Edukira joan

Lea-Artibai eta Mutriku

Ondarroa
2008ko uztailak 5, Zapatua

Azken ordukoak

2008-06-19 | 16:22:43

Etxebizitza tasatuetan izena emateko epea zabaldu du Udalak

Uztailaren 30era arte eman dezakete izena ipinitako baldintzak betetzen dituztenek, Erregistro Orokorrean

4 erantzun

Gazte Egunak zelakoa izan behar duen eztabaidatuko dute

2008-06-18 | 14:16:48

Gazte Egunak zelakoa izan behar duen eztabaidatuko dute

Bilera Gaztetxean egingo da, barikuan, 18.30ean, taldeek eta banakoek ekarpenak egin ditzaten.

«Gazteek elkarren berri edukitzeko sortu zen Gazte Eguna orain zazpi bat urte, eta ordundik hona asko aldatu dira gauzak». Horixe iritzita, Gazte Eguna zer nahi den izan erabakitzeko momentua ailegatu dela uste dute jai eguna antolatzen dabiltzanek.

Ez du erantzunik

2008-06-17 | 13:13:00

Denboraldiaren balorazio ona egin du Aurrerako Kirol Taldeko batzordeak

Futbolean gazteek egindako jokoa azpimarratu dute, eta saskibaloian taldeak erakutsitako lidergoa

Gustura dago Aurrera Kirol Taldea joan den denboraldiak emandako emaitzekin. Hasieran ipinitako helburuak ¬kirol arloan estutasunik ez pasatzea, gastuak ordaintzea, zorra amortizatzen jarraitzea eta zaletasuna indartzea¬ betetzat eman ditu klubak.

Ez du erantzunik

Javier Arrieta Idiakez: "Beti eduki izan dut sentsibilitate berezia itsasoan beharra egiten dutenenganako".

2008-06-16 | 17:09:57

Javier Arrieta Idiakez: "Beti eduki izan dut sentsibilitate berezia itsasoan beharra egiten dutenenganako".

Guraso eta arrebei eskaini die ondarrutarrak oraintsu argitara eman duten liburua

Hiru urteko beharraren ondorioa da Javier Arrieta Idiakezek (Ondarroa, 1976) itsasoko beharginen Gizarte Segurantzaren gainean egin duen tesia. 2005eko azaroaren 25ean defendatu zuen, eta orain, haren egokitzapena argitaratu dute. Zorion bat baino gehiago eman diote alorrean adituak direnek, lanaren balioa aitortuaz.

36 erantzun

2008-06-16 | 15:41:18

Gorozikako San Joan jaiak ez dira ospatuko aurten

Auzo honetako Jai Batzordeak horrela erabaki du

Ondarroako Udalagaz aurrekontuaren inguruan izandako desadoztasunak direla eta Gorozikako Jai Batzordeak erabaki du aurtengo sanjuanak bertan behera uztea.

12 erantzun

2008-06-12 | 15:55:23

Arartekoarengana jo dute Ekologista Taldeak eta Alleri Zaindu Plataformak

Allerin etxebizitzak eraikitzeko egitasmoaren aurrean, neurriak hartzeko eskaria egin diote Lamarkari

Arartekoarengana jo dute Ekologista Taldeak eta Alleri Zaindu Plataformako kideek. Hartara, Alleriko paduran egitekoak diren etxebizitzen proiektuan «behar diren neurriak hartzeko» eskatu diote Iñigo Lamarkari.
Horri lotuta, ahal denik eta arinen Alleriko plangintzaren gaineko informazio teknikoa, prozesuaren kokapena, egitasmoa aurrera eroateko dauden arrazoiak eta oraintxe momentuan gestioak zelan dauden «ahalik eta gardentasun» handienagaz jakin eragiteko eskaria egin dute ekologistek.

7 erantzun

2008-06-11 | 16:18:32

Hilaren 24rako aurkeztu behar dira Udalean diru laguntza eskariak

Kirola eta kultura sustatzen duten taldeentzako 200.000 eurotik gorako aurrekontua dauka Udalak

Hamahiru egun dauzkate kultura eta kirol taldeek Udalean diru laguntza eskabideak aurkezteko. Hartara, eskaerak ekainaren 24ra arte egin daitezke. Kultura sustatzeko ekimenetara 121.540 euro eta kirola sustatzeko ekimenetara 91.550 euroko bideratuko ditu Udalak.


Erantzun 1

La Pegatinaren rumbagaz jaitsiko da Kafe Antzokiko oihala zapatuan

2008-06-10 | 14:17:51

La Pegatinaren rumbagaz jaitsiko da Kafe Antzokiko oihala zapatuan

Musika Eskolako, Institutuko eta Eskola Publikoko ikasleek hartuko dute agertokia egunotan

Ekimenez beteta dakar astea Kafe Antzokiak. Atzoko moda eta artea denontzat desfileari antzezlanek segituko die gaurtik hasita.
Musika-eta guzti ailegatuko da gaurko antzerkia.

4 erantzun

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.ko kideak:
Bertako Hedabideak (EKT)

eta 11barri S.L.: 63 gizarte eragile.