Bestelakoak

XII. Mendi Astea ospatuko du Aurrera Mendi Taldeak

2012/11/23
Nork

Aurrera Mendi Taldeak antolatuta, XII. Mendi Astea ospatuko da abenduaren 2ra bitartean Ondarroan. Aste honetan hasi dira ekimenak antolatzen Aurrera Mendi Taldekoak. Eguaztenean izen zen lehenengoa, eta gaur eta bihar izango du jarraipena GPS oinarrizko ikastaroak. Goi mendiko teknikarien eskutik jasoko dituzte klaseak interesdunek. Datorren eguaztenean, barriz, Aurrera Mendi Taldeak aurten burututako ekimenen barri emongo du diapositiba emanaldiagaz lagunduta, eta ondoren, mendiko segurtasunaren gaineko hitzaldia emongo du Mikel Barcinellak. Ekimenak Kofradi Zaharrean izango dira, 20:00etan . Txapelketa eta irteera Diapositibak izango dira bai eta Willy Bañalesek Kofradi Zaharrean eskainiko duen emanaldiaren muina. Eskaladak munduan zehar gaiari buruz arituko da eskalatzaile eta mendizale bizkaitarra 20:00etan hasita. Kofradia zaharretik kiroldegira igaroko dira ekimenak zapatuan, 10:00etan hasita, Eskola Kirol Boulder Txapelketa lehiatuko da-eta bertan. Domekan barriz, 08:30ean batuko dira Ondarroako Alamedan, Aurrera Mendi Taldekoak, Berriatuko Madalenarainoko igoera egiteko. Berriatutik be igo ahal izango da, eta 10:30ak inguruan hasiko dute [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Bestelakoak | Ez dago iruzkinik »

‘Gazta zati bat’, bihar, Berriatuan

2012/11/21
Nork

21:30ean egingo da proiekzioa, bideo gelan. Sarrera doan izango da.

Irakurri gehiago

Bidalita Bestelakoak | Ez dago iruzkinik »

‘Barrura begiratzeko leihoak’, bihar, Berriatuan

2012/11/14
Nork

21:30ean egingo da proiekzioa, bideo gelan. Ekimen horregaz Berriatuak Zine Eguna ospatuko du

Irakurri gehiago

Bidalita Bestelakoak | Ez dago iruzkinik »

Kometen tailerrak oso erantzun ona eduki du

2012/10/13
Nork

Arrakastatsua izan zen Kometen Tailerra aurreko zapatuan. Arrigorri hondartzan egin zen, proba modura, eta asko gustatu zitzaien herriko ume zein gurasoei. Giro ederragaz, udako giroan legez, lagun asko batu zen tailerra ikustera, eta asko izan ziren etxean zeuzkaten kometak hartu eta tailerrekoekin batera beren kometak hegan jartzera hondartzara joan zirenak. Erantzunagaz «gustura» azaldu dira bai [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Bestelakoak, Gizartea | Ez dago iruzkinik »

Bihar eta etzi emon behar da izena Txirrimorraskin

2012/10/04
Nork

Bihar eta etzi egongo da Txirrimorraski denbora libreko taldean izena emoteko aukera. Lehen Hezkuntzako 3. mailatik 6. mailara arteko umeek Txirrimorraskik Elixopean daukan lokalera joan beharko dute, 17:30etik 19:00etara bitartean. Bazkidetza egitea 20 euro ordaindu beharko dute taldekideek. Denbora libreko taldean berriak direnek, gainera, argazki txiki bi eroan beharko dituzte lokalera.

