Bi emanaldi eskaini zituen atzo taldeak, 18:30ean eta 20:30ean. Batean eta bestean, beste behin be, Aitziber Arrasatek zuzentzen duen Jazz Dantza Taldea k Kafe Antzokia bete-bete egin zuen. Argazki galeria ikusi.
Irakurri gehiago
Bi emanaldi eskaini zituen atzo taldeak, 18:30ean eta 20:30ean. Batean eta bestean, beste behin be, Aitziber Arrasatek zuzentzen duen Jazz Dantza Taldea k Kafe Antzokia bete-bete egin zuen. Argazki galeria ikusi.
Irakurri gehiago
Liburuaren aurkezpena egiteko Uribegaz batera Miren Gaztañagak, Ander Lipusek eta Asier Ituartek parte hartuko dute ekimenean. Aurkezpena irakurtaldi musikatua izango dela aurreratu du Uribek berak. Ekimena 22:30ean hasiko da. Ondarroan aurkezpena egin aurretik, Uribek Bilboko Kafe Antzokian be egin zuen, Gaztañagagaz eta Lipusegaz.
Irakurri gehiago
Ondarroako Ingurumen Batzordeak eta Kuba-Euskadi elkarteak antolatuta Aldaketaren bidea dokumentala eskainiko da gaur, 20:00etan, Kofradia Zaharrean. 40 minutu irauten du. Dokumentalak Nikaraguako Malpaisillo herrian emakumeek gizonen esku zeuden lurrak eskuratu dituztela kontatzen du eta, monolaborantzen ordez, euren familiak elikatzeko soloak ipini dituztela. Emakumeek pauso hori emateko ezinbestekoa izan da andrazkoen jabekuntza lantzea emakumezkoentzako osasun etxean. Proiektua Euskal [...]
Irakurri gehiago
Ondarroako Historia Zaleek egin dute 2012ko urtekaria azkenengo urteetan legez. Etzi aurkeztuko dute Kofradia Zaharreko bigarren pisuan, 19:00etan . Proiektua Ondarroako Udalaren babespean egiten da. Urte luzeetan moduan, aurten be Felix Beritain artista ondarrutarraren margolan bat izango da urtekariaren azala, Arrigorri izeneko oleo baten kopia hain zuzen. Aurtengoan be ohiko atalak edukiko ditu urtekariak. Halan eta be, badira nabarmentzeko artikuluak. Alde batetik, Patxi Etxaburu Ajarristaren [...]
Irakurri gehiago
150 lagun batu ziren zapatuan Ondarroako Kafe Antzokian Bongo Botrako talde katalanaren emanaldia ikusteko. Taldeak Revoltosa bigarren diskoa aurkeztu zuen. Herritarrak gustura egon ziren kontzertuan. Denaren gainetik, giroa ezinhobea izan zela esan zuten bertaratutakoek. Bongo Botrakok bigarren lana aurkezteko birari ekin dio eta Bartzelona, Madrid edo Bilbon emanaldiak eskaini eta gero, zapatuan Ondarroan egon ziren. Taldeko [...]
Irakurri gehiago
16. Komiki Jardunaldiak erakusketagaz hasiko dira martxan gaur arratsaldean, udal erakusketa aretoa agertoki dela. Luterl taldeak «ilusioz eta sentimenduak azaleratuta» prestatu ditu. Erakusketak omenaldia egiteko balio izango du Luterlek jakitera emon duenez, Joaquin Muntañola Puig komikigile katalana omentzeko . Aurtengo martxoaren 5ean hil zen komikigile ezaguna, 97 urtegaz. Berau omentzeko, Burdinjaun, Rober Garay eta Joaquin Agredak euskal komikigileek orain Ondarroan ikusi ahalko den erakusketa antolatu dute, Facebook bidez koordinatuta. Horretarako, gai nagusitzat TBO komiki-aldizkarian argitaratu zuen Josechu el Vasco Muntañolaren lanik ezagunena hautatu dute, euren hitzetan, «lehenengo euskal superheroia». EGITARAUA Erakusketa. Gaurtik abenduaren 16ra arte. Udal Erakusketa Aretoan, Josechu el vasco erakusketa, TBO [...]
Irakurri gehiago
Durangoko Azokan egongo da Fede Badiola ondarrutar aktorea bihar, K@bia gunean, Ipuin kontalari inprobisatua ekimenean. Bi emonaldi izango dira: 11:00etan eta 17:30ean. Manex pailazoa aterako du taula gainera Badiolak. Ikusleek sakeleko telefonoetara aplikazio bat jaitsi eta aktorea martxan ipiniko dute aplikazioan dauden pertsonaiekin. Iaz Ander Lipus markinarra izan zen ikuskizun berritzaile horretan aktore sartu zena, eta Badiolak ezin izan dio ezetz esan Durangoko Azokako zuzendariak egindako eskaerari. «Erronka moduan hartzen dut, egia esan, ez dakit zer aterako den», esan du Badiolak.
Irakurri gehiago
Kontzertu xumea izan zen. “Lasai, gertukoa eta polita” izan zela esan zuten ikusentzuleek. Ondarroako Kafe Antzokia jendez gainezka egon ez bazen be, emanaldia ikusgarria izan zela esan zuten bertaratutakoek. Zapatuan izan zen kontzertua. Duhaldek beti-betiko abestiak eta barriagoak eskaini zituen ikuslego fidelaren aurrean. Gutxi gora behera 80 lagun inguru batu ziren Kafe Antzokian. Argazki galeria ikusi.
Irakurri gehiago
Mussche nobela berriko pasarteen irakurraldia egingo du Kirmen Uribek, gaur, 20:00etan, Bilboko Kafe Antzokian. Irakurleak Ander Lipus, Miren Gaztañaga eta Kirmen Uribe bera izango dira. Irakurraldia herritar guztiei zabalik egingo da. Sinopsia (Mussche)- ELKAR: Literaturarako grinaz, elkartasunez gerraren kontra, bizipozez amodioan, Erresistentzian borrokan, kuraia handiz presoaldian… Robert Mussche idazlearen izaera eskuzabalak zirrara sortzen du, baina aldi berean baita [...]
Irakurri gehiagoBilboko Kafe Antzokian aurkeztuko du bihar Uribek Mussche eleberria . Alboan Ander Lipus aspaldiko laguna eta Miren Gaztañaga edukiko ditu. Robert Mussche idazle flandriarraren bitartez ondarrutar idazlea hobeto ezagutzeko aukera edukiko dute irakurleek.
Irakurri gehiago