Edukira joan

Lea-Artibai eta Mutriku

Ondarroa
2008ko urriak 11, Zapatua

;2008-07-02;Udal Kudeaketa Batzordeak 6.168.090 euro eskatu ditu. Udala Urteko lehen seihilabetean hamalau egitasmo aurrera eroateko eskariak egin dituzte Eusko Jaurlaritzan eta Aldundian.

Udal Kudeaketa Batzordeak 6.168.090 euro eskatu ditu

Udala Urteko lehen seihilabetean hamalau egitasmo aurrera eroateko eskariak egin dituzte Eusko Jaurlaritzan eta Aldundian.

l. ibaibarriaga

6.168.090 euro eskatu ditu urteko lehen seihilabetean Udaleko Kudeaketa Batzordeak, hamalau proiektu aurrera eroateko.

Eskaerok Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak, Kultura Sailak, Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Sailak, eta Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailak eta Bizkaiko Foru Aldundiko Ingurumen Sailak eta Udal Harreman eta Herri Administrazio Sailak egindako deialdiei dagozkie.

Laguntzen gauzatzea

Hiru proiekturako laguntzak eskatu zitzaizkion Aldundiari: bitan eskatutakoaren %80 eman dute, eta bestean, hondartzain biak hartzeko zirenak, %100. Jaurlaritzan egindako laguntzei dagokienez, oraingoz, Industria, Merkataritza eta Turismo Sailarena dago onartuta: eskatutakoaren %65 jaso da.

Eskarion bidez, hiri ibilbidearen hirugarren fasea (Erribera-Alameda), Iparragirre-Iparkale eta Iparkale-Pixape kaleak lotuko dituen igogailuak, Zubi Barriko biribilgunea, Artibai kaleko hobekuntzak, Zaldupe Zubia eta bere pasabidearen hobekuntza, saregin eta neskatilen omenezko monumentua eta belar artifizialeko futbol zelaia bideratu ahal izan dituzte.

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.ko kideak:
Bertako Hedabideak (EKT)

eta 11barri S.L.: 63 gizarte eragile.