Berriatua

San Gregorio egunak kolore zuri-gorriak bere egin ditu

2012/05/09
Nork
San Gregorio egunak kolore zuri-gorriak bere egin ditu

Egitaraua aurreko urteetako modukoa izan bada be, kontestua bestelakoa izan da aurten. Athletic-eko ligako finaleko partiduak dena zipriztindu du, baita San Gregorio bere be. Berriatua eta berriatuarrak ez dira atzean geratu eta euren jai egunean dena batera ospatu dute. Bideoa: San Gregorio Jaiak 2012 Bideoa 2: San Gregorio Jaiak, meza, 2012   Eguneko argazki galeria.  

Irakurri gehiago

Bidalita Berriatua, Herriak | Ez dago iruzkinik »

Lan erreformaren aurkako manifestazioa egin da gaur goizean

2012/03/29
Nork
Lan erreformaren aurkako manifestazioa egin da gaur goizean

10:00etan Alamedatik hasi da manifestazioa eta Alde Zaharrera arte joan da. 100 lagun inguru batu dira bertan. Arratsaldean be manifestazioak egingo dira, Lekeition eta Markina-Xemeinen 18:00etan, Ondarroan 19:00etan. LABeko ordezkarien esanetan, Ondarroan grebaren jarraipena “erabatekoa” izan da. Denda eta taberna guztiak itxita daude herrigunean eta administrazio publikoko zerbitzuak be gutxiengo zerbitzuekin ari dira funtzionatzen. Orain arteko grebetan gertatu ez bezala, gaurkoan, Ondarroako portuak be lan erreformaren aurkako grebagaz bat egin du eta portuko jardun osoa eten egin da. Eskualde mailan, udal guztiek egin dute greba eta osasun etxeak be gutxiengo zerbitzuekin ari dira funtzionatzen. Lantoki handiak be itxita egon dira: Eika (Etxebarria), Cikautxo (Berriatua), Fagor Arrasate (Etxebarria), French Ansola (Etxebarria), Miba (Etxebarria), Okamikako industrialdea (Gizaburuaga), Kareaga industrialdea (Markina-Xemein), Gardotza industrialdea (Berriatua) eta Galartza industrialdea (Etxebarria). Argazki galeria ikusteko klik egin hemen. [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Berriatua, Ekonomia, Gizartea | Ez dago iruzkinik »

Euskal Herriko kluben artekoak bost txapel utzi ditu Lea-Artibai eskualdean

2012/03/06
Nork
Euskal Herriko kluben artekoak bost txapel utzi ditu Lea-Artibai eskualdean

Zestaz txapel bi, palaz bat eta eskuz beste bi. Hori da Euskal Herriko Kluben Arteko Txapelketa amaitu ostean Lea-Artibaiko taldeek lortutako emaitza. Berriatuko eskola, Markina-Xemeingoa eta Lea-Motrollo izan dira kluben arteko lehiaren finalean ordezkariak eduki dituzten taldeak. Txapel denek, batek izan ezik, mutil izena daukate. Palaz, ordea, Lea-Motrollo taldeko nesken bikoteak ekarri du garaikurra etxera. [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:,
Bidalita Berriatua, Herriak, Kirola, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Berriatuko zestalariek eroango dute kluben arteko txapela nagusien mailan

2012/02/28
Nork

Nahi eta nahi ez, Berriatuko puntistak izango dira Euskal Herriko Kluben Arteko Txapelketako irabazleak nagusien mailan. Finala ez da datorren zapatura arte jokatuko, baina aurrez aurre egongo diren bi bikoteak Berriatukoak izanda, ezin da bestela izan. Partida Durangoko Ezkurdin jokatuko da, 16:00etan. Finalak final, iaz nagusien mailan jokatzerik izan ez zuen taldeak eroango du txapela. [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Berriatua, Herriak, Kirola, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Finala jokatu aurrean, Berriatuarrek nagusien mailako txapela lortuta dute

2012/02/27
Nork

Berrriatuako bi bikote izango dira EHko Kluben Arteko Txapelketako nagusien mailako finalean: Antxon-Garalde eta Alberto-Ubilla. Txapeldunen izenak jartzea falta da, baina garaipena, nahi eta nahi ez, Berriatuko eskolak eskuratuko du. “Oso pozik gaude mutilek egindako beharragaz, orain garailea bietatik nor izango den jakitea falta da”. Partida, zapatuan, 16:00etan, Durangoko Ezkurdin izango da. Berriatuarrak beste bi [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Berriatua, Herriak, Kirola | Ez dago iruzkinik »

Sagardotegirako irteera antolatu dute gaztetxetik

2012/02/15
Nork

Sagardotegira joateko gonbidapena luzatu diete berriatuarrei Satorzulo gaztetxetik. Irteera martxoaren 3an izatea dago aurreikusita, baina izena emoteko epea zabalik dago. Zerrendak gaztetxean bertan eta herriko tabernetan jarri dituzte. Irteera egunerako autobusa antolatuko dute. Irteera 12:30ean izango da, eta bueltarako ordua 05:00etan jarria dute.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Aisia, Berriatua, Herriak | Ez dago iruzkinik »

