Edukira joan

Lea-Artibai eta Mutriku

Ondarroa
2008ko urriak 11, Zapatua

;2008-07-04;Espainiako Txapelketarako sailkatu dira Gaizka Erkiaga eta Alain Badiola, pistan . Kirola Igorren, errepidean jokatutako Bizkaiko Txapelketan maila ona erakutsi du Aurrerak: Erkiagak ihesaldia egin du.

Espainiako Txapelketarako sailkatu dira Gaizka Erkiaga eta Alain Badiola, pistan

Kirola Igorren, errepidean jokatutako Bizkaiko Txapelketan maila ona erakutsi du Aurrerak: Erkiagak ihesaldia egin du.

larraitz ibaibarriaga

Gaizka Erkiagak Espainiako Txapelketarako txartela eskuratu du Zallan, Euskadiko pistako Txapelketan, kadeteen mailan. Hartara, Aurrera Txirrindu Taldeko bik daukate hitzordua Murtzian (Espainia), abuztuaren 1, 2 eta 3an: Alain Badiola da bigarrena.

Txartela eskuratu arren, Erkiagak ezingo du Murtziako pistan lehiatu, egun horietan Ingalaterran ikasten egongo delako.

Badiola: zuzenean sailkatua

Eskuan luxazioa eginda, Alain Badiolak ezin izan du Zallan egon. Hala eta ere, iaz Espainiako Txapelketan zilarra lortu zuenez, zuzenean eskuratu du Murtziarako txartela. Errehabilitazioa orain modura joanez gero, ez du edukiko arazorik bertan egoteko.

Bizkaiko errepideetan

Aurreko domekan errepideagaz eduki zuen hitzordua Aurrerak. Igorren Bizkaiko Txapelketa egon zen jokoan. Eneko Bikandik hamaikagarren egin zuen, eta Gaizka Erkiaga, atzerago sartu arren, eguneko ihesaldiaren protagonista izan zen. Hamar kilometro ihes eginda joan ostean, harrapatu zuten, bi kilometroren faltan.

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.ko kideak:
Bertako Hedabideak (EKT)

eta 11barri S.L.: 63 gizarte eragile.