Irakurri gehiago

Etiketak:,
Bidalita Aisia, Bestelakoak, Gizartea | Ez dago iruzkinik »

Txapa feministak egiteko tailerra egingo da barikuan eta zapatuan

2012/10/02
Nork
Txapa feministak egiteko tailerra egingo da barikuan eta zapatuan

Barikuan 17:30etik 20:30era egingo da tailerra; zapatuan 10:30etik 13:30era. Tailerra Artibai kaleko 3. zenbakian egingo da (2. solairuan). Irakaslea Idoia Zengotitabengoa izango da. Tailerra Jabekuntza Eskolak antolatzen duen ekimenen barruan dago kokatuta. Aurten gainera, Jabekuntza Eskolak 8 urte bete ditu. «Dagoeneko 200 emakume baino gehiago hurbildu dira proiektu honetara; eta eurentzako topagunea izan da, gogoeta [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Bestelakoak | Ez dago iruzkinik »

Marian Etxaberen erakusketa dakar Uxu Emakumeen Taldeak

2012/09/21
Nork

Gaur 18:30ean irekiko dira Udal Erakusketa Aretoko ateak. Irailaren 30era arte bertan egongo dira Uxu Emakumeen Taldeak antolatuta, Marian Etxabe Aristondo ondarrutarraren margoak . Lanak astelehenetik barikura, 18:30etik 21:00etara egongo dira ikusgai, eta zapatu-domekan 12:00etatik 14:00etara eta 18:30etik 21:00etara.  

Irakurri gehiago

Etiketak:,
Bidalita Bestelakoak | Ez dago iruzkinik »

Konstituzionalak esan du Mamarru askatzeko erabakia ez dagokiola berari

2012/09/12
Nork
Konstituzionalak esan du Mamarru askatzeko erabakia ez dagokiola berari

Espainiako Auzitegi Konstituzionalak Isidro Garalde Mamarru preso politiko ondarrutarraren askatasun erabakia ez dagokiola berari esan du , Konstituzioan eta 2/1979 Lege Organikoan ezarritako prozedura jurisdikzionaleko kasuetan bakarrik esku hartu dezakeela argudiatuta. Ein Daigun Bidi Herri Bilguneak bideratutako eskariari emon dio hori erantzun hori Konstituzionalak. Maiatzaren 30ean Isidro Garalde Mamarru ondarrutarraren askatasuna eskatzeko eta 197/2006 sententzia (Parot doktrina legez ezaguna) bertan behera uzteko eskatzen zituzten 1.890 sinadura eman zizkieten Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ararteko Iñigo Lamarkari. Harek egindako harreragaz «pozik» agertu ziren Ein Daigun [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Bestelakoak | Ez dago iruzkinik »

Udako merkatu txikiak domekan irekiko ditu ateak

2012/09/06
Nork
Udako merkatu txikiak domekan irekiko ditu ateak

Zatozte Ondarroako dendari eta ostalarien elkarteak antolatuta, uda parteko merkatu txikia egongo da domekan . Eguraldia lagun bada, Alamedan ipiniko dira saltokiak, 10:00etatik 19:30era. Euria eginez gero, Berdura Plazan, 10:00etatik 15:00ak arte. Ohikoa denez, nahikoa denda batuko dira merkatu gunean: 20 bat, aukera zabalagaz: kirol jantziak, osagarriak, optikoak, ume zein nagusientzako oinetako zein arropak. Prezio onean eskuratu ahalko dira.

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Bestelakoak, Ekonomia, Gizartea | Ez dago iruzkinik »

Ondarroako Artibai erreka garbitzera joateko dei egin dute zapaturako

2012/07/26
Nork
Ondarroako Artibai erreka garbitzera joateko dei egin dute zapaturako

Zapatuan Artibai garbitzera joateko deia egin dute Eskilantxarri ur kirol elkarteak eta Eguzki talde ekologistak . Gaztelekuan egin dute hitzordua, 16:00etan. Ondarroako Udaleko Ingurumen Batzordearen laguntzagaz egingo da ekimena, eta bertan parte hartu nahi dutenek arropa zaharrak eroan beharko dituzte etxetik. Botak eta eskularruak, ostera, antolatzaileek eurek lagako dizkiete. Eta garbiketa egin eta gero, askaria egongo da ekimenagaz bat egin duten guztientzat.

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Bestelakoak, Ingurumena | Ez dago iruzkinik »

Gaurko eskaintza
argazkia
Berri Versalles Hotela Jatetxea
29,00 €

deskontua

%50

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)