Edukira joan

Lea-Artibai eta Mutriku

Ondarroa
2008ko abuztuak 20, Eguaztena

;2008-07-03;Farola berriak pizten direnean... Ondarroa Egunotan ahoz aho dabiltza herrian agertu diren pintadak: gune komertzialeko kartelak ez eze, pantalanaren hormigoia ere letrez ´zikindutať dago.

Farola berriak pizten direnean...

Ondarroa Egunotan ahoz aho dabiltza herrian agertu diren pintadak: gune komertzialeko kartelak ez eze, pantalanaren hormigoia ere letrez «zikinduta» dago.

larraitz ibaibarriaga

«Hauxe da, farola berriak ipini, eta eurak bigarren mailakoak izan behar». Horixe ibili da ondarrutar askoren ahotan azkenaldian, Portu Zuzendaritzak ipinitako argi txuri-urdinei aitamena egiten, «txistea bailitz», Reala gogoan.

Eta orain, «inor gutxiri gustatu zaizkion argiok piztuta», pantalanek esaldi zurrunbiloa irudikatzen dute, hormigoi berriaren gainean: gehiegizko zementua dela, Eurokopa dela, gune komertzialaren kartelak direla, farolok direla... Esaldi bat bestearen atzetik... herritarren harridurarako.

Horixe bihurtu da azken orduetan askoren denborapasa: guztia segidan irakurtzea, Zubi Zaharrean hasi eta Alamedaraino. Eta irakurritakoari zentzua topatzea.

Zatozteren panelak hondatuta

Eta hantxe, Alamedan ikus daiteke Zatoztek gune komertzialak seinalatzeko orain dela egun gutxi ipinitako karteletako bat, biluzik dagoen emakumea marraztuta daukala, eta PTP, Sikindu Ondarru esaldia lagun. «Irudi sexistatzat» jo dute askok azken hori. Ez da hori bakarra: horrelantxerik daude gainerako panelak ere.

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.ko kideak:
Bertako Hedabideak (EKT)

eta 11barri S.L.: 63 gizarte eragile.