Edukira joan

Lea-Artibai eta Mutriku

Ondarroa
2008ko urriak 11, Zapatua

2008-06-10 | 14:17:51

Kultura

La Pegatinaren rumbagaz jaitsiko da Kafe Antzokiko oihala zapatuan

Musika Eskolako, Institutuko eta Eskola Publikoko ikasleek hartuko dute agertokia egunotan

Ekimenez beteta dakar astea Kafe Antzokiak. Atzoko moda eta artea denontzat desfileari antzezlanek segituko die gaurtik hasita.
Musika-eta guzti ailegatuko da gaurko antzerkia.

Udaleko Musika Eskolak XX. mendearen hasieran girotutako beharra dakar: Resurreccion Maria de Azkueren Aitaren beldur, moldatuta.
Ikastetxeetatik agertokira
Ondarroako Institutuko Guraso Elkartearen eskutik eta Marisa Martinezen zuzendaritzapean, behar bi ipiniko dituzte institutuko ikasleek taula gainean bihar: Aurkezpen egon gela Beti Atzan Taldeak eta Azkenean iritsi da ezkontza eguna Kaslimotxuk Taldeak.
Zaldupe Eskolako ikasleak ariko dira barikuan antzerkigintzan: Lurrikarak Taldea igoko da 19:30-ean agertokira. Futbola San Apapucio herrira iritsi da beharrak futbola izango du protagonista. Geroago, Onenak Taldearen txanda izango da, Kastina beharragaz.
La Pegatinak rumba gaztea dakar Kataluniatik
Zapatu gaua Herrialde Katalanetan «punta-puntan» dabilen taldeak girotuko du. Hango talde garrantzitsuenekin dozenaka kontzertu eman eta gero, Ondarroan izango dira. Taula gainean Al Carrier iaz argitaratutako iraupen luzeko lehen beharra aurkeztuko dute. Diskoko baxua Radio Bembako Gambeatek sartuta eta Manu Chao ere tartean dela, disko alaia dakarte besopean. Grabazioak grabazio, aitortu dutenez, «zuzenekoa dute alderik indartsuena».
Alboan, Irungo Bad Sound System edukiko dute katalanek. Eduki sozial handiko letrekin, reggae, hip-hop eta dub doinuak dakarte, besteak beste, irundarrek «dantza egiteko» saioan.


 

 

Jasotako erantzunak:

4

LEKITXO | 2008-06-16

Ba, bai. Ia Lekitxon be ikasten dogun...

3

MIKEL | 2008-06-11

Egixe esan, bihar politte zabiz etxen Txomin. Natxe jentin erantzune askotan ez ixan onena, aukera zabalaz gozatzeko pribilegixu akau ondarrun

2

txomin | 2008-06-11

Pegatina demaseko aukeri de!!! ta ezta atzin geatzen Bad sound system... SA-az berba ein naxan gabiz, baņe... managerrak eztozku jamon handirik etxen. Ia urti amatxu aurretik...

1

braulio | 2008-06-10

Aukera ona ixaleike La Pegatina, hanbienttxu ipinikorabela emoten dau. Hurrengun S.A. beran disko barriko biran dabil eta, engatxaxuen ondarrurako!

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.
La Pegatinaren rumbagaz jaitsiko da Kafe Antzokiko oihala zapatuan

La Pegatina taldea rumba katalanaren ondorengo gazteenetakoa da.

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.ko kideak:
Bertako Hedabideak (EKT)

eta 11barri S.L.: 63 gizarte eragile.