
Gutunak
Mutrikuko institutuak 25 urte!
Duela egun batzuetako HITZAri esker jakin genuen Mutrikuko institutuak 25 urte bete dituela. Mutrikuko herrian ere hori iragartzen zuten paper batzuek, eta institutuko ikasleek egin ohi duten «Galanixan» aldizkariari esker ere jakingo zuen jendeak horren berri. Baina beste herrietako jendea?
Bertako ikasle direnak, nahiz eta mutrikuarrak ez izan, jakingo zuten horren berri, eta bertan (institutuan), egin zuten ospakizun jaialditxoaren berri ere jakingo zuten, noski.
Baina Mutrikuko institutuak 25 urte betetzea posible egin duten/ dugun, ikasle ohi guztiok? Eta Mutrikun bizi edo ibiltzen ez direnak?; Deba, Ondarroa, Berriatua, Lekeitio, Amoroto eta inguruetako jendea? Ez al dugu merezi 25. urteurrenaren berri izaterik? Lehen eskutik, HITZAri esker izan gabe?
Beste batzuetan, institutuak berak eskaintzen dituen ikasketei buruzko informazioa etxera heldu izan zaigu, eta eskertzekoa da; baina oraingo honetan ere ez al genuen merezi 25 urtebetetze horren inguruko informazioa jasotzea? Edo bertatik pasatu garen guztioi irekitako jaialdi ospakizun bat?
Tori proposamena: zergatik ez antolatu (beste ikastetxe batzuetan egin izan den bezela) ikasle ohien bazkari, jaialdi edo ospakiszuna? Norbaitek proposamena aurrera eramango balu, ez litzateke batere gaizki egongo eta nire laguntza izango luke.
Besterik gabe, zorionak Mutrikuko institutuari, baina batez ere bertatik pasa garen guztioi (eta batez ere 78. belaunaldikoei), je,je...
Aritz Aranguena Arruti. Ondarroa.
© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta: publilea@11barri.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
11barri S.L.ko kideak:
Bertako Hedabideak (EKT)
eta 11barri S.L.: 63 gizarte eragile.