«Dena lortzera» doaz berriatuarrak

2012/02/03
Nork

Berriatuko zestalariek abiada bizia hartu dute. Euskal Herriko kluben artekoan hiru jardunaldi pasa dira, eta hiruetan partida guztiak irabazi dituzte, bai seniorretan, baita ohorezko mailan be. Iazko marka bardindu, edota «ahal bada hobetu» nahi dute Roberto Lekueren mutilek. «Dena lortzera goaz, aurten be». Iaz, kluben artekoan eurek lortu zuten garaipena, ohorezko mailan, Lekue eta Bilbaoren [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Berriatua, Herriak, Kirola | Ez dago iruzkinik »

Odola emon ahalko dute berriatuarrek hilaren 7a

2012/02/01
Nork

Berriatuarrek odola emoteko aukera barri bat edukiko dute hilaren 7an. Datorren asteko hitzordua jarrita dago: plazan, 17:00tik 20:00etara. ,Azkan bisitan, uriarren 6an, 43 emote egin zituzten berriatuarrek.

Irakurri gehiago

Etiketak:
Bidalita Berriatua, Bestelakoak, Gizartea, Herriak | Ez dago iruzkinik »

Zapatuko bazkarirako izena emon behar da

2012/02/01
Nork

Otsailaren 4an Santa Ageda bezpera izanik, koplak kantatzeko ohiturari helduko diote berriatuarrek. Lehendabizi, baina, elkarregaz bazkalduko dute. Bazkaritan parte hartu nahi dutenek izena emon beharko dute. Horretarako, udaletxera edo herriko tabernetara jo behar da. Bihar da izena amoteko azkan eguna.

Irakurri gehiago

Etiketak:,
Bidalita Aisia, Berriatua, Gizartea, Herriak, Kultura | Ez dago iruzkinik »

Udal gehiago bereganatzea da 2012. urterako Uemak duen erronka nagusia

2012/01/25
Nork

Uemak argi dauka 2012. urtean lortu behar duena zer den: betetzen duen lur esparrua handitzea, hau da, bere baitan dituena udalerriak gehitzea. Uemako ordezkari politikoek aurtengo erronka nagusiari heldu diote, jada. Nahiz eta udalerriei buruzko datu zehatzagorik ez eman, 20 udalerrirekin harremanak izan dituztela argitu dute. «Asko izan dira Ueman egoteko borondate politikoa agertu dutenak, [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Berriatua, Bestelakoak, Gizartea, Herriak | Ez dago iruzkinik »

Bizkaiko Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Eneritz Zabaleta-(e)k eguneraketa bat bidali du:   duela 8 minutu · Ikusi

    Auzo residentzial Burges tipikoa eta bapatean 80 000 ikusleko estadio puska eta bere anaia txikia (the stooo) ingeles hauek bereziak dira


  • Iker Aranburu-(e)k eguneraketa bat bidali du:   duela 11 minutu · Ikusi

    Erabaki esanguratsu bakarra Gardentasun Legearen aurreproiektua onartu duela da, duela hilabete pare bat aurreratutakoa. Legeak behartu egingo ditu agintari publikoak dirua zertan gastatzen duten modu garbian jakinaraztea, eta debekatu egiten die fakturak kaxoian gordetzea haien ordezkoek paga ditzaten. Defizit publikoaren muga ez betetzea ere delitutzat jotzen du, eta sei urte arteko inhabilitazioa ere ekar dezake.


  • Zarauzko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Logroñora bidaia antolatu dute Iñurritzakoek, datorren larunbaterako gunean   duela 16 minutu · Ikusi

              Ekainaren 2an, larunbatean, Logroñora (Errioxa) bidaiatuko dute Iñurritza elkartekoek. Bertako La Rondalosa elkartekoekin bilduko dira, eta elkarrekin igaroko dute eguna. Hiri horretako hainbat txoko bisitatuko dute eta ondoren elkartean bertan bazkalduko dute.Bertan parte hartu nahi dutenek maiatzaren 25a bitartean eman beharko dute izena elkartean, 18:00etatik aurrera. Bidaiak 50 euroko kostua


  • Asier Perez-Karkamo-(e)k beste sarrera bat idatzi du Belaunaldi berria iritsi da Banakora gunean   duela 17 minutu · Ikusi

    Koadro txikia 2003ko udaberrian “taberna desberdin bat” ireki zuten Hondarribiko Txiplao eremuko industriagunean. Ez zuen beste ostatuen antzarik, berezia zen, apartekoa… eta horregatik jarri zioten Banako izena, banakoa izan nahi zuelako. Maiatzean bi urte bete dira taberna itxi zutenetik, baina gaur irekiko dute berriz ere, 17:00etan. Urbil Artola hondarribiarrak eta Nagore Martinez oiartzuarrak kudeatuko dute Banako [...]


  • Iker Aranburu-(e)k eguneraketa bat bidali du:   duela 17 minutu · Ikusi

    Aspaldiko partez, neurri handirik ez du hartu gaurko bileran Espainiako Ministroen Kontseiluak. Bitxi egiten du Soraya Saenz de Santamaria bozeramailearen ondoren ez egotea Luis de Guindos Ekonomia ministroa edo Cristobal Montoro Ogasunekoa. Bereziki Espainia dagoelako orain eurogunearen krisiaren erdigunean.