Edukira joan

Lea-Artibai eta Mutriku

Ondarroa
2008ko urriak 11, Zapatua

;2008-07-03;´Adiskidetasun handia dago itsasoan, eta horrek asko esan nahi duğ. Ekonomia Azkenengo hamar urteetako menuak, urtebetetze datak, harrapatutako arrain kaxak, lortutako dirua, dena bildu du Egurrolak koadernoetan, gogotik egin ere. JESUS MARI EGURROLA 'TXIKI' õ . Marinel erretiratua

jesus mari egurrola 'txiki' ðMarinel erretiratua

«Adiskidetasun handia dago itsasoan, eta horrek asko esan nahi du»

Ekonomia Azkenengo hamar urteetako menuak, urtebetetze datak, harrapatutako arrain kaxak, lortutako dirua, dena bildu du Egurrolak koadernoetan, gogotik egin ere.

larraitz ibaibarriaga

1967ko otsailaren 10ean atera zuen boletoa estreinako itsasora joateko Jesus Mari Egurrola Txiki-k (Ondarroa, 1952). Iaz erretiratu zen arte, baxura, pintxoa eta arrastea ezagutu ditu, kubiertan eta sukaldean, plater artean. Orain, Ongi Etorri baxura ontziko armadoreetako bat da.

Itsasoan ibili zaren urte mordoan beti egon zara sukaldeari lotuta?

Bai, bai. Urte asko egin ditut sukaldean, eta hortik aparte, kubiertan laguntzen. Ibili naiz sukaldean, bai arrastean, bai baxuran eta bai pintxoan ere.

Eta urte horietan guztietan prestatzen zenuen menua-eta koadernoetan idazten joan zara. Zelan hasi zinen horretan?

Inork ez zuen egiten, eta esan nu-en, neure frantses-euskaldunean, «txo, apunteak hartzera noa». Halantxerik hasi nintzen.

Egunero-egunero zer jaten zenuten-eta idazten...

Txarto, ondo, hortxe dago ipinita egunero-egunero zer jaten genuen, zer harrapatzen genuen, eta den-dena. Bueno, latitudeak-eta ez nituen apuntatzen, lautik hiru, patroia goian egoten zen, eta guk ere behar handia egiten genuen. Ez zidan astirik ematen dena apuntatzeko, baina gauean egiten nuen lotara joan baino lehenago apuntatu zer jaten genuen, eta biharamunean zer ipini behar nuen.

Hori egiten duena pertsona metodikoa izan behar da.

Baietz pentsatzen dut. Eta sukaldea asko gustatu behar zaizu. Sukaldea sufritua da, eta gustatu egin behar zaizu. Ez bazaizu gustatzen, ezin zara ezertan sartu.

Eta itsasoan, gainera, gaitzagoa izango da oraindik, ezta?

Bai. Nik nahiago nuke Argiñanoren moduan balitz, lehorrean egonda. Itsasoan ontzia asko mugitzen da, eta jatekoa egin behar da.

Mugimendua aitatuta, anekdotarik egongo da horren inguruan...

Badaude pertsonak itsasoan nigaz ibilitakoak akordatuko direnak 59tik pintxoan ibiltzen ginenekoak, Kauto patroi zela. Orduan, lau eguneko ibilbidea egiten genuen, hemendik irten eta Eskoziara. Lautik hiru, beti hartzen genuen denboralea. Bertara ailegatzen ginenean, bagenekien zer zegoen: beharra, beste guztia ahaztuta. Behin batean, baporeak aurrean eman zuen kolpeagaz, sabaian geratu zitzaizkidan garbantzuak.

Eta zorabioak zer?

San Rafael-en nigaz ibilitako gehi-enak hilda daude, baina badaude batzuk bizirik daudenak, eta ez dakit akordatuko diren. Orduan, tarteretan jaten zen, sukaldariak «jatera» esaten zuenean. Lehenengo irteera Baionara egin genuen, 1967ko otsailaren 10ean. Aristondo izeneko txalupa eroan genuen Ondarroatik, makinan konponketa egitera. Hori txalupa eroan genuenean, irten ginen antxoa nahiagaz edo, zer edo zertara. Ez zait ahaztuko sekula itsasoan jan nuen lehenengo jatekoa: arroza kotorrekin. Jan nituen 25 koilarakada. Marinelek ia jan ninduten. Goizaldera zorabiatu nintzen pixka bat, baina bestela, denek esan didate: «Ederra daukazu gaitasuna». Txarto pasa duenik ere egon da.

Edertoen ateratzen zaizun platera zein duzu?

Hori marinelek esan beharko lukete, baina niretzat plater guztiak ondo ateratzen zitzaizkidan. Niretzat, nire maitasun guztiagaz egiten nituelako.

Gehienetan arrainagaz egingo dira menuak, ala?

Eta okelagaz ere bai. Gaur egun, lehen eroaten ez zen okela kopurua eroaten da itsasora. Ni akordatzen naiz San Rafael-en hasi nintzenean, estreinako baxurako ontzian, sei oilo egoten zirela hamalau laguneko tripulazioarentzat. Baxuran, lehen, batez ere marmitakoa eta atun errea jaten ziren eguerdian, eta gauean, zopa arin bat, atuna erreta berriro...

