
2008-05-17 | 18:00:34
Antxoa Egune 08
Zapi beltzek hartu dute Antxoa Egune
Arrantzaren egoerak legez, zeruak ere kolore beltza erakutsi du, tarteka jaia desitxuratuta
Pantxo Bedialauneta eta Al-Anon eta Alkoholiko Anonimo elkarteetako kideek jaso dute Ondarruko Arraņe Saria. Kantoipe errebuelta izan zen horren lekukoa atzo. "Hunkituta" agertu ziren aitortza jaso ostean omenduak. Jai eguna igarria bazen ere, tarteka, euri zaparradek desitxuratu egin zuten eguna. Euria euri, baina, atunezko pintxoak jan eta sagardoa edateko aukerarik ez zuten galdu ondarrutarrek eta kanpotik etorritako bisitariek. Eta kasualitateak kasualitate, paella lehiaketaren irabazleak ere lepokoek lako kolorea zeukan atzokoan: beltza, txipiroien tintari esker. Aitor Mendiluze, Iratxe Ibarra, Sebastian Lizaso eta Amets Arzallus bertsolariek hartu zuten erabakia, aurkeztutako paellak dastatu eta gero.
Pantxo Bedialauneta eta Al-Anon eta Alkoholiko Anonimoak elkarteetako kideak, Ondarruko Arraņe jaso ostean.
© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta: publilea@11barri.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
11barri S.L.ko kideak:
Bertako Hedabideak (EKT)
eta 11barri S.L.: 63 gizarte eragile.