorkizune da. Esku pribauk ez dauke eskubideik herri honen etorkizune saltzeko beste leku batzuta. Arrantzako baimenak (lizentxixak), onura sozial bat diz herri batentzat eta ezin dou onartu arrantzako baimenekin ARMADORIK jokatzi. Euranak al di ba lizentxixak? Lizentxixak, Europan sartu eraizkunin, han banatu zin eta zoritxarrez, espainiko estatutuk aemadoriai emotzen, baine hori ez zan pasa leku danetan. Adibidez Frantzin, lizentxixak ez diz armadorinak, asoziazinoi publikunak diz (armadoriai lagata erabilpena), eta armadorik ez diz inor horreik saldu ero erosteko. Hau ez da denda bat itxi ero beste bat irai, hamen euskal herriko herri askoren eta etorkizuneko herri sektore horren lehengai estrategiko baten etorkizune da jokun, eta txarrena esku pribauk erabaki nahi dabela eta hoixe da para bir douena danon artin. Lizentzixak ente publikoarenak diz herri onuran erabiltzeko eta ez armadorik aberasten segi etxeko lizentzixak saltzen, euskal herriko sektore estrategiko bat pikutara botatzen. Ez da ixan bir aditu bat oinarrizko arazo potolo hau ulertzeko, eta honen alde borrokatzeko.

5

ZULON BATETIK | 2008-05-14

Ados na Popatik'eaz. Neuk be idea askoik eztakat holago gaxetan, bañe estabaidaz aklaraten jungoaz gauzakin ero beste ikuspuntu batetik ikusikouz gauzak. Gobernun laguntzanak niri beti kuriosidati sortuzta. Enpresa andi bat itxitxen bara ...... grebak, gobernun laguntzak eta kristonak. Denda txiki bat aurrea ezin atata dabillena eta azkanik itxibirdabena, zeñek lagundubitza horrei?

4

POPATIK | 2008-05-14

Nik planteaten dot hasteko arrainan prezixu altza enbirdela, ero hobeto esanda, arrantzalik diro gexaua kobra birdabela hatrapaten dabena atxik. Ezindde, prezixuk jun dan 20 urtin (bixkat exagerata) manteniu eta petroleu gora ta gora juti. Bestalde, gure arrantzalik hatrapatako arrainak Forondatik ailatako arrainaz konpetiu bir ixaten dau merkaun, eta klaro, kanpun hatrapataku arrain gexa dan lekun, soldata bajuk... Soluziñoi eztot be eztot uste danik Somalire jun, bertako egoera politiko eskasaz aprobetxa eta euran kosta guzti eta somalisan ondari dana arrasa gero etekinak hamenguk atateko. Erreza ezta, bañe gobernuk papel inportanti jokatzen dabena argi da. Arrantzalik babesa jaso birdabe, paro biologikuk etxeko eta floti manteniuteko. Horrek diru eskatzen dau, eta nire ustez emon enbirde. Eta ez nazenez gai honetan oso jakintsu guazen eztabaidatzea, esan dotenan ingurun asko da diskutiuteko eta.

3

ahotik | 2008-05-14

popatik. pixkat demagogiku zaz, ez?? Pasa be ez ta ein ir. Lelen enpresin egoeri ezautu bir de, bihergiñakin adostu... Portuko egoeri latza da danontzat eta ez tot uste halako soluziñoi erraza dakarrenik. Zuk ze planteatezu?

2

POPATIK | 2008-05-14

Eta bide batez itxitxi dakarre portu zikin asko formaten da eta. Eta baserrixak be fuera! Brasilen nahiku produziuten da! Eta denda txikixak be zetako, zentro komertzial bat ipini eta listo ra! Eta euskeri be finikita! eztauke etorkizunik mundo globalizatun! Zetako engou esfortzu galdukorana defendituen!

1

2008-05-13

Saldu (al dan tokire), sorrak ordaindu eta FIN PELIKULI.

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.
Intxorta SAren itxierak ekar ditzakeen ondorioengatik kezka agertu du LABek

LABek iazko azaroan agerraldia egin zuen Intxorta Mendin, arrantza krisiari aurre egiteko mahai sektorialaren premia azaltzeko.

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.ko kideak:
Bertako Hedabideak (EKT)

eta 11barri S.L.: 63 gizarte eragile.