Eta badago platerik nahi lantxerik ateratzea lortu ez duzuna?

Bai, inoiz eguraldi txarretan probatu dut arroz-paella egitea, txipiroiekin, oiloagaz... Baina ez da etxean modura. Itsasoan mugimendua daukazu, eta arroza zorabiatu egiten da, sukaldean dabilena modura.

Lehen esan duzu marinelek esan beharko luketeela zelakoa zaren jatekoa egiten. Zein da gehien eskatu dizuten platera?

Marmitakoa ondo ateratzen zait, txibiak marinel erara eginda ere bai, eta atuna arrautza-irinetan pasatuta, ondo ateratzen zait, saltsa espainolean.

Dena, baina, ez da beharra. Lehorrean egonda, etxean sukaldean sartzen denetakoa zara?

Gauean-gauean egiten dut afaria. Nire andreak esaten du: «Nire gizona kategoriakoa da». Etxean falta naizenean, nire izeba penatuta egoten da sukaldaria falta delako.

Itsasoan hainbeste urte egonda, zeregaz geratuko zinateke?

Adiskidetasun handia dago itsasoan, eta horrek asko nahi du esan. Gero, bestera, itsasora 14 urtegaz sartu zinela badakizu, eta hori horrela izan behar zela.

Ez zegoen beste irteerarik...

Bai, egon bazegoen, baina orduan lagunak-eta esaten genuen: «Txo, itsasora joan behar gara, hemen pezeta bi gutxiago irabazten dira». Halantxerik hasi ginen, eta erretiratu arte hantxe segitu dugu.

Eta aldatu, zenbat aldatu da hasi zinenetik hona?

Orain dela bost urte arte asko jaitsi da dena. Eta gero, gasolioa altxatu da, seguruak altxatu dira, elikagaiak altxatu dira... Zailtasun handiak daude orain.

55 egun geldi egon eta itsasora ateratzeaz batera jakin eragin du Bruselak antxoaren debekua gutxienez urte amaierara arte mantenduko dela.

Itsasoa txarto ikusten dut. Eta antxoarena Bruselak esan duena, bai, etor daiteke, eta harrapa daiteke. Baina etorriko da? Horixe da benetan galdetu behar dena. Etorriko da? Ni 14 urtegaz sartu nintzenean ere, arrasteak harrapatzen zuen antxoa. Gero, ba, antxoa gehiago egongo zen, edo gehiago zaintzen genuelako bera arraina, edo ez dakit zergatik zen, baina gaur egun egoera eskas-eskasa dago.

Arazoa, gainera, antxoatik aparteago, orokorra da, ezta?

Bai, eta antxoarena ailegatu den legez, atunarena ere etorriko da. Hegaluzean sei tonako kupoa ipini digute oraintxe. Hortik aurrera ezin dugu saldu garaurik. Sei tonagaz horrek txalupok ezin dute aurrera egin. Ez duzu ordaintzen gasolioaren gutxiengorik ere, segururik ere... Bizimodu eskasa ikusten dut nik. Izan daiteke hemendik bost bat urtera egoera aldatzea... horrela, behintzat, ezin da. Neure buruan ez da sartzen hobeto joango denik.

Arraina egonda ere, gaur egun gazteak ez doaz itsasora.

Herriko jenderik ez zaizu joango itsasora, eta arrazoiagaz. Nik ere semea edukiko banu, nahiago izango nuke tailer batera joatea. Gaur egun, itsasoko gorabehera eginda dago. Ez ditugu gauza asko errespetatzen, eta...

Zeinengandik ikasi duzu zuk sukaldean?

Erakutsi ez dit inork egin. Baina beti izan dut gustukoa. Ama eduki izan dut sukaldaria. Beti begiratzen, beti begiratzen, gustatu egiten zitzaidan. Ez neukan eskolarik, eta ezin nuen, eta itsasora joan nintzen. Eskola eduki izan banu pixka bat, eta orduan gaurko aurrerapenak egon baziren, beharbada, han egongo nintzen non edo non. Batek daki.

############

DI-da batean

Ofizio bat. Marinela.

Itsasotik zer hartuko zenuke? Momentuan ezer ere ez.

Eta lehorretik? Andre fin bat, neuk daukadan modukoa.

Plater bat. Neure marmitako ederra.

Jateko arrain bat. Zapo eder bat.

Eta zein okela? Okelarik ez, txuleta eder bat, beharbada.

Arrantzale on legez, nahiago duzu arraina, orduan?

Duda barik, bai.

Sukaldari bat. Fernando Canales asko gustatzen zait, fina da. Eta Argiñano Don da niretzat.

Pintxoa, arrastea ala baxura? Bizimodu hobea eroateko, baxura. Diru pixka bat egiteko, besteak.

Marinela ala armadorea? Beti marinela.

############

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.ko kideak:
Bertako Hedabideak (EKT)

eta 11barri S.L.: 63 gizarte eragile.