Goitia eta Azpitarteren arteko partiduagaz hasi da martxan Gabonetako banakako txapelketa Berriatuan. Mendibarren frontoian nahikoa jende batu zen zapatu goizean, zesta-puntako partiduak ikusteko. Hamar tantoko aldeagaz amaitu zen norgehiagoka azkanean. Goitiak egin zituen 30 eta Azpitartek 20. Bost jokalari aukerekin Tartean etenaldi txiki bat eginda, gaur jokatuko dira hurrengo partiduak, 20:00etan. Arrien eta Txomin egongo dira aurrez aurre lehenengo partiduan, eta Retolaza eta Paredes bigarrengoan. Bihar, ordu berean hasita, Ibaik eta Aritzek neurtuko dituzte indarrak. Banakako txapelketaren ostean, entrenamendu partiduak egongo [...]
Irakurri gehiago











