
Etxebizitza politikaren aurrean, okupazioaren aldarria egin dute
Gizartea Zeledonio ikastetxeko sarreran bilduta, azken urteetako bizi ereduak eragin dituen ondorioak aztertu dituzte.
l. ibaibarriaga
Etxebizitza politikaren aurrean desadostasuna erakutsi dute gazteek, okupazioaren aldarrikapena eginda. Hartara, Zeledonio hartu zuten herenegun arratsaldean.
Ikastetxearen sarreran jesarrita, AHTren bideo-tertulia ikusi zuten lehenengo, eta hurrengo minutuetan, azken 40 urteetako «desarrollismo basatiaren» gainean elkartu ziren. «Gaur egun, mundu garatuaren globalizazioa ematen ari dela, gatazka ere globala da merkatu gizartetik kanpo egon nahi dutenen eta horren bultzatzaileen artean», azaldu zuten hizlariek.
Etorkizunerako Ondarroa
«Jarri gara pentsatzen horrela segituz gero, hamar urte barru zelako herria edukiko dugun?» galdera bideratu zuten mahaikideek.
Horren harira, Udalak Allerin etxebizitzak eraikitzeko daukan egitasmoa ekarri zuten gogora, hori gauzatuz gero, Ondarroako azkenengo gune naturala galduko dela esanda. «Ez dugu behar etxebizitza gehiagorik, 500 daude hutsik; orain, erabilpen on bat eman behar diegu daudenei».
IKASTAROA
Saltsa ikastaroa
ONDARROA, Egidazu Kaia 1ean - 2008-10-04
© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta: publilea@11barri.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
11barri S.L.ko kideak:
Bertako Hedabideak (EKT)
eta 11barri S.L.: 63 gizarte eragile.