
«Bizi eredu justuago» baten alde bilduko dira gaur, Gaztetxean
Gizartea Besteak beste, garapenaren gaineko mahai-ingurua egingo da, nahi duten herritarrek euren ekarpenak egiteko.
l. ibaibarriaga
Gaztetxean batuko dira gaur, Lea-Artibai eta Mutrikurentzat beste bizi eredu bat aldarrikatzeko.
Hartara, txokolatada eta bideotertulia prestatu dituzte 17:00etarako, eta ostean, 19:00etan, mahai-inguru irekia. Desarrollismoa EHn eta Lea-Artibain izenburupean, besteak beste, AHTren aurkako asanbladako kideek, Alleri Bizirik plataformakoek eta Eguzkikoek hartuko dute parte berton.
Eguneko egitarauagaz amaitzeko 21:30ean, afarian bilduko dira, eta ostean, kontzertuan.
############
egitaraua
Gaur
17:00. Gaztetxean batuta, txokolatada eta bideo-tertulia.
19:00. Mahai-inguru irekia, AHTren aurkako asanblada, Alleri Bizirik eta Eguzki ekologia taldearen parte-hartzeagaz. Gaia: Desarrollismoa EHan eta Lea-Artibain.
21:30. Afaria eta kontzertua. Horren ostean. Jolasak.
############
IKASTAROA
Saltsa ikastaroa
ONDARROA, Egidazu Kaia 1ean - 2008-10-04
© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta: publilea@11barri.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
11barri S.L.ko kideak:
Bertako Hedabideak (EKT)
eta 11barri S.L.: 63 gizarte eragile.