Edukira joan

Lea-Artibai eta Mutriku

Ondarroa
2008ko abuztuak 20, Eguaztena

Azken ordukoak

2008-07-25 | 19:22:40

Itsas Lasterketak 300 igerilari bildu ditu Arrigorri hondartzan

Lau txandatan egin da lasterketa; neska eta mutil gazteak izan dira lehenak eta azkenik nagusiak lehiatu dira.

Ondarroako 23. Itsas Lasterketak arrakasta handia eduki du beste behin ere. Antolatzaileen esanetan, aurten gutxi gora behera 300 parte-hartzaile egon dira; hondartza bete jendegaz, lau zatitan banatuta egin da lehiaketa: lehenengo neska eta mutil gazteak lehiatu dira, banaka, eta ondoren emakume eta gizon nagusien txanda izan da.

Erantzun 1

2008-07-24 | 18:13:36

Txirrindularitzak Julen Goikoetxea omenduko du

16:30erako egin du hitzordua Aurrera Txirrindu Taldeak: Itsasaurre zubian hasi eta amaituko da proba.

Bigarren urtez Julen Goikoetxea omenduko du txirrindularitzak, errepidean omendu ere. Hitzordua 16:30erako egin du Aurrera Txirrindu Taldeak, domekan, Calatrava zubian. Handixerik aterako dira parte-hartzaileak.

Ez du erantzunik

2008-07-22 | 14:52:02

Dena prest dago 23. Itsas Lasterketak emaitzak emateko

Bariku goizerako egin du Ondarru Igeri Taldeak hitzordua: 300 bat parte-hartzaile espero dituzte antolatzaileek.

72 ordu baino ez dira geratzen Arrigorri hondartzan 23. Itsas Lasterketa hasteko.
Kirol proba ezagunak 300 bat igerilari hartuko ditu barikuan, zein baino zein: Ondarru Igeri Taldearen eta Markina-Xemeingo Atxondo taldearen ondoan, Logroñoko (Errioxa, Espainia) Las Norias taldea, Barakaldoko taldea eta Oñatiko Aloñamendi taldea egongo dira, besteak beste.
10:30etik aurrera, uretara.

Ez du erantzunik

Guardia zibilek alde egin zutenekoa

2008-07-21 | 14:47:39

Guardia zibilek alde egin zutenekoa

65 urtez Espainiko Guardia Zibilaren gotorlekua izan zen Maskulo Etxea: herriko historia mingarri eta beltzaren lekuko, Madalen Egun batez laga zuten hutsik: 2003ko uztailaren 22a egun historikoa izan zen Ondarroan.



16 erantzun

2008-07-18 | 15:57:43

Gaztetxoen akuatloiak eta triatloi herrikoiak hartuko dute bihar, Arrigorri hondartza

Akuatloia eta triatloia herritarrei gerturatzea eta kirol praktika bultzatzea dauka helburu Koaxik

11:00etan lehenengoa eta 18:00etan bigarrena. Koaxi triatloi taldeak antolatuta, II. Gaztetxoen Akuatloia egongo da jokoan bihar goizean. Arratsalde partean, II. Triatloi Herrikoiari egingo diote tartea.
«Ez dago aitzakiarik» parte hartzeko. Horixe agertu dute antolatzaileek hitzorduaren atarian.

Ez du erantzunik

2008-07-18 | 15:48:49

Galiziako orkestrekin bat egingo du santixetan Joxpak

Azken urteetan legez, Jose Javier Rosales Beak hiru jaiegunei hasiera emango dien txupina botako du 10:30ean.

Santixak badatoz. Hori horrela, Casa Galiziako Zuzendaritza Batzordeak ekimenez beteko ditu datorren aste amaierako orduak.

Ez du erantzunik

Orkatz Beitia: ’Tenerifera ahalik eta edertoen egitera noa, beste urteetako estresik barik, esango dugu’

2008-07-17 | 14:29:38

Orkatz Beitia: 'Tenerifera ahalik eta edertoen egitera noa, beste urteetako estresik barik, esango dugu'

Ezin gustura entrenatuta dabil Beitia denboran: txapelketa atarian, soleoan izandako lesioa arrastaka daroa.

2 erantzun

Ondarroako ekoizpenak hartuko ditu XXII. Liburu eta Disko Azokak

2008-07-16 | 13:41:24

Ondarroako ekoizpenak hartuko ditu XXII. Liburu eta Disko Azokak

Ondarrutarrek hamabigarren hizordua daukate azokagaz bihartik aurrera: azken ekoizpenak dakarte erakusmahaiek

Haur eta gazte literatura, sukaldaritza, historia, margolaritza eta arte liburuak eta gaur egungo zein aspaldiko euskal diskoak. Horiexek guztiak egongo dira irakurle zein entzuleen eskura bihar eguerdiaz geroztik, Itsasaurren

Ez du erantzunik

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.ko kideak:
Bertako Hedabideak (EKT)

eta 11barri S.L.: 63 gizarte eragile.