
2008-06-12 | 15:55:23
Ingurumena
Arartekoarengana jo dute Ekologista Taldeak eta Alleri Zaindu Plataformak
Allerin etxebizitzak eraikitzeko egitasmoaren aurrean, neurriak hartzeko eskaria egin diote Lamarkari
Arartekoarengana jo dute Ekologista Taldeak eta Alleri Zaindu Plataformako kideek. Hartara, Alleriko paduran egitekoak diren etxebizitzen proiektuan «behar diren neurriak hartzeko» eskatu diote Iñigo Lamarkari.
Horri lotuta, ahal denik eta arinen Alleriko plangintzaren gaineko informazio teknikoa, prozesuaren kokapena, egitasmoa aurrera eroateko dauden arrazoiak eta oraintxe momentuan gestioak zelan dauden «ahalik eta gardentasun» handienagaz jakin eragiteko eskaria egin dute ekologistek.
Eguzkik behin eta berririo salatu duenez, «isiltasun administratiboa» jaso dute Ondarroako Udaleko agintariengandik. Lamarkari jakin eragin diote hori, Udalean iazko maiatzean aurkeztutako hiru alegazioen gaineko informazioa gehituta.
Urtebete bete da alegazioak aurkeztu zituztenetik
2007ko ekainean Udalean aurkeztu zituzten alegazioak ekologistek. Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailari eta Kostaseko Zuzendaritzari eskariok helarazi zizkieten orduan, bai eta Alleri errekuperatzeko plan bat egiteko eskatu ere, «daukan balioa emanda».
Aurkeztutako lehenengo alegazioak Allerin etxebizitzak egiteko «lur mugimenduak» hartzen ditu kontuan, eta «horrek babestutako gunean eragingo lituzkeen kalteak». Hori dela eta, urperatze kotak aztertzeko eskaria egin zuten ekologistek, eta Artibaiko ubidean beharrok eduki ditzaketen eraginak neurtzea: Allerin udal sustapeneko etxebitzitak eraikitzeko plana ez onartzea, harik-eta eraginen azterketa sakona egin artean.
Padurako animalia eta landareek jasan dezaketen kaltea aztertzeko eskaria biltzen du bigarren alegazioak. Izan ere, Babes Hertsiko katalogazioa daukaten animaliak daude Allerin, Bisoi europarra (Mustela Iutreola), esate baterako.
Hirugarren alegazioan Alleri Europako erkidegoko Intereseko Leku izendatuta dagoela jasotzen da. Horri lotuta, beharreko baimenak lortzeko eskaria egin zioten Udal agintariei.
2009-02-04
Alleri zainddu! informazinoi gexa nahi ixanezkio: www.blogak.com/aieri
2008-06-23
Polideportibo barrixe eskatu biarrenin dakauenai mantenimiento eta zaintza on bat emon, ze eztakiau hau bota eta hor be etxik engozkun. Azkanin patatakin janbikou etxik eta...
kaixo | 2008-06-18
POLIKIROLDEGI BARRIXE YA!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!
BATEN BAT | 2008-06-18
Joe, zenbat denbora ra ya galdeketi egon zala polikiroldegixe zelaku nai gendun? alleriko etxik laga ta ie deporti etxeko ganorazko leku etxezkun ze genti ondoko herrixeta eskapa bir ixandau ongo urtitan, herrixan euki geinken anesuko ortxe ero bestelan on dakauena bota ta benga barrixe ein txo!!!!
kokoteru | 2008-06-13
polideportibo barrixe nahi dou ein, pillo bat diro gastata. Eta Aieri be ezileike zainddu toki natural morun bertan kirola eitteko? Korrikan ein eta abar. Aieri berreskuratu!!!!
ņiņu | 2008-06-13
Txo, Ondarrun dakauen zona berde bakarra da eta gaņea etxe hutsak sobre daz ondarrun. Akordaten zaze ondala 40 urte hondartzi nahibela kendu portu handitzeko, ezta? hondartzi dan lekun portu handitxu baben zer? Gaur egun hondartza baik egongo ginake ta bi porto hutseaz, bateaz nehiku ez eta! Honek gauzak ezti alaerrez en bir, etorkizun luze batea beeire baino. Zeintzuk ixango diz Ondarrun beharrizanak hamendik 40 urtea? Ba emoten dau inundazinoi gexaua eukikouzela, marik gexa altsako dizela... Alleri hor eukitxi derrigorrezku ixango da.
Bestea | 2008-06-13
Astokeri hau gelditu beharra dago. Europako 2000 natura sarean dagoen eremu hau ez dute suntsituko
MOMATX | 2008-06-13
Hoba da bai Alleri zaintzi ze bestelan ontxe Getxon pasa dan morun pasako gazku, dana inundata eurixe goguaz etxen dabenin.
© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta: info@11barri.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
11barri S.L.ko kideak:
Bertako Hedabideak (EKT)
eta 11barri S.L.: 63 gizarte eragile.